Etxeko kasta


2007ko otsailaren 21an

Soka, lista, txikota, zinta... material ugari erabili izan da beti lokarri jendea osatzeko. Ez dakit xingola (Chlorophytum comosum) inoiz erabili izan den lan honetarako, baina bere hostoaren formagatik, ezin uka.
Xingola jaioz geroztik etxean ezagutu izan dugun landare apaingarri horietako bat da, baita gure aurrekoek ere, erraz mantendu eta ugaritzen den horietakoa baita. Zurtoin edo enborrik gabe, lurretik bertatik, landarearen lepotik hosto estu luzexka erdi-makur mordo batek osatzen du landare hau. Bi motatakoak ditugu ikusienak: hostoa erabat berdea dutenak eta hostoaren luzeran marra berde eta laruak tartekatuta dituztenak.
Xingolak hosto mototsaren artetik, txorten meheen mutturrean bere kolore bereko loretxoak zabaltzen ditu, baina alferrik antzera... Loreekin bateratsu herrestadarrak edo estoloiak luzatzen ditu, marrubiak egiten duenaren gisa berean, ea inguruan kolonizatzeko moduko lurrik topatzen duen. Lurrik ukituz gero, herrestadarraren punttan doan landaretxo itxurako hosto ttikiz osatutako motots nanoak sustraiak emango ditu, eta hara! landare berria. Herrestadarrak aurrera jarraituko du honela etengabe... Honexegatik, bere xingola klonak sortzeko duen erraztasunagatik ez ditu, noski, lore deigarriak garatuko. Intsektuak erakartzeko loregintza lan hau energia gastu handia da, eta hazitik beharrean klonak erabiliz ugaltzen denez, ezin indarra alfer alferrik galdu...
Betikoa dugu bai xingola, etxeko kasta ia, baina landareekin lan egiten dutenek etengabe probatzen dituzte landare berriak, forma edo estetika berezien bila, hor baita negozioa... Oraingoan gure xingolaren bestengusu bat sortua dute: "Chlorophytum orchidastrum Green Orange". Hosto zabalagoak ditu, xingolarenak ez bezala tenteak eta berde ilunago batez jantziak eta txortenak laranja kolore bizikoak. Kolore hauen konbinazioa deigarria da eta arraroa da landareen artean. Erdi itzalean jartzea eta astean pare bat alditan ureztatzea besterik eskatzen ez duen landare horietakoa izaki, nobedade honek arrakasta izango du.


Azkenak
Amurrioko Udalak dirulaguntza kendu dio Aiaraldea Komunikabideari

Aiarako euskarazko komunikabide bakarra da Aiaraldea, eta Amurrioko Udalarekin 2012. urtetik izenpetua eta indarrean zuten euskara sustatzeko hitzarmena "alde bakarrez" eta "inolako jakinarazpenik eman gabe" eten du udalak. Erabakia "oso larria" eta... [+]


Maitena Duhalde hizkuntzalaria:
“Lapurdiko itsas hegian egun 80-90 urte duen belaunaldiaren hizkera deskribatu dut”

Donibane Lohizunen jaio zen Duhalde 1987an, baina Uztaritzen bizi eta hazi da, eta etxean zein herrian entzundako euskararen aldaerek bultzatu dute Lapurdi itsas hegiko euskarari buruzko tesia egitera. Gaur egun, EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatean ari da irakasle lanetan... [+]


2024-05-23 | Elise Dilet | Enbata
Energia herritarrak

Gaur egun, etengailu bat sakatzea keinu hutsala da. Gehiengoak ez daki energia-ekoizpenaren gibelean zer dagoen, energia-ekoizpen orok eragina baduelarik. Erregai fosiletan eta nuklearrean oinarritutako energia ereduaren hauskortasunari buru egiteko, energia herritarren... [+]


Statkraften zentral eolikoaren proiektuari helegitea jarri diote Azpeitia, Zestoa eta Errezilgo udalek

Babesturiko natur eremuetan egoteagatik, ingurumenean izan dezakeen inpaktuagatik eta hiri planeamenduarekin bat ez egiteagatik jarri dute alegazioa hiru udalek, besteak beste. Multinazional norvegiarrak eraiki nahi duen zentral eolikoak bost haizerrota handi aurreikusten ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude