Londresera goaz kazetari horri kereila sartzera

  • herritarrari. Eta egoera horrek, paradoxa moduan, Londresen publikatu nahi duten idazle eta kazetarien adierazpenaskatasuna murrizten duela argudiatu dute.

2004ko uztailaren 18an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Londresera txango bat egiteko aitzakia klasikoa han erosketak eginez paseatzea izan da aspalditik. Sekula ez genuen pentsatuko harantz joateko motibo bat indemnizazioa eskuratzea izan zitekeenik. Hala idatzi du ironia britanikoz Marcel Berlins abokatu eta komunikatzaile ingelesak Index on Censorship aldizkarian. Alegia, auzitegi ingelesek errazegi erabakitzen dituztela indemnizazioak liburuetan edo prentsan irainduak sentitu direnentzako, eta hau kaltegarria omen dela. Hori egia bada... euskaldun bat baino gehiagori igoal sartuko zaio Londresera joan-etorri bat egiteko gogoa.

«For Free Expression» »Adierazpen Askatasunaren Alde» darama goiburu zentsuran zentratzen den aldizkari honek, eta bere orrietan jende ospetsuak idazten du, Noam Chomskyrengandik hasi eta Alexander Solzenitsyn-enganaino, tartean John Le Carrée eta beste hainbat hartuz. Horregatik egiten da harrigarria Marcel Berlinsen argumentazioa, baina entzutea merezi du.

«Ingalaterrako libeloarentzako legea erreklamazioa egiten duenaren oso aldekoa da, konparatzen badugu munduko beste edozein herrialdetako legedirekin. Prozedura nahiko erraza da eta erreklamazio bat dagoenean idatzi edo argitaratu duenari dagokio frogatzea idatzitako hori egia dela, erreklamatzaileak ez du zertan frogaturik publikatu duten hori gezurra dela».

Abokatu hau gainera kezkatuta dago Ingalaterrako epaimahaiak eskuzabalagoak direlako gizabanako koitaduekin prentsa enpresa handi edo argitaletxe erraldoiekin baino. Hala, norbaitek irainak edo libeloa jasan dituela erabakitzen bada, beste inon ez bezalako kalte-ordainak jasoko ditu Londresen. Ondorioa erraz ateratzen da: artikulu edo liburu batean izendatuta azaltzen denari merezi diola indemnizazio horren aldeko borrokan sartzea.

Indemnizazioen merkatua ondo dabilenez, abokatuek gehiago erraztu egin dute bidea eta kobratzeko sistema berri bat zabaldu dute. Epaiketa bat garestia da beti, eta horregatik atzera egiten zuen askok, kazetari edo idazle bat gustura auzitara eramango zuen bat baino gehiagok alegia. Baina orain «No win, no fee» sistema eskaintzen dute abokatu askok: irabazten baduzu kobratuko dizu abokatuak »normaleko ordainsariaren bi halako, hori bai» eta galtzen baduzu deus ez. Sistema honek animatu du bat baino gehiago auzitan abiatzera, ondasun gutxiren jabe izan arren, bere abokatuak ikusi badu irabazteko mokadu polita dagoela.

Best sellerrak mututzeraino

Baina bada beste arrazoi bat Londreserako «libelo turismo» hori esplikatzen duena, Marcel Berlinsek argitu duenez. Londresko Auzitegi Nagusian irainengatik erreklamazio bat onartu dezaten aski dela salatzaileak bere izen ona Ingalaterran galdu duela argudiatzea. «Ingalaterrarekiko loturak ez du zertan izanik oso handia. Arrakasta lortu duten erreklamazio asko Ingalaterran oso gutxi saldu diren liburu edo aldizkarien kontrakoak izan dira».

Bidea ireki zuen auzia 1987an gertatu zen antza. Urte hartan Martin Packard itsas komandante ohiak auzitara eraman zuen Eleftherotypia egunkari greziarra. Eleftherotypiak argitaratu zuen Packardek Greziako erresistentziari traizioa egin ziola »Koronelen erregimenaren garaietan» hango militarren mesedetan, eta kazetari ingeles baten heriotzean inplikatuta zegoela. Eleftherotypiak Britainia Handia osoan 40 ale baino gehiago ez zituen saltzen baina orduko 450.000 libera ingeleseko kalte-ordaina ezarri zion auzitegiak.

Beste kasu famatu bat 1990eko hamarkada hasieran jazo zen. Armand Hammer petrolio enpresari aberatsaren biografia plazaratu zen Estatu Batuetan. Baina liburua bera Britainia Handian argitaratu zenean, nahiz eta hemen salmenta apalak izan, Hammerrek auzitara eraman zuen, 147 puntutan salatuz. Ingalaterran libeloa dela eta egindako epaiketarik garestiena izan behar zuen... baina tarte horretan Hammer hil egin zen eta berarekin ahitu zen auzia ere.

Kalte-ordainen eskailera honetan beste maila bat igotzea Sheikh Bin Mahfouz arabiarrak lortu zuen, Pluto Press argitaletxearen kontra. Etekin polita atera zion Michael Griffin-en Reaping the Whirlwind liburuan aipatua izateari. El movimiento talibán en Afganistán-Cosecha de tempestades tituluarekin dago argitaratuta gaztelaniaz, eta bertan hirugarren munduko gaietan espezialduta dagoen Griffin kazetari ingelesak esaten du Sheikh Bin Mahfouz Osama Bin Ladenekin lotuta dagoela ezkontza bitarteko eta terrorismo islamiarra bultzatzen duela. Griffini ez zion askotarako balio izan Unicefen kontsultore izateak.

Beste arabiar bat, Mohammed Jameel, New Yorkeko Wall Street Journal egunkari famatuak aipatu zuen, terrorismoa sustatzeagatik susmagarria izan eta diru kontuak ikertu dizkiotela esanez. Baina arabiarrak egunkaria ez zuen auzitara AEBetan eraman, egunkari hori askoz gutxiago saltzen den Ingalaterran baizik. Gisa berean, Boris Berezovsky handizki errusiarrak ere Londresen sartu zion salaketa New Yorkeko Forbes aldizkariari, nahiz eta Londresen horrek dozena batzuk ale baino saldu ez. George Bushen aholkulari nagusietako bat den Richard Perlek ere 2002.ean New Yorker astekaria epaitegira eramango zuela esan zuenean... hori Londresen egingo zuela bota zuen.

Libelo turismo horrek kalte gogorrak eragin baditu ordaindu beharreko indemnizazioengatik, are larriagotzat jo dute Index on Censorshipekoek beste ondorio hau: argitaletxe batzuek nahiago dute liburu arriskutsuak ez publikatzea. Craig Unger-ek bere House of Bush, House of Saud best seller izatea lortu du, eta espainolez ere argitaratu da Casa de Bush, Casa de Saud tituluarekin. Aldiz, Britainia Handian Random Housek hura plazaratzea debekatu zion Secker & Waqrburg bere filialari.

Gauza bera gertatu zaio Gerald Posner kazetariaren While America Slept »Amerika lotan zegoen artean» liburuari. 2001eko irailaren 11ko atentatuak posible egin zituzten huts eta okerrak ikertu dituen liburu famatu hori argitaratzeari ere uko egin zion Random Housek. Posnerrek ironiaz zioen argitaletxeak promozio gastuetan sartu zitzakeela balizko kereila batek sor zitzakeenak.

Index on Censorship aldizkariak duen lerro editorialari kasu egitekotan, euskal kazetariok pentsatu beharko genuke adierazpen askatasuna murriztu egiten dela Britainia Handian. Baina oinezko euskal herritar ere bagarenez, ironiarekin juzga genezake egoera. Nork daki Madrilgo kazetari askok diguten errespetorik ezaren ordaina Londresen ez ote daukagun zain.

http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude