Ezpalak


2004ko irailaren 12an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskal literaturaren atzerriko itzulia

gero eta ekimen gehiago dago euskal literatur lanak beste hizkuntzetara itzultzeko. Azkena Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak Zaragozako Tarazonako Itzultzaile Etxearekin abiatu duen itzulpen mintegia. Helburu bi ditu: jatorrizko hizkuntzatik, euskaratik alegia, euskal literatur lanak beste hizkuntzetara itzultzea »askotan gaztelaniatik abiatuta itzuli baitira» eta euskal literatura atzerrian ezagutaraztea. Aurtengoan Pello Lizarralderen Un ange passe - isilaldietan liburuari hasiera ematen dion Un ange passe ipuina itzuliko dute finlandiera, daniera, errusiera eta eta frantses hizkuntzetara oraingoan. Astelehenetik Tarazonan daude idazlea bera, Pello Lizarralde, eta 7 itzultzaile. Jatorrizko ipuina eta lau itzulpenak Cuadernos de Tarazona bilduman argitaratuko dira. Argitalpenaren 2.000 ale banatuko dira atzerriko enbaxada, idazle elkarte eta liburu azoka hainbatetan.


Magoen bilkura Gasteizen

Magia trukuak bertatik bertara ikusteko aukera izango da irailaren 16tik 19ra Gasteizen. Ikusleentzako hamaika saio izango da. Jean Philippe mago frantsesak globoekin truku ugari egingo ditu haurrentzako saioan. Kartak erabiliko dituzte Carlos Vaquerak eta Miguel Gómezek ikusleak liluratzeko. Merpinek besoa puskatu edo begia aterako ditu jendaurrean eta Jammes Dimmarek usoekin egingo du saioa. Emanaldiez gain, hainbat konferentzia eta hitzalditan parte hartuko dute Gasteizen bilduko diren 300dik gora mago profesional eta zaletuek.


Kaleko musikarien txanda

Herri Jaietako doinuak, bertakoak nahiz atzerrikoak, izango dira protagonista Erandio, Sestao, Leioa, Basauri eta Zornotzan egingo den Musikale jaialdiaren bederatzigarren urtean. Fanfarreak, jazz, funky edota soul doinuak, afrikar erritmoak... gustu guztietarako emanaldiak izango dira, irailaren 17-19 bitartean. Besteren artean, Bilboko gaiteroek, Frantziako Samu et Les Costards laukoteak, Eskoziako Clann An Drummak edota Andaluziako El Combo Crónicok umorea eta musika lagun, Bizkaiko bost herrietako kaleak dantzaraziko dituzte.


Zigilu berria Hondarribin

Musika talde berriek zail izaten dute disko bat grabatzea. Berriak izan ez arren, diskoetxeen merkatuan barneratzeko trabak dituztenek ere antzeko ibiltzen dira. «Zuk zeuk egin» aldarria bere eginda eta zailtasun gehien duten talde horiei babesa ematearren, Psilocybina diskoetxea sortu du Psilocybe Hondarribiko musika taldeen elkarteak. Hasteko, diskoetxe berriaren eta taldeen artean ordainduko dituzte diskoaren grabaketa gastuak, nahiz eta aurrerago Psilocybeko kideek jarritako diruarekin finantzatuko dituen Psilocybinak diskoen grabaketa gastuak. Berme legala eskainiko du eta diskoen banaketaz arduratuko da. Hondarribiko elkarteak duen eraikinean estudio bat jarriko dute aurki eta azaroan lanean hasiko dira Blood Seekersen maketarekin, Zuraren diskoarekin eta Psilocyberen X. urteurrenaren kontzertuko DVDarekin.


Badator Zinemaldia

Urteroko zitari hutsik egin gabe, irailaren 17tik 25era egingo da Donostiako Nazioarteko Zinemaldia. Sail ofizialean, Zabaltegin eta Horizontes Latinosen eskainiko diren filmez gain, hiru atzera begirako izango dira. Anthony Manni eskainiko zaio bat eta Woody Alleni bigarrena. Allenek jasoko du, hain zuzen ere, aurtengo Donostia errekonozimendu saria, Annette Bening eta Jeff Bridgesekin batera. Incorrects goiburupean, gizarte ordenari kritika egin dioten filmak eskainiko dituzte (Ivan Zuluetaren Arrebato, Buñuelen L’Age d’Or, Todd Solondzen Happiness...) hirugarren atzera begirako interesgarrian. Euskal Zinemaren Egunean (irailak 21), besteak beste, Glup animazio filma, El Coche de Pedales, Gracia Querejetaren Héctor proiektatuko dituzte. Aurtengo Ama Lur saria Luis de Pablo musika konpositoreari emango diote eta Alicia Produce ekoiztetxeak jasoko du urteko ekoizpen ausartenaren IBAIA saria Euskal pilota, larrua harriaren kontra filmagatik. Euskarazko laburmetraia onenak BERRIA saria jasoko du egun berean. Ea aurki euskarazko film onenaren saria sortzeko aukerak dauden.
* * * * * * * * * * * *

Antzinako musikaz gozatzeko proposamen ugari ditugu egunotan. Larunbata arte Lizarrako eta Gasteizko Antzinako Musikaren Asteek kontzertu eta hitzaldiak eskainiko dituzte. Irailaren 4tik, larunbatero eta 25era arte, kontzertuak izango dira Zumarragako Antioko XXI. Musikaldian, non XII. mendetik XX. menderarteko musika intrepretatuko duten. Irailaren 14ra arte Musika Itsasaldearen 45. ekitaldia egingo da Lapurdin. 13 kontzertu izango dira guztira eta XVIII. mendeko konposizioak izango dira nagusi.

Arrasateko agiri historikoak kaltetuta. Udako oporraldian Arrasateko udal artxiboa itxita zegoela, testu historiko andana hondatu zituen 40 zentimetroraino igo zen urak. Oraindik ez dakite udal arduradunek ura nola sartu zen bertara. Hondamendia handia izan da, XIII. mendetik XIX. mendera arteko dokumentu baliotsu ugari zeuden-eta bertan. Alfontso X.a Jakintsuak 1360an emandako hiri agiria nahiz Arrasatek Gipuzkoako korrejidorearekin zituen zorrak kitatuak zeudela jakinarazten zuena. Blai dauden dokumentuak izoztu egin dituzte, lizundu ez daitezen eta hain bustiak ez daudenak lehortzeko ahaleginak egiten ari da Udala. Halakoak saihesteko, artxiboaren kudeaketarako eta segurtasunerako protokoloa abiatuko du.

Film usaintsuak ikusi ahal izango dituzte datorren urtean Vienako Imax aretora doazen ikusleek. Filmak hiru dimentsiotan eskaintzeaz gainera, efektu usaintsuak egingo dituzte konputagailu bitartez.


Azkenak
2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


Eguneraketa berriak daude