Belar txarrak zainak luze


2021eko uztailaren 27an
Belar txarrak edo belar gaiztoak... beti bezala: ezin gure definizio antropomorfikoetatik alde egin! Landutako lur sailetan geuk jarritako landareez gain bertan sortu edota hazten diren landareei deitzen zaie belar txar edo gaizto. Oker, arerioen paisaia buruan. Asko bai, baina denak ez dira belarrak eta txarra edo gaiztoa gizakia izango da, inoiz ez landarea... Landareez komunikatzean ere subjektibotasuna hobe: zeure patata sailean tomate landare bat belar txarra izango da baita neure tomatetzan patata landarea ere.

Baratzea duenak badu belar txarren berri. Lore eta barazki artean uztaoa, pasmo belarra, barrabasa edo ziabelar latzak enbarazu egiten dute. Erabat naturaren kontra ari gara: geuk jarritako horiek bakarrik ikusi nahi ditugu, txukun-txukun ilara zuzen-zuzenetan soildutako sailean. Gure kuxidadea, txukuntasuna, zuzena... kontzeptu erabat artifizial eta atzeratuak dira. Itxurakeriak utzi eta etorkizunean soilik pentsatzen du naturak. Lurra soildua dagoen tokian laster ernetuko dira landare berriak. Landarerik gabe lurra galduko litzateke eta lurrarekin bat etorkizuna. Belar txarrak, beraz, onak dira.

Landare artean belarrik ez ikusi nahiz gero, hona bi aukera: hauen lana betetzen duen zerbait jarri edo sortu ahala kendu. Azienda beltz, larri edo xeheari bezala etxekotutako landareei ere azpiak jarri behar: inorkinak »lasto, ira edo dena delakoa» lurrari eutsi egingo dio landarepean eta bertan sor daitezkeen belar txarrak erauztea ikaragarri errazten du. Sortu ahala kentzeak lan gehiago dakar: eskuz kentzea da errazena, baina zenbait sailetan amaierarik gabekoa. Jorraia dantzatzea beste aukera, maiz aldeko baino etxekalteago dena: aitzurrak haziak hedatu eta ernetzen laguntzea eta zatitutako sustrai batetik landare asko sortzea dakarke.

Lan deseroso honetan lagundu asmoz lagun bat baino gehiago herbizida naturalen aukera zabaltzeko saioetan ari da: ozpina »%5 azido azetikoa duena», artoaren glutena, xaboietako gantz-azidoen potasio-gatzak, eugenola »iltze landarearen olioa», kakahuete esentziak...

Baratzea estrategia guztiekin jorratzea onena: azpiak jarriz, eskuz edo jorraiaz jorratuz... eta landareak lagunak balira bezala iraindu beharrean, zeure lurraren etorkizunaren zaindari gisa tratatuz.


Azkenak
2025-05-15 | Gedar
Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiako Estatuko musika-jaialdi gehienak bereganatu ditu

KKRk urtarrilean erosi zuen Superstruct sustatzailea, Sónar, Viña Rock edo Resurrection Fest jaialdiak sustatzen dituena besteren artean. Palestinaren kolonizazioari lotutako higiezin-jardueretan eta Israelgo sektore teknologikoan parte hartzeagatik seinalatu dute... [+]


Donostia tentsio handiko eremu izendatu du Eusko Jaurlaritzak

Uztailean argitaratuko da behin betiko Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), eta Hego Euskal Herriko lehen hiriburua da izendapena lortzen.


2025-05-15 | ARGIA
Trebiñu Araban integratzearen aldeko mozio bat onartu du Arabako Batzar Nagusiak

Trebiñu eta Argantzu udalen Arabarako ​​integrazioa "mugagabean atzeratu ez dadin" galdetzeko mozioa adostu dute EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekinek.


LGTBIfobiaren Kontrako Eguna
“Ez utzi zirrikiturik diskurtso faxista kamuflatuen normalizazioari”

Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]


Konpromiso sindikala Donostiako Udalean
“Euskaraz lan egin eta bizitzeko aukera bermatu daiteke, borondatea baldin badago”

Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]


Klimaren eta Euskal Herriko biztanleen aldeko ituna sortu du Bizik, 2026ko bozei begira

Hemeretzi neurri ekologiko eta sozial barnebiltzen ditu, datorren urteko hauteskundeetako zerrendek ezarri ditzaten. Sei lan lerroren inguruan ardaztu ditu, eta herrien neurriaren arabera ezarri ahalko dira.


2025-05-14 | Estitxu Eizagirre
“Galdu eta irabazi” Iñaki Artolaren bertso jarriak, Altunarekin ARGIAn izandako solasalditik etorriak

Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]


2025-05-14 | Iñaki Barcena
Klima energetikoaren beroketa

Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]


Desberdinkeriaren jatorriaz

Indo ibaiaren harana, duela 5.000 urte inguru. Mohenjo-Daro hiriak 35.000 biztanle inguru zituen eta, berriki PNAS aldizkarian argitaratutakoaren arabera, Giniren koefiziente oso baxua zuen, 0,22koa –koefiziente horrek gizarteen desberdintasun ekonomikoa neurtzen du,... [+]


2025-05-14 | Jesús Rodríguez
Kolapsoaren entsegu bat

Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]


Objektu anti-kulturalak

Momentu honetan, eta buruileraino, Adimen Artifizialari buruzko erakusketa erraldoi bat ikusgai da Parisko Galerie nationale du Jeu de Paume museoan, izenburu honekin: Mundua, Adimen Artifizialaren arabera. Erakusketa horretan, hainbat arte obra garaikide agertzen dira,... [+]


2025-05-14 | Edu Zelaieta Anta
Gaingiroki

Urteak ziren elkar ikusten ez zutela. Kalean elkarrekin topo egiten ez zutela. Egoera kanpotik ikusita, bi ezagun besterik ez ziruditen. Atzean daude, oso atzean, gaztaro hasierako urte bizi haiek, non kuadrilla bereko lagunak ziren. Non eguna eta batez ere gaua konplizitatez... [+]


Talenturik behar ez duten lanak

Talentu faltaren mamua da azkenaldian ekonomiaren ikuspegi kapitalista hegemonikotik ezarri nahi diguten eta denek ontzat eman behar dugun ideia nagusietako bat. Arazo artifiziala da, eta ikuspegi oso elitistatik, gure egunerokoan ez dagoen denon arazo bihurtu nahi... [+]


Itzalaldiak argitu digu bidea: sare elektrikoaren deszentralizazioa

Iberiar penintsulan apirilaren 28an gertatutako itzalaldiak, egungo energia sistemak dituen arrakala guztiak utzi zituen bistan. Enpresa elektriko handien diru gosea, berriztagarrien ezarpen masiboak dakartzan ajeak, eta herritarrok bizimodu hiper-elektrifikatuarekiko dugun... [+]


Eguneraketa berriak daude