Neskatxak ez dute euskeraz...

"Neskatxak ez dute euskeraz itzegin nai..." izenburupeko artikulua idatzi zuen Joxe Azurmendik 1964an (Jakin, 16. alea). Orain horrelakorik ez den arren, jakinekoa zen orduan neskek mutilek baino errazago jo ohi zutela erdarara. Neskek salbatuko ala galduko omen zuten euskara. Azurmendiren ustez, ez zen egia neskek ez zutenik euskaraz egin nahi, "ezin zutela nahi baizik". Azurmendirenak laburbilduz, sortze beretik omen datxekio emakumeari ispilu-zaletasuna eta, ondorioz, emakumeak gizonezkoak baino errazago islatzen ditu gizartean indarrean dauden baloreak. Hau da, 1964ko neskak garaiko termometroa baino ez ziren.
Zenbaitek matxistatzat joko zituen 80ko hamarkadan Azurmendik hogei urte lehenago aditzera emandakoak, baina hogei urte geroago hainbat komunikazio-adituk Azurmendik berrogei urte lehenago esandakoak berresan ditu telebista-programa arrosen arrakasta aztertzerakoan.
Egun ere, euskararen osasuna, emakumeen euskaltzaletasuna eta gizartearen euskal balorazioa ildo beretik doaz. Auskalo euskarak aurrera egin ote duen neskak euskaltzaletu direlako edo neskak euskaltzaletu diren gizarteak euskara birbaliotu duelako. Baina, zer gerta ere, pareko doaz. Orain 40 urte bezalaxe.


Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Gose greban hil da Thailandiako monarkiaren aurkako preso politiko bat

28 urteko Netiporn Sanesangkhom preso politiko thailandiarra hil da asteartean, gose greban 110. egunbete dituenean. Urtarrilean atxilotu zuten eta epaiketarik gabe zeukaten gatibu. Monarkiaren aurkako irainak egin izana egotzi zioten, 2020an eginiko protesta batean parte... [+]


Eguneraketa berriak daude