Nazioartea eta euskara: Intxaurrak baino hotsak handiago


2004ko ekainaren 27an

Globalizazioa aztertzerakoan, Paul Bilbaok ezer baino lehen historiara jo zuen, gogoratuz XV. mendean 10.000 hizkuntza zeudela munduan eta, gaur egun, ikuspegi baikorrenen arabera 6.000 besterik ez direla. Horrek argi uzten du desagertze prozesua ez dela naturala izan. Globalizazioa, bere hitzetan, herri jakin batzuen bizi-ikusmoldeak eta hizkuntza baloreak gainerako herriei zabaltzea da, herri horiek nahi izan, edo ez. Eta abantaila bailitzan aurkezten zaigun arren, mundu guztiarekiko lotura edo elkarrengandik hurbilago egotea ahaltzen duela esanaz, kultur aniztasunarekin egiten du talka, atzean kulturaren uniformizazioa besterik ez duelako: pentsamendu bakarra, pentsatzeko hizkuntza bakarra, eta hortaz mundua ezagutarazteko ere hizkuntza bakarra. "Nik behin irakurri nuen globalizazioa 3 M handien mundua dela: MFB, Microsoft eta McDonalds. Eta ez da kasualitatea hiru izen horiek ingelesez egotea. Horrek islatzen du globalizazio honek ingeles hizkuntza ezartzea dakarrela", adierazi zuen Paul Bilbaok.

Urko Aiartza abokatuaren ustez, gaur egun bizitzen ari garen globalizazioa inperialismoaren fase berri bat da, historikoki kapitalaren prozesuarekin lotu beharrekoa. Estatu-nazioen sorrera kapitalaren/burgesiaren sorrerak ekarri zuen, eta burgesiak behar zuen merkatal-marko eta marko juridiko-politiko horrek hainbat eta hainbat komunitateren desagerpena ekarri zuen, hain zuzen ere burgesiak estatu-nazio bakoitzean beti ere hizkuntza bakarra erabili zuelako. Berak azaltzen duenez: "Gero etorri zen inperialismoaren prozesu guztia, batez ere Hirugarren Munduari begira, eta hor eman zen kolonizazio prozesua eta beste hizkuntz komunitate eta nazio guztien suntsiketa. Eta orain bizi dugu beste estadio bat, neoinperialismoa, berriro ere kapitalak beste marko bat behar duelako, eta horren baitan ari dira eratzen marko juridiko-politiko berriak, baita zabaltzen ari zaigun Europa hau ere. Ez da herrien Europa, Estatuen Europa, kapitalaren Europa baizik". Estatu-nazio bihurtzea lortu ez duten komunitateak mundu osoan egoera oso larrian, desagertze zorian bizi direla gogoratu zuen: "Ez dago ia desagertzera kondenaturik dagoen hizkuntzarik, Estatu bat edukita. Salbuespena gaelikoa izan daiteke, eta hortik asko daukagu ikasteko".

Euskal Kultur Erakundeko partaide Iulen Urbiolaren iritziz, euskararen normalkuntza ez da etorriko nazioartetik, gugandik baizik. Erabil dezakegun testuinguru bat baino ez da nazioartea, haizea bezala: "Mendira joaten garenean haizea kontra edo alde edukitzeak erraztu edo zaildu dezake gailurrera iristeko bidea. Eta nik horrela kokatuko nituzke nazioartetik etor ahal zaizkigunak, baina, berez, euskararen normalkuntza gure esku dago".

Nolanahi ere, aldeko gauzak ere ezagutu zizkion globalizazioari. Esate baterako, gaur egun gutxienez eleaniztasuna nahiko barneratuta dago.

Baina eleaniztasunari eta kultur aniztasunari ingelesaren nagusitasunak egiten die aurre. Eta gainera, etorkinen kasua dago. "Etorkinak etortzen ari dira gurera, eta beren hizkuntzak eta eskakizunak beraiekin datoz -esan zuen Iulen Urbiolak-. Gaur egun Iruñeko kaleetan entzun ahal duzu kroaziera ia-ia euskara baino gehiago. Arabiarrak ere hor daude, eta afrikarrak ere bai. Nola kudeatuko ditugu hizkuntza eta kultura berri horiek? Etorkinena erronka bat da guretzat ere".

Europako Batasuna dela-eta

Europako batasun prozesua, honek izango duen konstituzioa eta Europako Hizkuntza Gutxiagotuen Ituna izan zen hizpide ondoren.

Ituna dela-eta, zera gogoratu zuen Paul Bilbaok: "Espainiako Estatuak sinatu eta berretsi egin zuen, alegia konpromiso batzuk hartu zituen; Frantziako Estatuak, ordea, sinatu egin zuen baina ez berretsi, eta hortaz ez zuen inolako konpromisorik hartu".

Horrez gain, Paul Bilbaoren iritziz Itun honek ez ditu hiztunen eskubideak babesten. Eta gainera zehaztu beharko genuke zeri deritzon Europako Batasunak aniztasuna: estatuetan ofiziala den hizkuntzaren aniztasunaz ari den, ala estatu barruan dauden hizkuntza gutxiagotuen aniztasunaz. "Hizkuntz komunitateei izaera aitortu behar zaie lehenengo; eta eskubideak aitortu gero", zioen Paul Bilbaok.

Urko Aiartza abokatuaren ustez, Europar konstituzioa estatuen parametroetan eratzen ari da, eta beraz hortik gutxi espero dezakete hizkuntza gutxiagotuek. Iulen Urbiola bat etorri zen honekin.

Estrategia bateratua

Euskalgintzak aurrera eraman beharko lukeen estrategia azaltzerakoan, lehenik eta behin oinarrizko kontzeptuen definizioa bateratu beharra eskatu zion Paul Bilbaok euskalgintzari. "Europan hizkuntza guztiak dute tokia; mezu hori gizarteratu behar dugu", eta hiru lan ildo zabaldu beharra nabarmendu zuen: batetik, europar konstituzioari begirakoa; bestetik, Europako beste hizkuntza komunitateekin elkar lana jorratu beharra; eta azkenik, globalizazioa dela-eta sortu diren mugimendu paraleloetan (gizarte foroetan-eta) hizkuntza eskubideen gaineko hausnarketa sustatu beharra.

Urko Aiartza abokatua, honela mintzatu zen: "Zer egin behar duen herri honek? Bada, nire ustez ez dago formula magikorik: herri honek egin behar du beste herri guztiek egin behar izan dutena. Eta biziraupena lortu duten herriak burujabetzara jo duten herriak izan dira. Eta horrek, gainera, gurea bezalako hizkuntza gutxiagotu baten egoeran, ez du esan nahi biziraupena ziur lortuko dugunik ere!", esan zuen, Irlandako prozesua ekarriz gogora. "Herri honek soilik aurrera egin ahal izango du eta euskarak aurrera egin ahal izango du estatu bateko planteamendua egiten baldin badu" erabaki zuen.

Azkenik, Iulen Urbiolaren hitzak entzun ziren, eta ez zen oso baikor agertu Europako Batasunetik eta Europako Kontseilutik euskalgintzak lor dezakeenaz mintzatzerakoan: estatus juridiko batzuk, aldarrikapen batzuk egin ahal izatea, diru-iturriak… lor daitezkeela zioen, baina ez askoz gehiago. Nolanahi ere, zera gogoratu zuen Paul Bilbaok esandakoa kontuan harturik: "Ez gaude bakarrik. Europatik lor dezakegu gure egoera berbera bizi duten beste kolektibitateen indarrak biltzea, eta guztion artean joan gaitezke Europar Batasunaren aurrera eskaera batzuk egitera".


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude