Harauaren harmada


2004ko ekainaren 06an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Arauaren erreinu -ezen ez erresuma- zabal eta metafisikoan eskema platonikoak dira nagusi. Asko ez dela, aldizkari honetako orriotan Mattin Irigoienek eskema platonikoen gaineko gogoeta mamitsua egin zuen »"Platoni lepoa bihur"! zioen berak», eta horrek ematen dit aukera nire gaurko hau abiatzeko. Iparraldean edo Hegoaldean, nor bere mamuen araberako eredu platonikoen preso bizi da. Itxurak aldatzen dira inoiz, »apur bat udaberriko jantzi-moda aurkezten denean bezala, "aurten gonak bi hatz luzeago eramango dira", eta gisa horretan», baina funtsean betikoak dira.

Konparazione, garai ez oso urruti bateko "euskaldun petoa" kendu da »bateon batek gaztigatuko zuen mestizajearen garaian horrelakorik ez zela egokia», baina haren ordez "euskaldun naturala" jartzeko. Hori zer den? Niri ez galdetu, ez baitut holakorik ezagutzeko xantzarik ukan; susmoa dut Txirrita-edo izango zela azkena, benetan hala bazen, bederen; euskara idatziaren historian, ordea, ez da sekula horrelakorik izan, idazleak beti ibili direlako morrontza askoren pean, horietarik txikiena ez delarik idatziz zerbait esan beharrarena. Euskaldun "naturala"... egoera ideal batean dagoen hiztun-idazle-entzule kutsatu gabea, hor nonbait. Ideala gauzatzeko egin saioak askietsi ezinik, euskaldun irauteko eredu ezinbestekoa, antza.

Bakoitzak jakingo du nola bizi duen hizkuntzaren senari »oi, sena, sena! Beste bat!» traiziorik eta bortxarik egin gabe idazteko tortura txiki hau. Bi modu nagusi daude, funtsean: bata, soinekoak urratuz, aldarri ozenak eta espantuak eginez, gure erderekiko morrontzaren deitorea are eta suizidioraino eramanez ere, beharrezkoa izatera; bestea Villasantek "Euskararen Auzia" famatuan »izenez famatuan, behintzat» proposatzen zuen bezala »"izan ere, bada prosa idazteko molde bat eta bakarra mendebalde osoan..."». Hau da, fenomenoa berezkoa eta orokorra dela apaltasunez baina aparteko konplexurik gabe onartuz.

Baina mutur batekoa zein bestekoa izanik ere, lasai egon, Arauak ez zaitu sekula bakean utziko. Edo Arauak beharbada bai, baina Arauaren munduko haragiztatzea diren bere Ministroek ez, horiek sekula ez. Arras ongi armaturiko Lejionea osatzen dute, nekaezinak dira, orotarikoak. Haiengan »edo haietariko askorengan» eredu platonikoari eustea noraino den behar psikologikoa, noraino bizimodua »eta are negozioa ere», noraino bi ezaugarri hauen batasun sakratu eta hautsiezina, ikerketa-gaia izan liteke, baina gutxienekoa da, azken finean; benetan munta duena da jakitea beti iritsiko direla zu ibili zaren sorora »bost minutu, bost egun edo bost urte geroago, baina iritsi egingo dira, gaizkilearen atzetik bizitza ematen zuten marshall gupidagabe haiek bezala», eta soro horretan lore bat edo mokordo bat landatu duzun askorik begiratu gabe, den-dena fumigatuko dutela "h" bakoitza bere tokian jarri arte. Jakina, Arauaren Armada iritsi eta bere zaldiak, kanpadendak, gerra-tramankuluak, eta tresna sofistikatu eta garestiak egokitu dituenerako, zu jada ez zaude, ihesean hanka egin baituzu, beste soro bat zikintzera. Ez al da zoragarria?

Guzti honengatik ere iheslaria den Sarrionandiak zerbait idatzi zuen honetaz Hitzen Ondoeza liburuan; eta arestian gogorarazi zituen esanak Berrian eman elkarrizketa batean. Literaturak hizkuntzaren posibilitateak aztertzeko balio behar duela esaten zuen, eta ez zuela maite arau arbitrarioak itsu-itsu obeditu behar izatea. Tipo arriskutsua, inondik ere. Damurik, erdi-euskaldun edo irauten badugu »irauten dugunok», Sarri bezalako tipo arriskutsuek eraikitzen duten etxe imajinarioari esker irauten dugu erdi-euskaldun. Herio sortzailearen arriskua bere egiten dutenei esker, Irigoienek erabiltzen zuen irudia erabiltzeko. Arauaren Armadak ez du horretan zipitzik ere laguntzen. Trabatzen, gehiago.


Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude