Txisss............Puuunn!!!


2004ko abuztuaren 01ean
Lizarra, Ezpeleta, Erromo, Donostia, Mendexa, Baigorri, Baiona, Artzentales, Lanestosa, Getaria, Orbaizeta, Ondarroa, Gasteiz, Atharratze, Derio, Trapagaran, Donibane Garazi, Ahurti, Larraul, Argedas, Irurita, Donapaleu, Mehaine, Kanbo, Bilbo, Leitza, Barkoxe.... erreportaje guztia egingo genuke abuztuan jaiak ospatzen dituzten herrien zerrenda guztia emanez gero.

Eta gauza bera gertatuko litzateke santuen zerrenda osatzera joko bagenu: Esteban, Lorentzo, Tiburtzio, Nikolas, Andra Mari, Salbatore... santuak eta herriko jai nagusiak, denak bat. Herri gutxi izango dira gurean bezala nahasten direnak egutegi kristaua eta festaren liturgia. Nafarroako Donamarian, Doneztebetik hurbil, herritar gehienak elkartuko dira bazkari herrikoian. Ondoren musika eta dantza, bertsolariak... izango dira eta mahai ingurukoa bukatutakoan, herritar guztiak erromerian joaten dira herri ondoan dagoen klausurako mojen komenturaino. Han, mojak zain-zain egongo dira, urtean zeharreko itxitura hausten duen tartearen irrikan. Trikitixa doinuetan, herritarrak kantuan eta dantzan, kalejira alaian sartuko dira komentu barruraino eta han, mojek urteko bisitarik jendetsuena pozez hartuko dute. Egun horretarako beren-berengi egindako opiltxoak prestatuta izango dituzte herritarrei emateko. Herritarrak salto, kantu, musu, uju eta dantza artean dauden artean, mojak koroan kantatzeko prestatu dituzten kantuekin hasiko dira, hori guztia egonleku txiki samar batean eta soilik mostradore moduko batek bereizten duelarik klausura eta festa. Ondoren, bertsolariek mojei kantatuko diete eta bueltan, kalejiran herrira itzuliko dira herriko taberna bakarrean festarekin jarraitzeko.

Erromeriak, erromesaldiak

San Joanetako suen inguruko jaien jatorria aurkitzeko, udako solstizioari hasiera ematen dion antzinako ospakizunetara eta erritoetara jo badezakegu ere, abuztuko jai eta ospakizunik gehienak egutegi kristauari erabat lotuta daude. Gaur egun ere, ugariak dira ermitetara eta gurutzetara egiten diren erromesaldiak. Esaterako, Arabako Pipaonen San Roketan egiten dena, kastañuela eta gaiten doinuetara. Bilboko Begoñako Amaren egunean ere, garaian garaiko alkateak ahal duen moduan agurra dantzatu behar izaten duen erromeria eguna edota, lakuntzarrek Aralarrera egiten duten erromesaldia, jatorria, "Lakuntzako pertza" izenez ezagutzen den kondairan duena; zenbait herritar astoa odolkiz eta txorizoz betetako lapikoarekin zamatuta igotzen dira, gainontzeko herritarrak atzetik doazela. Uztailean, Barkoxeko Madalenako ermitara ere erromesaldia egiten da. Gaztelugatxeko San Joanera hiru erromesaldi egiten dira uda garaian: San Joan bataiatzailearen egunean bermeotarrak dira ermitarainoko 231 eskailerak igotzen dituztenak, Inazio deunaren egunean, uztailaren 31n Arrietakoek hartzen dute lekukoa eta abuztuaren 29an, aldiz, bakiotarrek. Ernioko gurutzerako lau erromesaldietako lehenengoa abuztuko azken igandean izaten da eta milaka dira, gutxienez, Zelatungo zelaietara hurbiltzen direnak. Alta, han izaten den jan, edan eta dantza festaren ondoren, gutxiago izango dira gurutzeraino iritsiko direnak.

