Osagaiak:
4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak
Ximiko bat irin
6 tipula, zerrenda mehetan moztuak
4 baratxuri ale
Oliba olioa
Xorta bat ardo zuri
Gatza
Kazola batean oliba olioa isuri, tipulak gaineratu, gatza eman eta su eztitan edukiko dugu guztia, 45 bat minutuan, barazkia gorritu eta xamur geratu arte. Irinetan igurtziko ditugu atun puskak, soberakina erretiratuz. Sutan jarriko dugu ondoren padera bat, xorta bat olioarekin. Atun puskak ipini eta, erretzen utzi gabe, bizpahiru minutuan »lodieraren arabera» utziko ditugu txigortzen. Xukadera batez irauliko ditugu aldiro-aldiro, azal gorri kurruxkariaren barruan haragi gorrixka bezain mamitsua gorde dadin. Ez dakigula arraina lehortu. Atera eta paper-orri baten gainean xukatuko dugu.
Arraina tipula saltsa beroa dagoen kazolan lerratu eta, xorta bat ardo zuri erantsi ondoren, su eztitan edukiko dugu berotzen. Pausatzen utzi eta mahaira.