Araba Euskaraz Bastidan: Mahatsondo enbor berriak, euskara bizi dadin

  • Arabako Errioxara, Bastidara, joaten denak mahastiz inguraturiko paisaia ederra begietsiko du mendiek mugaturiko magal batean, eta erdian, harresi zahar batek babesturiko etxetxoen artean, eskola txiki bat, atarian afixa hau duena: «Uzta hartu, uztartuaz».

2004ko ekainaren 13an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Arabako Errioxan dago Bastida ikastola, "orain dela 25 urte gogo biziz hasi zen egitasmo handia". Esaldi labur baina esanguratsu hori bildu dute ikastolakoek euskararen jai handia dela-eta paratu duten webgunearen sarreran. 7 ikasle eta irakasle batekin hasi zuen ibilbidea Bastida ikastolak, Haur eta Lehen Hezkuntzan. 2-12 urte bitarteko haurrak hezten dituzte Bastidan. 1989an egin zuten lehen aldiz Araba Euskaraz eta eskolako zuzendari Beatriz Alfonsok esan digunez, orduan ikastolak zituen hainbat gabeziari irtenbidea ematea izan zen asmoa. Hala ere, 2003-2004 ikasturtean 141 ikasle eta 12 irakasle izango dira eta horregatik, ezinbestekoa zaie bitartekoak zabaltzea, egungo eskaeretara moldatuko badira. 2004ko Araba Euskaraz jaiari ikastola berria eskatu nahi diote Bastidako haur, irakasle eta gurasoek. Hori dela eta, euskal kultur ekintzaz osaturiko urte oparoari ekainaren 20an emango diote azkena.

Antolatzaileekin mintzatu gara eta esan digutenez, eskaintza oparoarekin dator aurtengo Araba Euskaraz. Ekainaren 20an, Bastidan, hamaika kontu egongo da ikus eta gozatzeko: kontzertuak »Su ta Gar…», pailazoak, jolasak, tailerrak... Lan eskerga egin dute haur eta irakasleek, guraso eta lagunek, guztiek Bastidan ikastolak har dezan uzta, uztartuaz!

Bastida, Arabako Errioxako altxor txiki bat

Arabako herri txiki honek 1.100 bat biztanle ditu. Egun Arabako Errioxan badago ere, antzina Gaztela eta Nafarroako erreinuen arteko muga zen. Iparraldean Toloño mendia du muga, hegoaldean, berriz, Ebro ibaia. "Bastio" hitzetik datorkio izena herriari eta harresia, gotorlekua esan nahi du. Izan ere, Erdi Aroko herria da eta harresiz inguraturik dago. Kantauri aldeko haize hezeak langintza bat nagusiarazi du Bastidan: mahasgintza. Ardoaren kalitateak ospea eman dio Arabako Errioxari eta Bastidak ere tradizio horri eusten dio egun.

Ikastolarekin hazi, hezi eta bizi

Bastida Ikastola Arabako ikastolen mugimenduaren partaide da, eta Partaide Ikastolak elkarteko kide den heinean Arabako beste ikastola hauekin aritzen da elkarlanean: Assa ikastola (Lapuebla de Labarca), Aresketa ikastola (Amurrio), Armentia ikastola (Gasteiz), Laudio ikastola eta San Bizente ikastola (Oion). Beatriz Alfonso da Bastida ikastolako zuzendaria eta harekin hitz egin dugu. Azken orduko prestaketetan buru-belarri eta eskolak ematen ari zela aurkitu dugu.

Denboran jauzi egin nahi izan dugu Beatrizekin eta ikastolaren sorrera garaiaren berri eman digu. Hasieran, ikastola sortu zenean alegia, arazoak izan ziren, zazpi haur eta andereño bakarra gela bakarrean aritu baitziren. Andereñoak zailtasun ugari izan omen zuen, besteak beste ez zuelako gorabeherak inorekin eztabaidatzeko modurik, gainera, bitartekoak ere ez ziren onak. "Pilota partidak antolatzen ziren dirua lortzeko eta Olabide ikastolarekin akordioa ere egin behar izan zuten andereñoari ordaintzeko", esan digu orduko egoeraren argigarri.

Araba Euskaraz-ekin zer lortu nahi duten ere galdetu diogu: "Lehenengo Araba Euskaraz egin zenean beste gabezia batzuk zeuden Bastidan, hastapenekoak edo. Orain, eraikina Udalarena da eta hori mantentzeaz Udala bera arduratzen da. Nolanahi ere, oso ikastola txikia da eta haurrak ez dira sartzen", esan digu. "Ez da apeta bat, ez da ikastola politagoa nahi dugula, behar bat da". Izan ere, 2003-2004 ikasturterako 141 haurrek eman dute izena Bastidan eta aurtengo Araba Euskaraz-ekin beraz, ikastola berria eraikitzeko dirua lortzea dute helburu.

Euskara, jaiaren motorra

Euskara ezinbestekoa da jai handi honetan eta Bastidan euskararen egoera nolakoa den ere jakin nahi izan dugu. Beatrizek esan digu duela 25 bat urte euskararik ez zela aditzen Bastidan eta neurri batean ikastolak bultzatuta herrian gaur egun giro euskalduna sumatzen dela. Ikastolako zuzendariak esan digunez, hasieran B ereduan bakarrik lantzen zuten euskara, baina orain 10 bat urte D eredua ezarri zuten. Bastida herri txikia da eta Arabako Errioxan dago, Gasteiztik baino Logroñotik gertuago. Kokapenak ezinbestean du eragina hizkuntzaren gorabeheretan. Ikastolak euskararen aldeko apustu sendoa egin du eta erronkak eman du fruitua. Lehen ikastolan bakarrik hitz egiten zen euskaraz eta orain ikasleen etxeetara eta beraz, hainbat gizarte esparrutara zabaldu da. "Guraso batzuk ikasle ohiak dira eta hori ere nabaritzen da", esan digu Beatrizek. Egun irakasle ari den lagun bat ere ikasle ohia da. Urratsik txikiena handi bihurtzen da Bastidan eta inguruetan. Horregatik, euskararen aldeko bidean pauso guztiak arretaz ematen dituzte, gaurko ahaleginak bihar emaitza izango duen uste sendoan.

Leloa, logotipoa eta kanta: labur, zehatz eta esanguratsuak

Arestian ere esan dugu gauza txikiek ikaragarrizko garrantzia dutela, are gehiago inguru hauetan. Araba Euskaraz-en adierazgarri nagusiak logotipoa eta leloa direnik ezin inork uka. Beatrizek pozik eman digu leloaren eta logotipoaren aditzera eta azalpenen hastapenean Bastidan ohituraz mahatsondoak direla protagonista esan digu. Kukuxumuxu elkarteak sortutako Hostotxo marrazkia da jaiaren logotipoa, mahats hosto bat, alegia. "Arabako Errioxan gaudelako, hemengo lana eta ohitura mahastien artean dagoelako eta jende asko aritzen delako horretan. Mahastia oso gauza adierazgarria da inguru honetan", esan du zuzendariak. Eta leloa? Izan ere, elastiko, opari, afixa eta abarretan han eta hemen ageri den esaldi labur baina adierazgarri hori moldatu eta egokitzea ez da erraza izaten. Laburra, trinkoa eta adierazgarria, horiek lelo ororen ezaugarri nagusiak. Zergatik bada "Uzta hartu, uztartuaz"? Hitz bitan erantzun digu Beatrizek: "Denok uztartu behar dugu, horrela bakarrik lortuko baitugu uzta, lortu nahi duguna".

2004ko Araba Euskaraz jaiko kanta, berriz, Orlando Arreitunandiak egin du, eta ohi bezala euskara, ikastola eta jaia ditu hitzetan oinarri.

Uzta hartu, uztartuaz
Zazpi iturrik ur bera
eta Bastidan plazara
Zazpi iturrik ur bera
ahoaren freskagarri
zein gozo zaren Euskera
zein gozo zaren Euskera
Zazpi iturrik ur bera

Toloño magalean
eta Ebro ibai ertzean
Herri txiki bat dago
Mahastien artean
Herri txiki izaki
gainera langilea
itzuli nahi diogu
Bastidari berea

Landatutako orpoek
agerian frutua
Uzta zoragarria
Euskararen patua

Uztartuaz bagoaz
Uzta hartuaz bagatoz
Uztartuaz bagoaz,
bagoaz Araba Euskaraz
Izkorta, Mondiate
edo Larrazuria
Atxalde zein Marrate
Euskera garbia
Herri txoko izenak
aintzinatik jarriak
Argi Euskera berea
duela gure herriak

Arbasoek utzia
ezin galdu inola
Gerta ez dadin bultzatu
Bastida Ikastola

Uztartuaz bagoaz
Uzta hartuaz bagatoz
Uztartuaz bagoaz,
bagoaz Araba Euskaraz

Poltsa bete ekitaldi
Angel Olalde Araba Euskaraz-en koordinatzaileak eman digu ekainaren 20ko Araba Euskarazek bilduko dituen ekitaldien berri. Eskaintza zabala da eta ekitaldi azpimarragarrienen artean Su Ta Gar taldearen kontzertua izango da.

1. GUNEA: ABRA
Ondarroako erraldoiak, trikitia eta txaranga.

1. B GUNEA: EITB
Ludoteka eta Betizu taldeko argazkiak.

2. GUNEA: EROSKI
Egun osoan zehar (10:30-18:00) Jumpy-ak, Ludoteka eta didaktikoak, eta tirolina.
1 Eszenatokia:
- Duo de la lona: 11:00-12:00
- Potxin eta Patxin pailazoak: 13:00etan eta 15:00etan.
- Bertsolariak: 16:30-17:30

2 Eszenatokia:
- Poxpolo eta Mokolo pailazoak 12:00-13:00
- Eriz magoa: 14:00-15:00
- Tapia eta Leturia: 17:30-19:00

Parkea:
Legutioko Laguntza txistu taldea.
- Trikitia: 11:00-13:00
- Electrotuna: 13:30-15:30

EUSKO LABEL Txokoa:
Txahala errea, Label pintxoak.

3. GUNEA: VITAL KUTXA
- Trapuzarrak: 12:30-13:30
- Tailerrak, ludoteka, umeentzako jolasak eta artisauen erakusketa.

4. GUNEA: EUSKALTEL
Futbolina, Zezen Mekanikoa eta Bungy Rum.
- Insert Coin: 13:30-14:30
- Arima Beltza: 13:00-14:15
- PimPamPum: 14:30-15:30
- Txapelpunk: 16:00-17:00
- Su Ta Gar: 17:45-19:00

4. B GUNEA:
Rokodromoa eta gazteentzako tailerrak.
- Arko tiratzea: 10:30-11:30
- Herri kirolak: 12:30ean.


Azkenak
Bilboko superportua eta Getariako hegalabur haztegia, 2025eko “bandera beltz” nagusiak

Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]


Lanbide Heziketa Duala inplementatzeko modua “anabasa” eta “alegala” izaten ari dela salatu du hainbat irakaslek

“Lehenengo mailako ikasleek enpresetan egin dituzten praktikak existitu ez balira bezala jokatzeko eta notak aurreko sistemaren arabera jartzeko eskatu digute”, adierazi dio ARGIAri irakasle talde batek. Hori eta beste hainbat adibide eman dizkigute, azaltzeko modu... [+]


Nafarroako larrialdi zerbitzuen saturazioa salatu dute langileek, eta langile kopurua igotzea eskatu dute

Langileak kexu agertu ziren ekainaren hasieran. Fernando Domínguez Nafarroako Osasun kontseilariak erantzun zien "euren eskuetan" zegoen guztia egiten ari zirela, baina baliabideak "mugatuak" zirela.


Iragan-minez

Inor gutxik ukatuko du ziurgabetasunez beteriko garai batean gaudenik. Krisi ekonomikoaren, ezegonkortasun politikoaren eta klima-aldaketaren inguruko mezuez inguraturik gaude. Ikaraturik bizi gara. Hori guztia gutxi balitz, globalizazioaren ondorioz, nazioen izaera zalantzan... [+]


Gazara Martxako Euskal Herriko ordezkaritzaren komunikatua Egiptotik
Okupazioa dagoen bitartean, erresistentzia egongo da

Euskal Herriko ordezkaritza gara Gazara Martxan. Egiptora etorri gara mezu argi batekin: genozidioa salatzeko, blokeoarekin amaitzeko eta Israel estatu genozidarekin harreman guztiak eteteko exijitzeko.

Gure elkartasun ekintzaren aurrean, aginte sionistaren eta... [+]


Donostiako Guardetxearen epaiketa urriaren 7an izango da

Donostiako Udalak jakinarazpena bidali dio Alde Zaharreko Gazte Asanbladari, epaiketaren data zehazteko. Asanbladak azaldu duenez, epaiketa aurreko hilabeteetan ezin dira desalojatuak izan, epaileak agindua eman arte.


Egiptok Gazarako martxaren aurkako errepresioa gogortu du, ekimena amaitutzat eman badute ere

Antolakuntzak salatu du Poliziak jarraitzen duela martxako partaideak atxilotzen eta tratu txarrak ematen. Kezka berezia agertu du Saif Abukeshek martxako presidentekidearen egoeragatik: astelehen arratsaldean atxilotu zuten, tratu txar “larriak” eman... [+]


Elkarretaratzea egingo dute Muxikan, jaietan gizon batek hainbat adin txikiko neskari eginiko sexu erasoak salatzeko

San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.


Yala Nafarroak jaurtiko du sanferminen txupinazoa

Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.


Elektrikari bat amiantoagatik hil zela ebatzi du Gasteizko auzitegi batek

Gasteizko Lan arloko bigarren auzitegiak ebatzi du SIS Electricidad enpresarentzat lan egiten zuen eta 2019an hil zen behargina amiantoak eragindako minbizi batengatik hil zela. Udal galdarak konpontzeaz arduratzen zen elektrikaria, eta 1999tik 2017ra lan egin zuen enpresa... [+]


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


Hilberria
Fermin Leizaola etnografoa hil da, 81 urterekin

Euskal Herriko artzaintzaren kulturan aditua izan da; milaka pieza jaso eta dokumentatu ditu Aranzadirekin. 45 urte eman zituen Etnografia Saileko zuzendari.


17 urteko neska bat elektrokutatuta hil da Araiako tren geltokian

Geldirik zegoen bagoi baten sabaira igo eta han elektrokutatu da. Berarekin zegoen 16 urteko neska zauritua izan da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.


2025-06-17 | Mikel Aramendi
“Lur arraroak” edo “mineral estrategikoak”?

Ezer geratu bada argi pasa den astean Londresen Txinako eta AEBetako merkataritza-arduradunen artean adostu zuten “esparru-akordioan” (batek daki zer esan nahi duen zehazki esamoldeak; “Genevako akordioari buruzko akordioa” dela diote batzuek), hauxe izan... [+]


Israelek Irango telebista kate publikoaren egoitzari eraso egin dio, eta Netanyahuk mehatxu egin du Khamenei hilko dutela

Teherango barruti bati eraso egin ondoren, Israelek jaurtitako misil batek IRIB Irango telebista kate publikoaren egoitza izan du jopuntu. Erasoa gertatu aurretik Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek ohartarazi du "Irango propagandaren bozgorailua" desagertzear zela... [+]


Eguneraketa berriak daude