'Les prés d'eugénie' ilar eta letxuga zopa hotza



Osagaiak

Tipulin bat, txiki-txiki egina
Porru bat, txiki-txiki egina
Letxuga bat, garbia eta puskatua
Ilar izoztuak, 650 gr
Gurin puska bat
Oliba olio birjina, 4 koilarakada
1’25 litro ur
Haragi eta barazki salda, pastilla bat
Filadelfia gazta, 6 koilarakada
Belarren ernamuin edo begiak, uretan garbituak eta xukatuak (perrexila, apoperrexila, mingarratza eta albahaka; gehienbat albahaka egotea da garrantzitsua)
Gatza

Kazola zabal batean gurina eta 2 koilarakada olio jarriko ditugu, eta su motelean berotu dadila. Gero tipulina, porrua eta uraza edo letxuga gehitu eta frijitu daitezela 5 bat minutuz, baina gorritu gabe. Ur beroa eta salda pastilla erantsiko ditugu gero. Gazitu. Orduan ilar izoztuak gehituko ditugu eta beste 5 minutuz utziko ditugu irakiten, borbor handian. Dena iragazkitik pasarazi eta salda bereiziko dugu egositako barazkietatik. Aparte, bada, hoztu dadila dena hozkailuan. Ongi hoztutakoan, barazkia irabiagailu baten basoan sartu eta indar bete-betean txikitu, pixkana-pixkana salda hotza gehitzen dugun bitartean. Belar freskoak ere gehituko ditugu, baita gazta eta gelditzen den gainerako olioa ere. Gatzik behar badu, eman. Zopa sobera lodia ateratzen bada, izotz koxkor batzuk gehitu eta irabiatu, zopa mehetzeko eta are gehiago hozteko.
Zopa fin-fina gelditzea nahi badugu, iragazkitik pasaraziko dugu. Zopa-ontzian zerbitzatu dugu, edo katiluetan zuzenean. Koilarakada bat jogurt naturalen gainean jarrita, ezin ahaztuzko platera da.

Gaileta bigun edo gorbezituak nola utzi jateko moduan
Fruitu lehorrekin erabilitako sistema bera da. Mikrouhin labean eduki segundo batzuez, indar bete-betean. Horrela gailetek eta biscotteek hartzen duten hezetasuna aterako diegu. Ongi dakigu zer txarrak izaten diren gailetak-eta bigunduak daudenean. Esan bezala jokatuz gero, deus ere bota beharrik ez dugu izango, zorro bat irekita aurkitzen dugunean armairuaren hondoan. Berdin-berdin egin daiteke ogi-mokoekin, flautekin edo okindegiko beste zenbait produkturekin.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude