S.O.S. egiazkoa da Argentinatik iritsi den e-mail hau

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Medikuak San Luis probintziatik idatzi digu e-mailez elkarren adiskide izatera iritsi garen batzuei. «Badakizue Interneteko mezu kate edo txorakeria edo gai erromantikoetan ez naizela ibiltzen. Egoerak behartuta jo dut gaur zuengana. Kontatuko dizuedana egia hutsa da, gertatzen denaren zati bat. Ez da fidatzekoa hemengo gobernu diktatoriala, efikaziarik gabeko polizia bat armatu dute »San Luis ‘eremu liberatu’ handi bat da», ustelkeria eta errepresioa maite dituena. Justizia ez da existitzen. Legebiltzarrean gobernuaren panpinak esertzen dira eta konstituzioaren kontrako legeak egin dituzte, poliziari etxeetan sartu eta aginte judizialik gabe jendeak atxilotzeko eskubidea emanez. Diktadura militarraren garaian ere ez genuen ikusi horrelakorik: orduan baino argitu gabeko heriotza gehiago daude, eta oposiziokoek sarritan ‘istripuak’ edukitzen dituzte. Zuengana jo dut, hurrengo ‘istripua’ neroni gertatuko zaidan beldurrez nagoelako».

Julio Cesar Díaz medikua da eta erlezaina. Erleen bidez sendatzen saiatzen den apiterapeuta ezaguna da eta Gipuzkoako Tolosako lagun baten bidez bere Apiterapia Hoy bidalia zidan, nire artritisa ezagututa.

Apiterapeutak agindu bezala, emazteak erleak ipintzen zizkidan larruazalean, haien eztenetako pozoiak nire gorputzari on egingo ote zion aproba egiteko. Erleen ziztadak utzi berria nintzen 2003ko neguan beste eztenkada batzuk dastatzera Madrilera eraman nindutenean, eta udaberrian espetxetik aterata berriro jarri ginen harremanetan apiterapeutarekin.

Hemen Egunkaria kasua zela eta zenbait gauza ezagutzen zituen, euskaldun batzuen bidez, eta bere gutunean aipatzen zigun ez zuela ezustean harrapatu guri hemen jazotakoak. Argentinako zenbait probintziatan kristorenak eta bi ari zela nozitzen jende kritikoa, eta bera eta bere familia behin eta berriro eraso zutela.

Gizon bat urrunetik eta posta hotzez besterik ezagutzen ez duzunean, ez da erraza erabakitzen kontatzen dizuna egia samina ote den ala munduan hain ugariak diren paranoikoetako batekin ari zaren. Fidatzeko gizona dela »Apiterapia Hoy liburuaren kalitateaz gain» 2003ko udaberrian Argentinan gertatutako uholdeez kontatu zigunarekin demostratu zigun. «Ehunka hildako daude zenbatu gabe eta agintariek disimulatuak» esaten zigun gutun batean, eta hari hartatik tiraka jakin genuen erakunde humanitario eta mugimendu sozial askok bermatzen zutela salaketa hura. Erreportaje txiki bat egin genuen, zenbait irakurlek sinetsiko zuen, beste zenbaitek pentsatuko zuen alarmismo merkea saltzea genuela... eta komunikabide handietan ez zen hartaz deus ikusi.

Argentina feudala

Orain Julio Cesar Díazek solidaritate kate batean laguntzeko eskatu digu. Berarentzako elkartasuna eskatzeko baluke nahiko motibo. «Polizia honek 2001eko otsailaren 28an bahitu ninduen; polizia horiek behin eta berriro jipoitu zuten nire emaztea. Alaba bahitu eta egurtu zuen poliziek babesten duen jendilaje batek. Urte honetan bertan zazpi aldiz sartu dira gure etxera lapurreta egitera. Zertarako ipini salaketa?».

Baina bere estutasun pertsonala beste askorena ere bada nonbait, eta San Luis probintziako «Multisectorial del Pueblo» koordinadorak martxan jarri duen solidaritate katean laguntzeko eskatu digu. Hasieratik da serioa «La Crisis en San Luis» sinatzen dutenek planteatu diguten kate proposamena: «Lagundu nahi badiguzu, informazioa www.ad-vance.com.ar/ usuarios/adusl helbidean daukazu, eta mesedez honela jokatu: testua mesedez ez birbidali, kopiatu eta itsatsi mezu BERRI batean eta zure lagunei bidali».

Multisectorial del Pueblo de San Luis koordinadorak alderdi, mugimendu eta talde oso ezberdinak biltzen ditu. Zerrendan ikusi ditugu Alderdi Demokristaua, Alderdi Sozialista, auzo elkarteak, sindikatuak, langile elkarte autonomoak »«Empleados públicos autoconvocados»», talde sozial autonomo bitxiak »«Laicos autoconvocados»», irakaskuntza eta unibertsitateko sindikatuak, kultur elkarteak, merkatal ganbara...

Solidaritate kateak hau dio: «Sinatzen dugunok San Luiseko herriaren borrokarekin bat egiten dugu eta Argentinako lehendakariari eskatzen diogu probintziako hiru aginteetan esku hartu dezala zuzenean, hemengo egoerak beste konponbiderik ez duelako».

Europan Argentina moderno baten irudia daukagu, aditu kritikoek diotenez Munduko Bankuak bere politikekin zorretan ito duen herrialde aurreratu bat. Baina behin eta berriro iristen dira hango probintzietan bizi duten egoera feudalaren albisteak.

Orain dela aste gutxi, Argentinako Chubut probintzian berari gertatua salatzen zuen «Rebelion» gunean Elio Brat kazetariak. «Hango mendialdean pertsonak atxilotu, torturatu eta batzuetan hil egiten dituzte. (...) Informazio faltaz gain, bertaratzen bazara ohartuko zara zein beldurtuta bizi den jendea, ez justiziarik eta ez segurtasunik ez dagoelako. (...) Irakurle horrek, jakin behar duzu horrela tratatuak gehienetan maputxeak direla; oso diskriminatuak eta gaizki tratatuak daude, eta horientzako ez dago ez probintzia mailako, ez maila nazionaleko justiziarik».

2003ko irailean komisaldegian hil zuten Gumersindo Vergararen kasua ikertzera hurbildu zen kazetaria. Eta Braten kronika irakurtzean iruditzen zaigu film amerikar bat ikusten dugula, AEBetako baserri eremuetan sherif ustelek egiten dituzten desmasiak kontatzen dituzten horietakoa. Akabatu duten Gumersindo maputxearen familiaren abokatua poliziek gau eta egun segitzen dute, mehatxuak jaso ditu, bere autoa utzi eta ezkutuan ibili behar izaten du. Azkenean, hilko ez badute beste probintzia batera alde egin behar du abokatuak.

Horrelakoak gertatzen dira aidanean San Luisen ere. Horregatik esaten diote Nestor Kichner lehendakariari probintziako hiru botereak »gobernua, epaileak eta legebiltzarra» bere eskutan hartu beste biderik ez duela. «Gaur Multisectorial honetan biltzen diren pertsonek edo San Luisen Rodriguez Saa gobernadorearen kontra dagoen edozein herritarrek bizirik segitzeko garantia bakarra ez zara zu, lehendakari jauna, ez barne ministerioa eta ez Errepublika. Bost edo sei sakelako telefonok bermatzen dituzte gure biziak, krisiaz informatzeko komunikabide nazionalek eta nazioartekoek hona bidalitako korrespontsalen telefonoek. Eta hauek zain daude noiz gertatuko den zuk gelditu dezakezun albistea».

Nola bizi ote da apiterapeuta ezkertiar bat haurren heriotza tasa izugarria eta langabezia %50ean dauzkan probintzia argentinar batean?


http://www.argia.eus/nethurbil helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.


Azkenak
Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]


Udaltzaingoan arreta euskaraz bermatzeko gomendatu dio Arartekoak Erandioko Udalari

2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman... [+]


2025-06-24 | Gedar
“Gazteon erantzunari esker Durangoko Gaztetxeari eustea lortu dugu”

Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]


2025-06-24 | Euskal Irratiak
Laida Mugika
“Espero dugu datorren urtean halakorik egin beharrik ez izatea, eta errektoretzak neurriak hartzea”

Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.


Eskuin muturreko talde batek Donostiako ‘Jesusen Bihotza’-ren aldeko ekimena egin du

Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


Hazparneko etxebizitza agentzia bat okupatzeagatik epaituko dituzte zazpi lagun irailean

2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.


2025-06-23 | Axier Lopez
asteko argazkia
Isolamendua

Israelek aldebakarrez eraso egin dio Irani eta 585 pertsona baino gehiago hil ditu, horietatik %90 zibilak. Nazioartean atxilotzeko agindua duen Benjamin Netanyahu gerra-kriminalak dio "eraso prebentiboa" izan dela, bere inguruan inork ez dezan eduki berak aspaldian... [+]


NATOrekiko kompromisoak gastu militarra %5era igo gabe betetzea adostu duela iragarri du Sánchezek

Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.


Israelek beste 33 palestinar hil ditu Gazan, eta Mahmud Khali ikaslea aske utzi dute AEBetan

Israelek 33 palestinar hil ditu Gazan igandetik astelehenera bitartean, horietatik sei janari bila zihoazela. Israelgo armadak jakinarazi du Gazan bahituta zituzten hiru israeldarren gorpuak berreskuratu dituela. Bestetik, Mahmud Khali AEBetako Columbia Unibertsitateko ikaslea... [+]


2025-06-23 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnek 2025eko programazio osoa argitaratu dute

Gasteizko Txosnek gaur aurkeztu dituzte ofizialki 2025eko Andre Mari Zuriaren jaietarako kartela eta musika zein kultur programazioa. Hirugarren urtez jarraian, Entxosnatu, etorri gugana! lelopean, gune autogestionatuak abuztuaren 4tik 9ra egongo da irekita, 40 kontzertu eta... [+]


“Ongi etorrien” auziko inputatuei bi urteko espetxe zigorra ezarri diete eta ez dira kartzelara joango

Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicenteri 120 ongi etorri baino gehiago antolatzea eta terrorismoa goratzea leporatzen zien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzipetuek, akusazio partikularrak eta... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


AEBak gerran zuzenean sartu ostean, Iranen “erregimen aldaketa” behar dela esan du Trumpek

Irango hiru gune nuklear nagusiei eraso egin ostean, Donald Trump AEBetako presidenteak "Iran berriz handi egiteko" erregimen aldaketa bat behar dela adierazi du sare sozialetan. NBEren Segurtasun Kontseiluak larrialdizko bilera egin du, eta Errusiak, Txinak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude