Kotxe katalogoa


2004ko uztailaren 25ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Dirudi Tourreko txirrindularien aurkezpen orria. Taldeak, markak, txirrindulari bakoitza modelo. Neur litekeen ororen berri dakar txukun-txukun: garaiera, pisua, gantz ehuneko zenbatekoa, bihotzaren pareten zabalera, odolaren zirkulazioaren emaria, biriken oxigenoaren bolumena litrotan, bere kontsumoa esfortzu kontrolatuan eta abar. Eta har daitezke baten eta bestearen ezaugarriak eta alderatu. Nor den egokiago ordekan eta nor malkarretan. Nork zenbat potentzia garatu lezakeen han eta hemen. Aldez aurretik, egin beharreko ibilbidea garaiz ezagutua denez, prestakuntza ere planifikatu liteke propio, kontutan hartuta egun eguraldiaren berri ere aski zehatza izaten dela, eta gutxi gora behera euriak, hotzak, eta tropel saldoetan helmugaratzeak lehen asteko kontuak direla, hegoalderantz egiteaz bat atzean uzten direnak. Bigarren astetik goiti, beroak eta txikizioak bortuetan, tropela otoitzik gabeko errosario bilakatuz. Otoitzetan, kotxeetakoak. Bukaerako erlojua kontra, potentzia handikoen akelarrea ordurako kulataren junta erre ez dutenen froga. Laborategiak estrategia-gune, bertan erabakiko dira bakoitzaren zereginak zehatz, fisiologoaren ordenagailuaren emaitzen interpretazioa oinarri. Etaparen bat aukeratu halakoentzat, mendiko saria beste honentzat, talde sailkapena, eta bildutako informazioak ahalbidetuko balu, honekin Pariseko podiumaren bila goaz. Ez dira etxetik abiatu baina jada helburuak zehaztu ditzakete eta ikuskatu emaitzak.

Honetaraino, garbi. Baina zer gertatzen da nekearekin? Zerk betetzen du txirrindularia laborategiko emaitzek oraindik indarrak ezin izan zaizkiola ahitu erakusten dutenean? Zer agindu, ezinak jota dagoenean? Kotxetan argi da, depositua ez bada hustu, kapota ireki eta zirkuitu elektrikoa, elektronikoa, mekanikoa aztertzen hasi. Han edo hemen, nonbaiten aurkituko diogu pana, matxura. Ondoren antolatzearena besterik da, baina porrotaren arrazoia ezagutzearena dakien batentzat posible da. Jakina, kotxeak ez du sentitzen. Ez du pentsatzen. Ibiltzen da baina ez du bizitzen ibilitakoa. Pot egin duen txirrindulariak, non du kapota? Eta bateria? Jakin liteke bere gogoaren nolakoa, zenbatekoa? Prestagarria al da gizakiaren gogoa? Sendagileak birusa eta psikosomatiko gaitzak nola, prestatzaileek psikologia dute ezagutza ezaren esplikazioa, zakarrontzia. Nola neur diezaiokete kirolariari bere adimena? Nola prestatu kirolariaren adimena, bere burua garatu dadin bihotza, giharrak, hezurrak, odol zirkulazioa, oxigenoaren garraiatze bikainaz batera? Parte hartu izan dudan kirol ikastaldi berezi guztietan alboratzen diren galderak ditugu horiek, eta onartu izan direnean, propio espezialistaren bati lekua egin izan zaiolako, eta irabazle sena eta galtzaile izana topikotatik harago fundamentuzko ezer gutxi entzun izan dugu. Genetan dakargula dirudi. Non daukagun kokatuta eta nola funtzionatzen duen bageneki, dagoeneko EPOaren antzekoak goxokiak baino ugariagoak ekoiztu, eta marketingaren beharrik gabe komertzializatuak izango lirateke.


Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Indendentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude