Amorrortu


2004ko ekainaren 20an
Jokalari zelarik, inoiz ez nion euskaraz mintzo entzun. Ez ziren haiek euskaraz jarduteko garai egokiak, komunikabideetan zeuden euskaldun ale bakartiak beren bordatxoetatik aritzen baitziren egun eta ordu jakinetan, bordatan bizi zirenentzat propio eginak. Ba omen ziren irrati batzuk normalak izaten saiatzen zirenak, herri kirolez gain futbola ere ematen zutenak, hirietara iristen ez zitzaizkigunak, apaiz euskaltzale batzuen konplizitatea baliatuz jarduten zutenak. Ez nuen nik Amorrortu euskaldunik ezagutu. Geroago, entrenatzaile gisa Zornotzan eta Barakaldon topatu nuen arerio. Ez nuen euskalduntzat jotzen. Denoueix-en aurretik Donostian behar zuena »bere jokalari ohiak Astik Eibar zubia prestatu eta hura iragan ondoren, orain ekarri duena» ETBn entzun nuen euskaraz, jario emaritsuz polito. Bordarik gabe, etxetik etxera. Normal. Epikarik gabe. Bidali duten normandoa, etxekotzeko biderik ezagutarazi ez ziotena gustukoa baldin banuen ere, euskaldun berritua nahiago. Taldea eta ingurua emaitzetan ere garaile irteten direna ustekoa naiz, seme barreiariarena ederra baita. Etxeko kazetariek ez dute itzulpenik egin beharko, eta entrenatzaileak berba egin diezaioke lehendakari donostiar lagunari, hau trebatu dadin.


ASTEKARIA
2004ko ekainaren 20a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude