Ikerketa

Hona azken aldi honetan hainbat lekutan entzun ditudan iruzkinetatik batzuk: «Ikerketa-lan baten emaitzarik onena lehen galdera bat zegoen lekuan bi uztea da". "Guk euskal ikerlariak baino ikerlari onak nahi ditugu". "Europako estatu guztiak, sartu berriak barne, ikerketa-lerro berdinetan ari dira lanean". "Zerk bereiztuko du Euskal Herriko ikerketa eta beste herrialdetakoa?". Une honetan Eusko Jaurlaritza Zientzia, Teknologia eta Gizarte Plana (ZTGP) 2005-2009 prestatzen ari da eta bere elaborazioan enpresa eta ikerkuntza alorreko hainbat pertsona inplikaturik dagoenez ideia eta esaldi ugari isurtzen ari dira bilera eta txostenetan.

Euskal enpresetan aspaldi egiten da ikerketa eta joan den hamarkadan administrazioaren laguntzaz, ikerketa egituratzen eta antolatzen hasi zen. Hainbat plangintza, finantzabide, parke teknologiko eta enpresa sortu dira azken hamabost urteotan eta ondorioz ikerlariarena merkatuan dagoen lanpostuetako bat da jada.

ZTGP delakoaren garrantzia, beraz, handia da ez bakarrik zuzenean inplikaturik daudenentzat, baita Euskal Herriarentzat ere, ikerketa beti gauza askoren traktore izan eta izaten baita.

Arestian aipatu iruzkinetatik batzuetan oinarrizko hainbat burutazio azalduko dut.

"Ikerketa-lan baten emaitzarik onena lehen galdera bat zegoen lekuan bi uztea da": Ikerketaren alorrean ikerketa generikoa eta aplikatua bereizten dira. Lehenengoan gauzen zergatia ulertu nahi den bitartean bigarrenean aplikazio praktikoetatik hurbiltasuna bilatzen da. Euskal Herriaren tamainagatik eta ditugun baliabideak kontutan hartuz ikerketa aplikatua da ezbairik gabe behar duguna, etenik gabeko hobekuntza baita gure produktuen lehiakortasuna mantenduko duena. Dena den, oinarrizko ikerketak esparru bat behar du eta batez ere, Euskal Herriaren zutabe izango diren baloreetan oinarrituz. Zutabe-baloreak sektore askoren arteko eztabaidetatik finkatu behar badira ere nik batzuk azpimarratuko ditut: hizkuntza ingeniaritza eta garapen jasangarriekin zerikusirik duten teknologiak.

"Guk euskal ikerlariak baino ikerlari onak nahi ditugu": Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan txorakeria litzateke uko egitea munduko edozein pertsonak egin dezakeen ekarpen on bati. Beti pertsonarik egokienak topatu behar dira gauza guztietarako, baina onartuko al genuke munduko kudeatzaile onenekin osaturiko Eusko Jaurlaritza? Ez ezta! Edo bai?

"Zerk bereiztuko du Euskal Herriko ikerketa eta beste herrialdetakoa?": Herriek ezaugarri geografikoak, komunikatzeko hizkuntzak, sentitzeko eta bizitzeko erak, historia ekonomikoa eta abar luze bat dituzte. Euskal Herriak orografia menditsua eta itsasoa ditu, euskara, espainola, frantsesa eta ingelesa dira komunikazio-hizkuntza nagusiak, kolore urdin eta berdeak dira gehien ikusten ditugunak, industria transformatzaile eta zerbitzu sektoreetan gero eta gehiago oinarritutako ekonomia dugu, gainera garraio eta pertsonen pasabidea gara...

Kasu honetan gure zilborrari asko begiratu behar diogu, batez ere planteatuko ditugun ikerketaren objektua eta helburua Euskal Herria eta Euskal Herritarrak direlako nagusiki. Honek ez du esan nahi gizakiari, oro har, dagokien gaietan parte hartu behar ez dugunik, esfortzuak ongi neurtu behar ditugula baizik. Espazioan planeten ezaugarriak aztertzeko zereginean gureak txikia behar du izan derrigorrez, baina hizkuntzen arteko komunikazio teknologietan apustu sendoa behar dugu edota, azpiegiturak, orografia eta garapena uztartzen dituen teknologietan.

Azkenik, faltan botatzen dudan aspektu bat komentatu baino ez. Hain zuzen ere, ZTGP prestatzeko lanetan humanitate edo letratako pertsona oso gutxik parte hartzeak, honelako plan garrantzitsuak behar duen gizakiarekiko begirunea ez izatea ekar dezake eta ondorioz, gizakiak berarengandik urrun dagoen zerbait bezala kontsidera dezake.


Azkenak
Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Greba arrakastatsua Nafarroako Hezkuntza Publikoan

Nafarroan hezkuntza publikoko milaka irakasle greba egitera daude deituta ostegun honetan eta mobilizazio ugari iragarri dituzte sindikatuek. Ratioen jaitsiera, plantillak egonkortu eta gainzama arintzea eskatzen dute, besteak beste: "Gobernuari dagokio hezkuntza publikoa... [+]


2024-09-26 | Euskal Irratiak
Baionako Ospitaleko ehunka langile mobilizatu dira lan-ordutegien berrantolaketaren kontra

Euskal Kostaldeko ospitaleko zuzendaritzak aurkeztu duen lan denboraren berrantolaketa proiektuaren salatzeko, intersindikalak mobilizaziorako deia egin zuen asteartean. Berrantolaketa proiektu horrek 2002an sortutako hitzarmena hausten duela diote sindikatuek, besteak beste RTT... [+]


2024-09-26 | Gedar
Ertzain bat Desokuparen parte dela argitaratu dute

Otavio da Silva ertzaina irakasle aritzen da Desokupan, eta emakume gisa dago erregistratuta. Bestalde, badirudi udan bere bikotekidea erailtzen saiatu zen ertzaina ez dutela Poliziatik bota.


Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


Eguneraketa berriak daude