Eraldaketa

70eko eta 80ko hamarkadetan herrietako jaiek jauzi nabarmena egin zuten. Ordura arte festen nondik norakoa nagusiki eliza erakundeen eta botere politikoen esku egon bazen ere, poliki-poliki, kultur, gizarte eta herri mugimenduek gero eta indar handiagoa hartu zuten festen antolakuntzan. Lehenengo txosnen, rock kontzertuen, aldarrikapenen eta herritarren esku hartze zuzenagoen garaia zen. Horren adierazgarri da Bilboko Aste Nagusiaren sorrera. "Bilboko jaiak hutsalak ziren. Boxeo borrokaren bat, euskal dantza emanaldiren bat, meza.... abuztuan Bilbo hustu egiten zen, jende guztiak kanpora alde egiten zuen", azaltzen dute Bilboko konpartsetako kideek beren webgunean. "Halako batean, lehenengo udal demokratikoak jaien inguruko lehiaketa bat antolatu zuen. Txomin Barulloren proposamenak irabazi zuen eta, auzo elkarteen babesarekin, saria hitz hutsean ez geratzeko eskatu zuten, alegia, jaiak proposatu bezala egin egin behar zirela". Horrela, udalean jaiak antolatzeko batzordea osatu zen PSOEko eta HBko bi zinegotzi buru zirela. "Koadrilak eta elkarteak, konpartsetan egituratuta, jaien antolakuntzari ekin zioten. Alde Zaharrean eta Areatzan izan ziren lehenengo jai haiek eta ahantzezina izan zen. Sekulako giroa piztu zen, eta berehala zabaldu zen jai horien berri. Bilbon udan izaten zen exodoari buelta eman zitzaion, alegia, jendea hirira itzultzen hasi zen". Txosnak, jai egitarau herrikoia, partehartzailea, konpartsak jaien bultzatzaile nagusi eta festaren bihotza, guztientzat pentsatutako egitaraua... Bilboko Aste Nagusia jai herritarren eredu bikaina bihurtu zen, gaur egun dena bihurtzeraino.

Herriko jaien izaera aldatuz joan da denborarekin. Herri askotan udako jaiak kanpotarrak erakartzeko amutzat erabiltzen dituzte udal askok. Kasu askotan erabat merkantilizatu dira jaiak eta, garai batean herritarrek parte hartzen zuten festa batzordeak zeuden lekuan, gaur egun jai egitarauak osatzen eta antolatzen lan egiten duten enpresak daude. Gero eta gehiago dira katering bidez egiten diren herri bazkari eta afariak. Lehengo dantzaldiek indarra galdu dute, nola erromeriak hala berbenak, eta Dj formulak, esaterako, gorakada nabarmena izan du. Beste festa molde bat da. Pixkanaka-pixkanaka, 70eko hamarkadaren bukaeran eta 80ko hamarkadan arautu gabe zeuden hainbat espaziok eta kontzeptuk gero eta baldintza mugatuagoetara lotu beharra dute: ordutegiak, segurtasun arauak, osasun baldintzak, baimenak... Festa bere izaera basapiztiena galtzen ari dela esan al genezake?

Jai herrikoien eredua kolokan?

Maiatzean Iruñeko Peñek, Gasteizko Brusek, Bilboko Konpartsek eta Donostiako Piratek adierazpen bateratua egin zuten, kultur, gizarte, kirol eta arte munduko hainbat eragilerekin batera. Bilboko Konpartsen federazioko presidentea den Iñaki Uriartek eta aurtengo Aste Nagusiko txupinera Maite Perezek "Jai eta Herri kulturaren aldeko manifestua"ren berri eman zuten.

Bultzatzaileen arabera, manifestua Euskal Herriko jaien gainean dagokeen mehatxuen hausnarketa da. Horrez gain, "jaia bizia eta gizartea askea, osasuntsua eta sortzailea" izateko proposamenak egiten ditu.

Hainbat dira manifestu hau egitera bultzatu dituzten kezkak: Bilboko iragan inauterietan gertatutakoak, Iruñean txosnak jartzeko debekua, brusa koadrilen eta Gasteizko udalaren arteko tira-birak edota hainbat artistari ezartzen zaien zentsura bera. Hori dela eta "festaren berezko zentzua mantentzeko eta sustatzeko" asmoz osatu dute sei puntuz osatutako agiria. "Jaien merkantilizazioa, zentsura politikoa, ikuskizunaren alde eta pate hartzearen aurka egitea, dirulaguntzen murrizketa... kezkatzen gaituzten era horretako alderdiei aurre egiteko ekimena da", Iñaki Uriarteren hitzetan. Bere hitzetan, "gure ustez, festak ez du izan behar programa batean zerrendatutako ikuskizun andana hutsa. Hori baino gehiago izan behar du, eta, horregatik, jende guztiak parte hartu ahal izango duen jaien alde ari gara lanean".

Momentuz, manifestuak eragile ugariren babesa eta atxikimendua bildu du dagoeneko. Bilboko konpartsen webgunean bertan ere atxikimendua emateko aukera dago.

Franco garaiko festa haiek...
Garai bateko festak erlijio ospakizunei egungoak baino lotuagoak eta mugatuagoak bazeuden ere, orduan ere izaten ziren ekitaldiak eta ospakizunak haur, gazte eta helduentzat. Francoren diktaduraren garaiko festak ziren. "Hiru egun jarraian jai izaten genuen. ‘Sabado ingles’ eta horrelako ezer ez zegoen garaian, hori asko zen" kontatzen du Zumaiako Bixente Esteibarrek herriko San Pedro jaiei buruz. "Guretzat dena taberna zen, eta gero, gaueko hamarretan-edo, bi hiru pieza dantzan egin eta balekoa". Orduan ere izaten ziren, ordea, jendeak parte hartzeko ekitaldi ugari. Gaur egungo egitarauetan agertzen direnak baino gehiago zenbait kasutan. "Denetarik izaten zen. Futbolean plaierotako finala jokatzen zen, farorako paseoan ‘tiro al plato’. Plazan asto karrerak izaten ziren, zaku karrerak eta neskak bakarrik ere bai, zeinek korri gehiago egin. Zinta karrerak ere bai, bizikletan martxan zoazela, makila txiki batekin zintzilik zegoen zinta uztaian kateatu eta dena kanpora atera behar izaten zen. Uretako festak ere ederrak ziren: kukaina, ahatea harrapatzea...". Festa egutegia eta jaia egiteko aukera gaur egungoa baino murritzagoa izateak ere bazuen bere eragina jendearengan. "Orduan beste ezer ez zegoen eta jende guztiak kalera irteten zuen haiek ikustera". Festetan herrietako kaleen itxura ere ez zen oraingoa. "Prozesioak eta izaten zirenean balkoietan zapi zuriak edo izarak jartzen ziren. karlistek ez, jakina, horiek bandera espainolak".


Azkenak
Inteligentzia Artifiziala
264 milioi euroren truke, Musken Grok adimen artifiziala Telegrameko erabiltzaileetan instalatuko da

Urtebetean Grok-ek Telegramen ibiltzeko aukera izango du, mezularitza enpresaren 1.000 milioi erabiltzailetan sartuko da eta horren truke 264 milioi dolar jasoko du. Pável Dúrov Telegrameko sortzaile eta jabeak baietsi du operazioa bere kanal ofizialean.


Tortura zantzuak izan arren, Raul Fuentesen kasua ez duela ikertu gogorarazi diote NBEtik Espainiari

1991n atxilotua izan zenean Espainiako Poliziak Bilboko Komisarian torturatu egin zuela salatu zuen Raul Fuentesek. Espainiako auzitegiek ez zuten salaketa aintzat hartu, besteak beste delitua preskribituta zegoelako. Orain, Nazio Batuen Erakundeko Torturaren Aurkako Batzordeak... [+]


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


Jaurlaritzari “kezka” sortu dio EHUko Medikuntza Fakultateko euskarazko plaza berrien kopurua %60 murrizteak

EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.


Donostiako Guardetxearen aldeko osoko bilkurako protestan gazte bat atxilotu du Udaltzaingoak

Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.


AEBek proposatutako su-eten akordioa “aztertzen” ari da Hamas

Proposamenak “hilketek eta goseteak” bere horretan jarraitzea bermatuko duela salatu du Hamasek, baina gehitu du zer erantzun aztertzen ari dela. Israelek proposamena onartu duela jakinarazi dute AEBek.


2025-05-30 | ARGIA
Gizon batek 13 urteko alaba hil du eta bere buruaz beste egin du ondoren, Bilbon

Bilbon, Larraskitu auzoan, familiaren etxean gertatu da. Eztabaida bortitz baten ondoren emakumeak etxetik ihes egin du eta Udaltzaingoari deitu dio. Udaltzainek alabaren eta aitaren gorpuak aurkitu dituzte etxean. Emakumea ospitalera eraman dute zaurien ondorioz.


Herrietako farmaziak despopulatzearen kontrako tresna izan daitezkeela uste du COFNAk

Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialak (COFNA) eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Sailak programa bat abiatu dute landa eremuko jendeak behar bezala hartzeko medikazioa.


Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


2025-05-30 | ARGIA
Kerik gabeko eremu gehiago ezarri nahi ditu Espainiako Gobernuak: markesinak, campusak, terrazak...

Espainiako Osasun Ministerioa kerik gabeko eremu berriak ezarriko lituzkeen lege aurreproiektua eratzen ari da eta Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan izango luke eragina. Eremu berri horien artean, tabernetako terrazak, unibertsitateetako campusak edo autobus-markesinak ageri... [+]


Bizkaiko Aldundiak Jaurlaritzaren ardurapean utzi du Bilboko itsasadarraren azpiko metroaren lotura egiteko aukera

Bilboko itsasadarraren ertz biak lotzeko ibilgailuentzako tunelaren proiektuagaz batera, Areeta eta Sestao lotuko zituen anezka-tren bat ere iragarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak 2022an. Orain, proiektua gauzatzeko ardura Eusko Jaurlaritzaren mendeko Euskal Trenbide Sareari... [+]


Atxondon hildako langilea “diru-gosearen” biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Segregazioa hezkuntza
Ikastolen Elkartea: “Matrikulazioren kudeaketak ez du segregazioa bukatzeko balio”

Euskal hezkuntza sisteman haur zaurgarriak ondo integratzeko dekretua egin zuen Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailak 2023ko maiatzean eta gaur haren balorazio oso kritikoa egiten du Ikastolen elkarteak: hark ez du balio izan segregazioa amaitzeko. Hainbat proposamen ere egin... [+]


Eguneraketa berriak daude