Hizkuntza aniztasuna hizpide Bartzelonako Forumean


2004ko ekainaren 06an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Mende honetan munduan mintzatzen diren 6.000 bat hizkuntzen %90 galduko dira edo ezinbesteko galbidean sartuko dira. Halaxe iragarri zuen 1992an Michael Kraussek argitara emandako The world's languages in crisis artikuluan. Baina dirudienez, gaiaren larritasunak gutxi batzuk baino ez zituen aztoratu, hamabi urteotan ez baitira NBEren, UNESCOren edo mundu mailako halako beste erakunderen baitan, ez biltzar nagusirik antolatu, ez erabaki sendorik hartu, ez eta premiazko esku hartze programa eraginkorrik abian jarri ere. Are gutxiago azken arnasetan »hitzetan esango genuke» dauden munduko hizkuntza komunitate txikietako kideei euren inguru eta kulturetan etorkizuna izan dezaten ahalbidetzeko.

Hamabi urteren buruan, egoerak bere larrian dirau. Berriki ateak zabaldu dituen 2004ko Bartzelonako Kulturen Forumak munduko hizkuntza aniztasunari eskaini dio Abotsak erakusketa. Teknikoki nola estetikoki ongi zaindutako erakusketa horrek munduan 5.000 hizkuntza daudela dio eta horietatik %95 galtzeko arriskuan, debekuak, bazterkeria eta migrazioak direla medio. Beraz, egoera larria bazen, azken urteotan larriagotu baizik ez omen da egin.

Baina aipatu erakusketa ez da Bartzelonako Kulturen Forumaren barnean hizkuntza aniztasunari erreparatu dion jarduera bakarra. Hainbat intelektualen »Noam Chomsky, Susan Sontag, Manuel Delgado eta beste askoren» ikuspegi kritiko eta herritar anitzen eszeptizismoaren artean antolatu den Forumean, maiatzaren 20tik 23ra bitartean, Hizkuntza aniztasuna, iraunkortasuna eta bakea izeneko nazioarteko biltzarra egin berri da. Biltzarrak munduko bazter guztietako aditu, ikertzaile, soziolinguista eta hizkuntzazaleak bildu ditu, dozena eta erdi euskaldun barne.

Hasteko, biltzarraren izenburua bera da aipatzekoa, "hizkuntza aniztasuna", "iraunkortasuna» (sustainability) eta «bakea" kontzeptuak loturik agertzen baitira, eta hala defendatu da biltzarretik sortutako ondorioetan. Hizkuntza aniztasunaren errespetua, bake eta justizia sozialaren oinarri gisa aurkeztu dute. Bestalde, hizkuntza aniztasuna, eremu handiko eta eremu txikiko hizkuntzen harremanak iraunkorrak izatean datza, hala ez bada, luzera harreman horrek txikien ordezkapena ekarriko baitu. Ikuspegi horrek, egungo mundu globalizatuan hizkuntzen arteko harremanak paradigma konplexu gisa azaltzen ditu eta, hizkuntza iraunkortasuna bermatzeko, hizkuntza handi eta txikien erabileraren arteko nolabaiteko "subsidiaritatea" proposatu dute: egin tokiko hizkuntzan egin daitekeen guztia, eta utzi hizkuntza handian egiteko soilik hizkuntza txikian egin ezin daitekeena.

Biltzarraren ponentzietan nola eztabaidetan usuak izan dira hizkuntza aniztasunari egokitu zaizkion bioaniztasunaren kontzeptuak: "iraunkortasuna" eta "hizkuntza ekologia". Kontzeptu batzuk ezagunak zaizkigu: "biziberritzea" (revitalitation) edo "biziraupena" (maintenance), eta horietako bat, gurean »zorionez» azken aldiotan erruz erabiltzen duguna: "hizkuntza eskubideak" »linguistic (human) rights». Kontzeptu berriren bat ere entzun dugu: "hizkuntza hiritartasuna" (linguistic citizenship). "Normalizazioa" kontzeptua ez da behin ere agertu, eta "ofizialtasuna" arrunt gutxi. Niri bederen, zer pentsatu eman dit ikusteak nazioarteko foroetan zer hitzen bidez definitzen den hizkuntza aniztasunaren eztabaida eta garbiago antzeman dut "normalizazioa" eta "ofizialtasuna" bezalako kontzeptu zehaztugabeak baztertu beharra. Egun, katalanek, "normalizazio" hitzaren asmatzaileek eurek ere ez dute erabiltzen, eta guk berriz, horri loturik segitzen dugu, horrekin zer esan nahi dugun ere ez dakigula. "Ofizialtasun" kontzeptuaren inguruan, ederki ikusi dugu guk Euskal Herrian zein hitz huts izan daitekeen. Biltzarreko adituek garbi defendatu dute hizkuntzen aldeko aldarrikapena eskubide gisara formulatu beharra. Gureari begira, "hizkuntza eskubide"en aldarrikapenak estrategikoa beharko luke -dirudienez, euskalgintzak honez gero egin duen bezala-.

Biltzarraren ondorioetan hizkuntza aniztasunaren aldeko lanaren premia azpimarratu da: gizartea hizkuntza aniztasunaren balioaz sentiberatu eta kontzientziatu; gizarte mugimendua bultzatu, berretu eta zabaldu; gazte jendearen inplikazioa bilatu eta haiendako erakargarri bihurtzeko ahaleginak lehenetsi. "Hizkuntza biziberritzea" eta "aktibismoa" loturik agertu dira, hizkuntza komunitateei baitagozkie horretan aitzindaritza eta protagonismoa. Biltzarreko adituek ohartarazi digutenez, hizkuntza legeen balioa mugatua da oso.

Hizkuntza aniztasunaren krisi global honetan, biltzarrak Europaren gainean itxaropenak eta eszeptizismoa agertu ditu: Pasqual Maragall president-ak katalanaren ofizialtasuna Europan hizkuntza gutxitu guztientzat onuragarria izanen zela adierazi zuen »ezin ukatu haien ttipitasunean ere handinahiak izaten badakitela» eta Miquel Siguanek Europako Batasunari bere hizkuntza politika zein den argi eta garbi zehatz dezala eskatu zion »ezin ukatu katalanaren ofizialtasun europarraren alde, politikari eta intelektual katalanen artean dagoen sintonia ona». Baina Joshua Fishman, aurtengo Linguapax sarietako bat eskuratzean, ezkor eta etsita agertu zitzaigun "mundua gero eta okerrago dago, eta Europan berean, Europaren Batasunaren aldetik, hizkuntza aniztasuna galtzeko arazoaren aintzatespen errealik ere ez dago" esatean. Eta hori adituta, ezin ukatu, katalanek zail badute, gu bezalako hizkuntza komunitate txikiok Europan gutxienezko hizkuntza eskubideak izatea zail baino zailago izanen dugula.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude