Zer da: Erretiro-planak


2004ko uztailaren 18an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Produktu finantzarioak dira, batik bat aseguru-konpainiek kudeatuak, eta haien abantaila nagusia likidezia da. Harpidedunak edozein unetan atera dezake sartu duen dirua, nahiz eta horregatik komisio handi samarra ordaindu behar. Aseguru horietako ekarpenak aseguratzaileak bezeroarekin hitzarturiko egunean kobratzen dira, erretiroko adinarekin bat etorri beharrik gabe. Aseguru-konpainiek "erreskatea" deiturikoa edo kantzelazio partziala ere ahalbidetzen dute. Kantzelazio partzial hori inolako penalizaziorik gabe egin daiteke, kontuan hartu gabe diru hori berriro sartuko den ala ez. Pentsio-planek bezala, erretirokoek ere bezeroari aukera ematen diote hilean behingo, hiru hilean behingo, sei hilean behingo edo urtean behingo kuota finkatzeko, gero murriztu edo gehitu ahalko dena. Erretiro-planek, pentsioetakoek ez bezala, ez dute desgrabazio fiskalen onurarik. Ohikoena erretiro-planen erren- tagarritasuna pentsio-planena baino txikiagoa izatea da. Zergak ordaintzerakoan, erretiro-planen harpidedunak ez du zergarik ordaindu beharko jasotako diruagatik; bai, ordea, sortu dizkion interesengatik.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!