Hartan izango zen estreinakoz nik ikusia, auzoko frantziskotarren salan. Geroztik dozena erdi bat aldiz ikusia daukat. Elia Kazanen filmak maite nituen, Marlon Brando gogokoa nuelako-edo. Geroago konprenitu nuen langile polakoarena, eskirol traidore haren gozamenak kideak salatzen zituenean, zuzendariak berak bai baitzuen bere bizian zer zuritu, langile harengan proiektatuz berea berdindu zezakeelakoan aginduta. Elia Kazan bera, izan zuen Brandok balanka, goraka egiteko lanabes. Azkarra eta koadrilako neskek ziotenez ederra oso, sentsuala. Dramatan zuen bere dirdira nabarmentzen, nik behintzat ez diot komediarik ezagutu. Berrikitan izan dut aukera berriz motozale desklasatuaren larruan ikusteko, larruzko zamarra soinean ezinaren xerka. Ingeles dotorea oldartu den barkuan, militar nazia, Mafia egituratu boteretsuan nagusi. Gazte bortitz azkar hura zahartzen jakin izan ez balu bezala ikusi dugu azkenetan, bere gantzen morroin eroria. Parisko tangoarena Miarritzeko zineman utzi dut hondarrerako, aitortu behar baitut neskari gehiago erreparatu niola berari baino, Isiltasunaren Legean, Viva Zapatan eta gainerakoetan ez bezala. Itzulia alderantzizko norabidean egin nahi izan zuen. Ez dut uste lortu zuenik.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!