Antton Kazabon: «Neure buruarekin etengabe ari naiz esperimentatzen»


2004ko irailaren 26an
Eleberri telefonikoa idatzi duzu oraingoan. Zergatik?
Orain arteko liburuetan zeharkako estiloa, zuzena, lehenengo pertsonan eta hirugarrengoan idatzitakoa, formatu epistolarra eta diarioarena ere erabili izan ditut, baina neure buruarekin etengabe esperimentatzen ari naiz beti, eta azken honetan telefonoaren haritik tiraka hasi nintzen. Batez ere ni neu dibertitzeko egiten dut hori, ulertzen? Gure ikastolan dabiltzan behin hamalau urtetik aurrerako nerabeak beren telefonoarekin bizi dira, gorputzeko zatia balitz bezala, eta formatu horrek hori jorratzeko balio zezakeela pentsatu nuen.

Edukia nola erabaki zenuen?
Antzeko zerbait gertatu zitzaidan. Kontatu ditut lagunarteko harremanen inguruko ipuinak, errebeldia kutsukoak, guraso eta nerabeen artekoak, politika ere zer edo zer aipatu izan dut, eta oraingoan maitasun istorio bat kontatu dut.

Zer-nolako maitasun istorioa da zurea?
Nahiko konbentzionala. Nerabe bikote arrunt bat dago hor, eta bat-batean hirugarrena agertzen da tartean. Zilborreko pirtzinean distira berezia zuen Irati ezagutzen du Aitorrek udan, eta orduan, jakina, bere bihotzeko Joanak pixka bat alde egiten dio, eta hor sortzen dira betiko sexu kontuak, zeloak eta bestelakoak. Beharbada helduontzat kontaketa arina izan daiteke, baina gaztetxoentzat erakargarria suerta daitekeelakoan nago, batez ere bertako pertsonaiekin bat egingo dutelako, bai hizkerarengatik, bai kontatzen diren istorioengatik eta bai izateko erarengatik.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude