Atuna tipularekin


2004ko uztailaren 25ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Osagaiak:

4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak
Ximiko bat irin
6 tipula, zerrenda mehetan moztuak
4 baratxuri ale
Oliba olioa
Xorta bat ardo zuri
Gatza

Kazola batean oliba olioa isuri, tipulak gaineratu, gatza eman eta su eztitan edukiko dugu guztia, 45 bat minutuan, barazkia gorritu eta xamur geratu arte. Irinetan igurtziko ditugu atun puskak, soberakina erretiratuz. Sutan jarriko dugu ondoren padera bat, xorta bat olioarekin. Atun puskak ipini eta, erretzen utzi gabe, bizpahiru minutuan »lodieraren arabera» utziko ditugu txigortzen. Xukadera batez irauliko ditugu aldiro-aldiro, azal gorri kurruxkariaren barruan haragi gorrixka bezain mamitsua gorde dadin. Ez dakigula arraina lehortu. Atera eta paper-orri baten gainean xukatuko dugu.
Arraina tipula saltsa beroa dagoen kazolan lerratu eta, xorta bat ardo zuri erantsi ondoren, su eztitan edukiko dugu berotzen. Pausatzen utzi eta mahaira.

Hirugiharra mikrouhinetan frijitzeko era

Plater eta zartaginik garbitu nahi ez eta ametsetan hirugihar ogitarteko bat agertzen zaigunerako. Antzera joka liteke txorizo edo txistorrarekin ere. Sukaldeko papera jarri plater xabal batean, bi kapa. Paper horren gainean hirugihar zerrenda meheak luze-luze paratuko ditugu, bata bestearen gainean egonik ere berdin da. Beste bi paper-kapa jarri eta platera mikrouhin labean sartu, potentzia handienean (650 w.), zirtaka hasten direla ikusten dugun arte, txigortzen hasten diren arte. Soberako koipea paperean geldituko da, eta ez, zorionez, gerri bueltan-bueltan, gure alozetan. Hirugiharra bero eta frijituta geldituko da, eta harekin sekulako ogitartekoa egin dezakegu. Gazta xerra batzuk jarriz gero hirugiharrarekin, beroak gazta bigunduko du. Hori oturuntza. Eta paderarik ere zikindu gabe. Platera ontzi-garbigailuan sartu eta dena txukun-txukun. Hori zoriona!




Azkenak
Zuritxo, egon deseroso

Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.

------------------------------------------------------

Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]


2025-07-11 | Gedar
700.000 etxegabetze baino gehiago 2012tik Espainiako Estatuan, eta ez da Poliziaren kontzientzia-objekzio bat bera ere izan

Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.


EHUk euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu Medikuntza Fakultatean

2025-2026 ikasturtean, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean euskarazko 32 ikaspostu gehiago eskainiko ditu EHUk. Erakundeak adierazi du kopuru hori lortzea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin izandako... [+]


Guraso batek 11.000 euroko isuna jaso dezake adin txikikoen futbol partida batean izandako irain eta erasoengatik

Gasteizko eskolako futbol partida batean guraso batek irainak bota, mehatxatu eta pertsona bati eraso egiten saiatu zen adin txikikoen aurrean. Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen mota horretako bigarren salaketa da. 


2025-07-11 | ARGIA
NBE-ren errelatore Francesca Albanese
“AEBek ni zigortu izana haien erruduntasunaren seinale da”

AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]


Israelgo Armadarentzat altzairua ekoitzi duen Sidenor enpresako burua saritu du Jaurlaritzak

LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.


Zartako eta Radiocrimen taldeek baxu jotzailea kanporatu dute indarkeria matxista leporatuta

Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana


“Pazienteen segurtasuna kolokan jartzen duena euskaraz ez dakien osasun profesionala da”

Hizkuntzak osasun arretaren kalitatean duen eragina aztertu dute EHEk eta EHUk. Jon Zarate Sesma EHEko kide eta EHUko ikertzaile doktoreak emaitzen xehetasunak eman ditu.


Ez onartu hiriaren salerosketa, ez irentsi itxurakeriaren amua

Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]


2025-07-11 | Enbata
Eztabaidaren gainetik… gazte batzuen bizipena

Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko... [+]


Hamar urte barru euskararen arnasgunerik ez dela egonen ondorioztatu dute

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]


Eguneraketa berriak daude