Hitz bitan


2004ko uztailaren 25ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Edorta Kortadi Aldaketa 16n: «EAEko hiru lurraldeetatik Gipuzkoa da atzeratuen dagoena. Ez, beharbada, produkzioari begira. (...) Baina artelanen eskuratzeari eta oroitzapenaren gordailuari dagokionez, ezin esan ondo goazenik. Kontraesan bat dirudi okerren dagoen tokira ekartzea Manifesta».

Mattin Irigoienek esanak Berriari: «Turista bagina bezala bizi dugu gure kultura. Frantsesez bizi gara egunerokoan. Euskal kultura iraganean justifikatzen da, taula gainean argiztaturik arropa politekin».

Ana Urkizak hitzok izkiriatu zituen Berrian: «Kulturaren demokratizazioaren gaitz handienetakoa horixe da: kontrolik eta helburu zehatzik gabeko aniztasunari ateak ireki eta iparra galtzea. Norbere burua baizik aseko ez duen produkzio praktikan erortzea, hain juxtu».

Ludger Meesek honakoa adierazi zuen HABEn: «Ez nuke esango hizkuntza bat erabat kultura bat denik, nahiz eta hizkuntza kultura baten osagai oso garrantzitsua den. Ni konturatu nintzen euskara ikasten hasi nintzenean, eta baita jada euskaldundu eta gero ere, euskara jakiteak hemengo kulturaren ate asko zabaldu zizkidala».


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...