Bahea


2004ko irailaren 05an
El Mundo egunkariari eskainitako elkarrizketan Ramon Jauregi PSOEko buruzagiak esandakoen erabera, «Josu Jon Imazen EAJ Estatuko erakundeetan eta erreforma prozesuan murgilduko da. Baina horretarako hauteskundeak pasatu beharko dira eta Imaz sendotu». Jauregiren ustez, 90eko hamarkadan EAJko sektore batek autodeterminazioa eta abertzaleen batasunaren aldeko joera bultzatu zituen, aldi berean Gernikako Estatutua baztertuz. «Arzalluzek eta Egibarrek gidatu zuten hori, baina Josu Jon Imaz beste gauza bat da (...) Dena den, nazionalismoak moderaziorantz hartuko duen norabidea geldoa izango da».
Deian joan den igandean egindako elkarrizketan, Josune Ariztondo EAJko EBBko idazkariak »alderdiko ‘bigarren’ gisa deskribatzen zuen kazetariak», marko juridiko-politiko berriari begira, burujabetza partekatuaren helburua bazterrezina dela adierazi zuen. Konstituzionalismoa eta elkarbizitza politikoa dela eta, Europan egiten ari diren eztabaiden norabidea hori dela zehazten zuen, eta bitxia egiten zaiola PSOEk Europan hori onartzen duenean, hemen horren zorrotz aritzea.


ASTEKARIA
2004ko irailaren 05a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude