Bero-beroan


2004ko uztailaren 18an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lizartzako laborategia

EAJko GBBk erabakita, hiru zinegotzi kargu bere garaian legez kanpo jarritako Axudario herritarren zerrendaren esku geratu dira. Pozik agertu dira Lizartzako ezker abertzalekoak eta ekimen honek laborategi gisa balioko duen ikusteke dago orain. EBBren esku dago erantzuna, baina dagoeneko Josu Jon Imaz buruzagi jeltzaleak aurreratu du GBBren erabakiek ez dutela aurrera egiterik. EAJren barne tentsioak bigarrengoz azaleratu dira egun gutxitan, duela bi aste Odon Elortzak Donostiako Udala elkarrekin kudeatzeko EAJ eta EAri egindako eskaintzaren ondoren. Borborka dabil euskal politikaren lapikoa, eta oraindik urak gainezka egin ez badu ere, epe ertainean orain arteko egoerak norabide desberdina hartuko duela antzeman liteke. Desberdina bai, baina norabidea da zalantza, eta honek gatazka bortitza gainditzeko adinako indarrik izango duen dago ikusgai.


PSN: Lizarbe, Chivite eta Diario de Navarra

PSNk hilaren 17 eta 18an egingo duen kongresuan erabakiko da alderdia Juan Jose Lizarbek gidatzen jarraituko duen edo orain arte honen lan taldean antolaketa idazkari gisa aritutako Carlos Chivitek hartuko duen zuzendaritza. Borroka latza dago jada PSNren baitan, baina batek baino gehiagok »baita PSN-n ere» Diario de Navarraren eskua eta dirua ikusten du Chiviteren jokaldiaren atzean. Foru hauteskundeak urruti dira oraindik baina abertzale eta PSNren arteko balizko aliantzak dardara eragiten du UPNren lerroetan.


Sakabanaketaren heriotzak

Hilaren 8an topatu zuten urkaturik bere ziegan Oihane Errazkin Pariseko Fleury Merogisko espetxean. Datuen arabera bere buruaz beste egin zuen. Beste kontua da zerk bultzatu zuen itzulera gabeko halako erabakia hartzera, eta hor agertzen da euskal preso politikoak eta beren senideen aurka indarrean dagoen sakabanaketa politikaren aurpegirik krudelena. Espetxea suizidioz jositako eremua da, eta ezin esan halakoak guztiz saihestezinak direnik, baina 31 urteko donostiarra Euskal Herriko espetxeetan egon izan balitz, zaila litzateke halako bukaerarik irudikatzea; edota, besterik gabe, presoek bizi dituzten baldintzak pertsonak merezi dituenak balira. 1981etik hamar euskal preso hil dira Frantzia eta Espainiako espetxeetan. Beste zortzi espetxean gaixotu ondoren hil dira kalean. Presoen senide ugari ere hil dira errepide eta auto-burdin hesietan harrapatuak. Sakabanaketarekin bukatzeak ere agenda politikoaren lehen lerroan beharko luke.


Irakasleen egonkortasun akordioa eta hizkuntz eskakizunak

Irakaskuntza publikoan aritzen diren funtzionario ez diren 1.500 irakasleen egonkortasuna bermatzeko hitzarmena sinatu berri dute. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta LAB, ELA eta EILAS-ek sinatutako akordioa ez da CCOO eta UGTren gustukoa izan. Hizkuntz eskakizunak bete ez dituztenez, 158 irakaslek egonkortasuna galdu dute. Horietako 40 irakaslek euskara ikasteko Irale programaren txanda guztiak ahitu dituzte aurrez. Beste 118 irakasleek, oraindik, 2007ko abuztura arteko epea daukate bigarren hizkuntz eskakizuna lortzeko. Helburua betez gero, egonkortasuna berreskuratzeko aukera izango lukete. UGT eta CCOOek ez dute begi onez ikusi akordioa. Lehenak «lan eskubideei egindako lapurreta» dela dio eta bigarrenak lege-neurriak hartuko dituztela eta mobilizazioak egingo dituztela adierazi du.


Kontseiluak administrazioa euskalduntzeko plana kritikatu du

Kontseiluak 1989 eta 2004 urteen artean EAEko administrazioa euskalduntzeko prozesua aztertu du eta azken plangintzaren ezaugarriak kritikatu ditu. Aurreko bi plangintzek emaitza kaxkarrak lortu dituztela dio Kontseiluak eta III. plangintza bide beretik diseinatu izana salatu du.
Emaitza kaxkarren adibideak jarri zituen Kontseiluak. Hona pare bat. Batetik, II. Plangintzaldian hizkuntz eskakizuna bete behar zutenen %41,78k egiaztatu zuen. Kopuru hori (913) plantila osoaren %14,58 zen. Bestetik, langileen %81 40 urtetik gorakoa da eta 45 urtetik gorakoek ez dituzte hizkuntz eskakizunak bete behar.


Kongresuan hizkuntza koofizialak


Ciu, erc, eaj eta Talde Mistoak Kongresuan hizkuntza koofizialak erabiltzeko eskubidearen aldeko proposamena aurkeztu dute. Datorren irailean edo urrian proposamen horri buruzko eztabaida monografikoa abiaraziko dute.
Bestalde, Eleaniztasunaren Aldeko Erakundeak Espainiako Gobernuak iragarri berri duen gidabaimen berria gaztelania hutsean ez jartzeko eskatu dio gobernuari. Katalana, euskara eta galegoa ere erabiltzeko proposamena egin du erakundeak.


Azkenak
Gazara Martxako Euskal Herriko ordezkaritzaren komunikatua Egiptotik
Okupazioa dagoen bitartean, erresistentzia egongo da

Euskal Herriko ordezkaritza gara Gazara Martxan. Egiptora etorri gara mezu argi batekin: genozidioa salatzeko, blokeoarekin amaitzeko eta Israel estatu genozidarekin harreman guztiak eteteko exijitzeko.

Gure elkartasun ekintzaren aurrean, aginte sionistaren eta... [+]


Donostiako Guardetxearen epaiketa urriaren 7an izango da

Donostiako Udalak jakinarazpena bidali dio Alde Zaharreko Gazte Asanbladari, epaiketaren data zehazteko. Asanbladak azaldu duenez, epaiketa aurreko hilabeteetan ezin dira desalojatuak izan, epaileak agindua eman arte.


Egiptok Gazarako martxaren aurkako errepresioa gogortu du, ekimena amaitutzat eman badute ere

Antolakuntzak salatu du Poliziak jarraitzen duela martxako partaideak atxilotzen eta tratu txarrak ematen. Kezka berezia agertu du Saif Abukeshek martxako presidentekidearen egoeragatik: astelehen arratsaldean atxilotu zuten, tratu txar “larriak” eman... [+]


Elkarretaratzea egingo dute Muxikan, jaietan gizon batek hainbat adin txikiko neskari eginiko sexu erasoak salatzeko

San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.


Yala Nafarroak jaurtiko du sanferminen txupinazoa

Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.


Elektrikari bat amiantoagatik hil zela ebatzi du Gasteizko auzitegi batek

Gasteizko Lan arloko bigarren auzitegiak ebatzi du SIS Electricidad enpresarentzat lan egiten zuen eta 2019an hil zen behargina amiantoak eragindako minbizi batengatik hil zela. Udal galdarak konpontzeaz arduratzen zen elektrikaria, eta 1999tik 2017ra lan egin zuen enpresa... [+]


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


Hilberria
Fermin Leizaola etnografoa hil da, 81 urterekin

Euskal Herriko artzaintzaren kulturan aditua izan da; milaka pieza jaso eta dokumentatu ditu Aranzadirekin. 45 urte eman zituen Etnografia Saileko zuzendari.


17 urteko neska bat elektrokutatuta hil da Araiako tren geltokian

Geldirik zegoen bagoi baten sabaira igo eta han elektrokutatu da. Berarekin zegoen 16 urteko neska zauritua izan da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.


2025-06-17 | Mikel Aramendi
“Lur arraroak” edo “mineral estrategikoak”?

Ezer geratu bada argi pasa den astean Londresen Txinako eta AEBetako merkataritza-arduradunen artean adostu zuten “esparru-akordioan” (batek daki zer esan nahi duen zehazki esamoldeak; “Genevako akordioari buruzko akordioa” dela diote batzuek), hauxe izan... [+]


Israelek Irango telebista kate publikoaren egoitzari eraso egin dio, eta Netanyahuk mehatxu egin du Khamenei hilko dutela

Teherango barruti bati eraso egin ondoren, Israelek jaurtitako misil batek IRIB Irango telebista kate publikoaren egoitza izan du jopuntu. Erasoa gertatu aurretik Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek ohartarazi du "Irango propagandaren bozgorailua" desagertzear zela... [+]


2025-06-17 | Gedar
“Parte hartzeko dugun eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu, eta aurten ere ez gara jaietatik kanpo geratuko”

Ehunka lagun mobilizatu dira berriz Gasteizen, txosnetan GKSren eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren aurka mantentzen duten betoa dela-eta, irtenbide bat aldarrikatzeko.


Herri Sanferminak festarako prest

O plazan garatuko dute egitaraua. Bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak izango dira, besteak beste.


EAEko Kultura Sistemaren Legea, Espainiako eskuinaren esku?

Jaurlaritzak lizitaziora atera zuen proiektua, “lan teknikoegia” delako. Ia 80.000 euro jasoko ditu Estudio Jurídico Gabeiras y Asociados SLP enpresa madrildarrak, “egoeraren diagnostikoa” eta legearen hasierako proiektua egiteko. Enpresa horren... [+]


“Irunen alarde gatazkarik ez dagoela diotenen asmoa da gaiari garrantzia kentzea, inor busti behar ez izateko”

Irungo Alarde Parekidean sortu berri den Meaka konpainiako kapitaina da Nagore Olaskoaga. Alarde Tradizionala vs. Parekidea, “kopuruak direnak dira, baina oso pozik gaude gazte askok eta askok hartzen dutelako parte Alarde Parekidean, eta beraiek dira gure herriaren oraina... [+]


Eguneraketa berriak daude