Eresbil: Doinuak haizeak eraman ez ditzan

  • Errenterian dago Eresbil musikaren euskal artxiboa. Euskal musikagileen ekoizpena biltzea, gordetzea, babestea eta zabaltzea da zentroaren jarduera. Bertan, antzinako eta egungo 200.000 soinu erregistro aurki ditzake musikazaleak. Musika errepertorio bila bazabiltza hau da zure aukera.

2004ko uztailaren 18an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

1974an, Musikaste musika astea egiteko antolakuntza lanetan ziharduela, Jose Luis Ansorenak jarri zuen abian Eresbil zentroa sortzeko ekimena. Urte horretan bertan, 300 musikagile erregistratzea lortu zuen. 1986an, dekretu lege baten bitartez, ekoizpenok zuzendu eta kudeatzeko Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Errenteriako Udalak eta Andra Mari Abesbatzak osatutako patronatua sortu zen.

Euskal musikagile batek eginiko edozer da interesgarria Eresbileko patronatuarentzat. "Kalitatezko gauzak garrantzi objektibo bat dute, baina emaitza altua ez duten ekoizpenak ere interesgarriak dira guretzat. Pop edo rockean argitaratzen diren zenbait diskok, urte batzuk igaro ostean, beren garrantzia izango dute. Horregatik, euskal talde guztien diskoak jasotzen saiatzen gara. Jarduera hori, ordea, partitura batzuk lortzea baino konplexuagoa izan ohi da batzuetan. Gerta liteke ere partitura osatugabeak lortzea. Kasu horretan, musika gisa baino dokumentu gisa dute balioa", azaldu digu Jon Bagues Eresbileko zuzendariak.

Publikoak diren grabaketak, salgai dauden musika lanak eta lege gordailuaren bitartez iristen zaizkien partitura eta diskoak biltzen dituzte, besteak beste, Eresbilen. Adibidez, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren diskoak Suedian eginak badira, ez dira lege gordailuaren bidez iristen. Kasu horietan, orkestrak berak ematen die kopia bat. Era berean, Euskal Herritik kanpo argitaratzen duten euskal musikagileen lanak erosi ohi dituzte.

Gehienak XIX. eta XX. mendekoak

Urte guztiotan, bilaketa eta ikerketa lanak garatzeko, iturri ezberdinak jorratu ditu patronatuak, hala nola, liburutegiak, artxiboak, gordailuak eta abar. Zenbait ekoizpen ere erosi ditu zentroak. Jon Baguesek jakinarazi digunez, antzinako musika lan gehienak dohaintzan emandakoak dira. "Ez gara erostearen aldekoak. Galtzear dauden lanak soilik erosi izan ditugu. Noiz edo noiz topatu ohi dira merkatuan antzinako partiturak. Esaterako, XVIII. mendeko partituraren bat erosi izan dugu. Normalean, ordea, musika lanak fondo konkretu batean aurkitzen dira", azaldu digu Baguesek. Eresbilen dokumentatutako partitura gehienak XIX. eta XX. mendekoak dira, bai eskuizkribuak eta baita inprimatuak ere.

200.000 dokumentu

Dokumentazio lan horretan, sortzaileen laguntza ere azpimarragarria eta eskergarria izan da. Izan ere, eurei esker, interpretatzaile edo musika gaiei buruzko material ugari bildu baitu zentroak, besteak beste, partiturak, artikuluak, prentsa ebakinak, gutunak eta txostenak. Gaurdaino, zehazki, 200.000 dokumentu biltzea lortu du Eresbilek. Hain zuzen, galtzear dauden 120 funts eskuratu ahal izan dituzte. Azpimarratzekoak dira Escuderoren eta Luis Aranbururen eskuizkribuen funtsak, ezin baitira beste inon eskuratu. Funts horien artean, bi fonoteka ere baditu zentroak: bata Radio San Sebastianeko fonoteka eta bestea Donostiako Radio Nacionaleko fonoteka. Hor dago, besteak beste, 60, 70 eta 80ko hamarkadetako pop eta rock musika guztia.

XIII. mendekoa zaharrena

Musika lan zaharrena XIII. mendeko pergaminoa da. Kantu laguna dela jakinarazi digu Baguesek, kantu gregorianoa alegia, eta ez du egile ezagunik. Paperean idatzitako dokumentuak berriz, milaka dituzte Eresbilen. Antzinakoena 1705. urtekoa da. Euskaraz idatzitako partitura da, On Manuel Lekuonak ekarritako gabon kanta hain zuzen. Ikus-entzunezkoei dagokienez, XIX. mendekoa da zaharrena.

Tenperatura eta hezetasuna giltzarri

Dokumentu guztiak tenperatura eta hezetasun berezian gordetzen dituzte Eresbilen. Esaterako, paperezko lanak ikus-entzunezkoak baino tenperatura handiagoan mantentzen dira. Euskarri ahulenetik sendoenera arteko zerrenda prestatu beharko bagenu, honakoa litzateke sailkapena: mikrofilmak, argazki negatiboak, diskoak, paperezko lanak eta pergaminoak. Euskarria orduan eta zaharragoa izan, orduan eta arazo gutxiago eman ohi dituela azaldu digu Jon Baguesek. Egungo euskarri informatikoa oso ahula dela ere argitu digu.

Musika lanak gorde eta babesteko, onena euskarri bereko materiala erabiltzea dela agertu digu Baguesek. "Papera paperarekin mantendu ohi da hobekien. Dokumentuak gordetzeko paper neutroz eginiko karpetatxoak erabiltzen ditugu. Plastifikatzeak esaterako, arazoak besterik ez ditu sortzen, nolabait esatearren, ez baitio dokumentuari arnasa hartzen uzten". Euskarri bakoitzak bere arazoak ematen ditu. Pergaminoek esaterako, burdinez osatutako tintaz idatziak daudenez, herdoiltzeko arriskua dute. Kasu horietan, adituen esku uzten dute materiala, ahal bezain laster konpondua izan dadin.

Garaian garaiko musika

Historian zehar, europar guztiek bezala, euskaldunek garaian garaiko musika landu dutela azaldu digu Eresbileko zuzendariak. Antzina, noble-etxeen ugaritasunik ez zegoenez eta gorterik ere ez zegoenez, zaila omen zen musika zibilik aurkitzea. Hori dela-eta, eliz musika landu zuten euskaldunek. XIX. mendetik aurrera, koro musika, banda musika eta musika instrumentala lantzen hasi ziren. Baguesen aburuz, gizartearen antolamenduak izan du zer ikusirik arlo horretan. Egungo egoerari dagokionez, euskal konpositoreek eskaeraren araberako musika lantzen dutela irizten dio Jon Baguesek. Euskal musikagile askok bizirauteko Euskal Herritik kanpora joan beharra ere salatu du zuzendariak.

Publiko guztiari zabalik

Zentroko materiala publikoa da, hau da, edonork kontsulta dezake. Dokumentu batzuen kopiak ateratzeko aukera ere eskaintzen du Eresbilek, salgai ez dauden dokumentuen kopiak alegia. Helburua, zentroko material guztia digitalizatzea dela iragarri digu zuzendariak. "Nahi desberdinak dituen jendea hurbiltzen zaigu. Alde batetik, interpreteak etortzen zaizkigu partituren bila. Bestetik, musika ikertzaileak etortzen dira euren lana burutzeko materiala kontsultatzera. Ekoizpen etxeak ere gerturatzen dira zentrora soinu bila. Eta jende arruntak ere bisitatzen gaitu, musikazaleek batik bat" adierazi digu Baguesek.

Euskal musikaren inguruko ezer berezirik gordetzen duenak edota bertako musikagileen inguruko edozer topatu nahi duenak badaki beraz nora jo. Xenpelarrek esango lukeen moduan: "Errenterian bizi naiz eta egin zaidazu bisita!".

Ikerketa bide berriak sustatzeko beka
Euskara musika ekimenetan indartu xedez, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak eta Euskal Fundazioak Juan Zelaia Letamendi I Musika Beka zabaldu zuten urtarrilean. Beka horrek badu jada irabazlea, Xabier Etxeberria Adrien 25 urteko nafarra hain zuzen. "Euskal herri musika: ikerketen eta bilketen gaur egungo egoera" izenburupean, tradiziozko euskal musikari buruzko ikerketak eta bildumak jasotzeko, sailkatzeko eta aztertzeko proiektua aurkeztu du Etxeberriak. Egitasmoa aurrera eramateko, 6.000 euroko diru laguntza, adituen aholkularitza eta Eresbilen artxiboa izango ditu lagun irabazleak.

Antso Azkarraren garaiko eskuizkribuak plazaratu ditu NUP-ek
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Concepcion Peñas irakasleak ere antzinako musika jaso eta ikertzeko zaletasuna du. Musika katedradunak XII-XVI. mendeetako Nafarroako musika aztertu berri du "Fondos musicales históricos de Navarra. Siglos XII-XVI" argitalpenean. Partiturarik zaharrenak, hain zuzen, Antso Azkarraren garaikoak dira.
Eskuizkribuak bi modutara sailkatu ditu Peñasek: kodexak eta orri solteak. Kodexen artean, besteak beste, Orreagako eta Iruñeko Katedraleko ebanjelio liburuak, Iratxeko Monasterioko otoitz liburuak, Fiteroko sakramentarioa eta San Saturninoko oharrak jaso ditu. Eta bestetik, Nafarroa osoko artxiboetan berreskuratutako 273 orri solte bildu ditu.
Egileak azaldu duenez, eskuizkribu horiek konposatzeko erabilitako Akitaniako eta Normandiako idazkerak norbaitek transkribatzea eta musika hori hedatzea litzateke bere nahia.


Azkenak
UEMAra beste bost herri batu dira eta plan estrategikoa adostu dute

Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.


Istilu arrazistak gertatu dira Martzillan, eta bizilagunek adingabeen zentroa ixtea eskatu dute

Joan den asteko asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean istiluak izan ziren Martzillan (Nafarroa), eta hainbat bizilagunek harriak eta aulkiak jaurti zizkieten zentroan zeuden etorkin adingabeei. Bizilagunak kalera irten ziren igandean, "herri seguru bat defendatzeko"... [+]


BSHko langileek Eskirotzeko lantegiko sarrera moztu dute berriz, kaleratzeen aurka

Joan den astean iragarri zuen BSH enpresak Eskirotzeko lantegia itxiko zuela langile batzordeak, Espainiako Industria Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak eginiko eskaerei jaramonik egin gabe. Asteartean egingo dute Enplegu Erregulazioko Espedientearen negoziatzeko lehen... [+]


B etiketadun ibilgailuak Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea debekatu dute

Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.


Subflubialaren proiektua gelditzea eskatu dute Leioako Artatza parkeko kanpaldian

Ekainaren 14 eta 15ean ibaipeko subflubialaren proiektuaren aurkako kanpaldia egin zuten 200 lagun inguruk Subflubiala Ez! plataformak antolatuta.

 


Israelek eta Iranek elkarri eraso egiten jarraitzen dute, geroz eta intentsitate handiagoarekin

Israelek ostiralean Irani eraso egin ostean, azken horretako lider nagusi Ali Khameneik "mendekua" iragarri zuen. Israelen erasoek dagoeneko 224 lagun hil dituzte Iranen; 23, berriz, Iranek Israelen eginikoek, horietatik zortzi igandean. Irango Parlamentuan NPT Arma... [+]


2025-06-16 | Behe Banda
barra warroak
Berandu zabiltza

Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]


Ehunka herritar turismo masiboaren aurka manifestatu dira Donostian, Europako hainbat hirirekin koordinatuta

Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko BiziLagunEkin plataformak deituta, Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatu dute ekimena.


Analisia
Kanarietara bidaiatzeko oharrak

Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]


2025-06-16 | Bertsozale.eus
Unax Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa
Arantzan izan da saioa eta herrialde guztietako 13 bertsolari aritu dira kantuan. Bertsozale asko gerturatu dira eta giro ona gailendu da.

Jerusalemen eraikitzen ari den tren sarea gelditzea eskatu diote ehunka lagunek CAFi

CAFek urteroko akziodunen batzarra egin duen egun berean, Jerusalemgo trenaren martxan duen tren proiektua bertan behera uztea exijitu diote Donostian eginiko manifestazioan. Amnesty Internationalek hitza hartu du tren ekoizlearen akziodunen batzarrean, eta Israelen "legez... [+]


2025-06-16 | Aiaraldea
Juan Garai konkistatzailearen “aurpegia zuritzea” leporatu dio EH Bilduk Urduñako Udalari

2025. urtean konkistatzaile baten omenezko monumentu bat egitea "lekuz kanpo" dagoela adierazi dute oposizioko kideek.


Irungo kale-segurtasuna zaindu nahian sortu den ‘Auzo Patruilak’ ez ditu agintariak kezkatzen

Irungo Udalak isilarena ematen duen bitartean, asteburuero hiriko kaleen segurtasuna zaintzeko aitzakiapean "Patrullas Vecinales" antolatu duten herritarren taldea ugaritzen doa. Ertzaintzak sare sozialetan ikusi dituztela aitortu du, baina Andoni Urdangarin Irungo... [+]


Eguneraketa berriak daude