Makina bat kontu


Erleei irakasten

Erleak lore bat bisitatzen duenean, lorea zer da berarentzat, objektu huts bat edo kategoria bisual bat? Azken aukera hau primate eta gizakien garunaren ezaugarria bakarrik zela uste zen, baina CNRSko Martin Giurfa ikerlariak esan berri du, erleak ikusten duena nolabait katalogatzeko ahalmena baduela.
Kategoria bisual generikoak ezarriz, garunak informazioa prozesatzeko izugarrizko ekonomia lortzen du. Adibidez, goialdean bi diagonal dituen laukizuzen bat etxe kontzeptuarekin lotzen da.
Giurfa eta bere kideek erleak egitura geometriko errazen aurrean eduki zituzten denbora luzez. Geometria egitura hauek lerro horizontal, bertikal edo diagonalez osatuta zeuden. Denbora bat igaro ondoren, geometria egitura errazak beste egitura konplexuago bihurtu, eta erleek aurkitzen zituzten beraiek bizi izandako egitura geometrikoak.
Ikerlarien ustez erleek gizakiaren antzera egin dezakete kategorizazio geometrikoa, baina harrigarriena hauxe da: gizakiak 100 bilioi neurona dituen bitartean, erleak milioi bat neurona baino gutxiago ditu.
Ikerketa honen garrantzia, batez ere ikusmen artifizialaren interpretazioan datza, hau da, orain arte ikusten dena interpretatzea bilioika neuronen esku zegoela uste zen, baina erleek aurkakoa frogatu digute eta honek ikerketarako esparru garrantzitsua zabaldu du.


Hautaketa naturala 1 Formulan

Londresko University College-ko ikerlariek adierazi berri dutenez, darwinismoak lasterketa ibilgailuen ezaugarriak hobe ditzake apurka-apurka. Hortaz, etenik gabe errekor berriak lortzeko dinamikan sar gaitezke. Peter Bentley-k zuzentzen duen ekipoak hautaketa naturalaren oinarriak genetikako ezagutzarekin aberasturik, 1 Formulako ibilgailuen diseinuan aplikatu ditu, errekorrak segundo ehunekotan jaitsi asmoz.
Bentleyren lantaldeak algoritmo genetikoak garatzen ditu, belaunaldiz belaunaldi azkarrena izango den bolido onena hautatzeko. Algoritmo hauetan zenbakizko kalkulua eta biologia uztartzen dira hautaketa eta hobekuntza genetikoaren mekanismoak birsortu asmoz. Horrela, ikerlariek sortutako automobilak Silverstone zirkuitu britainiarreko errekor guztiak apurtu ditu, birtualki. Ibilgailua ere birtuala da, ordenadore batean baitago eta lehiakideak ere, noski, birtualak dira.
Lasterketa birtual guztiak irabazi ondoren, Bentley eta bere lagunek AEBko Seattlen aurkeztu zituzten bere lanak joan den astean eta orain 1 Formulako benetako automobiletan aplikatu nahi dituzte beren ikerketak.
Ea bada, teknologia hau eskuratzea baino ez zaio falta Schumacher-i.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude