Baserritarrak maisu


2004ko maiatzaren 30ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Irakurleak euskararen gaineko "beste eskuliburu bat" deskubritu asmoz ekingo dio Euskarazko Tradizioa eta Molde Berriak lanari, agian. Hasi eta berehala ohartuko da, ordea, liburu honen helburua harago doala. Are gehiago, bertan jasotakoa, euskaraz txukun mintzatzeko tresna erabilgarri eta erraza irudituko zaio. Idazleak berak aitzinsolasean aipatzen du: "Hil arte euskaraz hobeki mintzatzen eta idazten ahalegindu beharko ginateke". Horixe da liburuaren oinarria.

Gotzon Garatek urte asko daramatza euskararen aldeko lanean. Euskarazko liburuak eta euskararen gainekoak paratzeaz gainera, gure arbasoen euskara eta egungo baserritarren euskara bizia jasotzen. 2003an argitara emandako lan honetan zuzen-zuzen egingo du bat egungo euskal hiztunarekin eta literatura korapilatsutik urrun, eguneroko hizkeran makulu zaizkigun hainbat molde tradiziozko euskarara ekartzen lagunduko digu. Gaztelaniaren eraginez sorturiko kalkoen euskal ordain jatorrak inguratu ditu azken honetara.

Lau dira, besteak beste, euskaraz txukun jardun nahi duenak esku artean izan behar dituen tresnak, Gotzon Garateren ustez: baserritarren hizkera, klasikoak, Auspoa bilduma eta Orotariko euskal hiztegia.

Askoren zalantza izango delakoan berehala eraso diogu idazleari. Zergatik baina, baserritarrak? Hitzaurrean bertan hauxe dio: "Edozein hizkuntza ongi ikasteko biderik onena ongi mintzatzen direnekin jardutea da. Zazpi probintzietan eguzkiz eguzki euskaraz egiten duten baserritarren eta laborarien euskara ulerterraz, joria, aberatsa, guztirakoa, da". Baserritarren "buruko ordenagailua" euskaraz moldatua dago. Eguneroko bizitza, gizarteko gorabeherak... euskal begiez ikusi eta euskal esamoldez ematen dituzte.

Liburuaren aitzinsolasa bitan partitua eman du eta egiazki, liburu batean hitzaurrea esanguratsu bada, Euskarazko Tradizioa eta Molde Berriak lanean sarrerak ez dio iruzur egiten garapenari. "Merezi du ez arroztea eta gizaldi eta gizaldietan izan garen bezala, gu geu izaten jarraitzea".

Gotzon Garate: «Ulertzen baldin bada, ez dago esaldi bat gaizki dagoela esaterik»
Zer jaso duzu liburu honetan?
Beren bizitza osoa baserrian eman dutenen euskara oso ona da, ereduzkoa. Horixe jaso nahi izan dut. Gaurko egunean gehien erabiltzen diren erdarakadak dira liburukoak. Molde berrien ordez tradiziozko, baserrietako moldeak ematen saiatu naiz.

Zergatik baserritarren euskara?
Hitz egiten maisu dira. Baserri batean egin nuen lehen egonaldian hitzaldi batera joan nintzen baserriko kide batekin eta amaieran esan nion: "Zein ondo egon den hizlari hori", eta baserritarrak erantzun: "Gu ere ongi egon gara bada". Orduan konturatu nintzen, kaletarrok ez bezala, gaztelaniaren erdal eraginik ez dutela ia baserritarrek. Nik bederatzi urte egin nituen Euskal Herritik kanpo, eta itzuli nintzenean pentsatu nuen, "zer egin behar dut euskara ongi ikasteko? Baserrietara jo". Baita asmatu ere. Baserritarrak, gau eta egun euskaraz bizi dira, ia erdal eraginik gabe.

Baserritarren euskarak beraz, egungo beharrei ongi erantzuten die?
Urteetan baserrietako euskara asko aldatu da eta gaurko gazteek ez dakite aurrekoen erdia ere. Behin, bazkaltzen ari ginela, sagarrondo bat ikusi nuen leihotik. Sagarrondoek, usteltzen direnean, landare txuri bat ematen dute. Nik banekien landare horren izena baina etxeko gizonari galdetu nion nola esaten zioten, jakin nahi bainuen baserriko euskara jatorrean nola esaten zioten. "Horrek ez du izen berezirik", esan zidan eta amonak bat-batean: "Ezetz? Mihura!". Horrelako hitz asko galdu dira. Gainera, gaur egun antzinako gari-biltzeak eta bestelakoak ez dira egiten baserrietan eta lan horien inguruko terminologia asko galdu da. Baina oro har, baserritarren euskara ereduzkoa da.

Zer da tradiziozko euskara?
Aurretik datorkiguna, nik zazpi probintzietako baserrietan ikusi ahal izan dut oinarrizko euskara berdina dela. Lexikoa, esaterako, aldatzen da, baina funtsean oinarria bat da. Tradiziozkoa ez da bakarrik hutsak baztertzen dituena, baizik aberasten dituena. Agujetas esateko molde asko daude, herriak egunero erabiltzen dituenak gainera. Kontua ez da erderetakoak ez erabiltzea; ulertzen bada horren gaizki ez dagoen seinale baita. Dena den oso kontuan hartzekoa da horrelako hitzak mugaz bestaldekoek ez dituztela ulertzen. Beraz, euskara txarra atzemateko bi irizpide horiek oso kontuan hartzekoak dira: lehenik eta behin, mugaren bi aldeetan ulertzen den, eta ondoren tradizioari atxikia den. Hizkuntzak elkar ulertzeko dira eta ulertze hori hizkera aberatsez egiten bada, hobe.

Zein da lanaren oinarria, hau da, nola paratu duzu?
Roman Jakobsonek eta Chomskyk esaten zuten bezala, ez dago esaldi bat gaizki dagoela esaterik ulertzen baldin bada. Nik gero eta garbiago ikusten dut askoz hobe dela euskara mordoiloa egitea, eta erdararen kalkoak egitea, ez ulertzea baino. Azken batean, hizkuntzaren funtzioa hori da, elkar ulertzea. Adibide argi bat jarri nahi izan nuen liburuaren hasieran, aldizkari batetik jasoa: "Lurgintza-alorrarentzako laguntzako bateango egitamua". Liburuan bertan jaso dut garbizalekeria mordoilokeria baino okerragoa dela. Hitzak bilatzen hasi eta kalkoz kalko eraikitako egitura ulergaitzak egiten ditugu maiz. Garai batean, gerra aurretik, giroa oso ezberdina zen eta orduan garbizalekeriaren alde egiten zen. Hori ere ez da kontua. Bien arteko neurria hartu behar da. Nik euskara hori ekarri nahi izan dut hona.

Ereduzko prosa gaur, Euskara batuaren ajeak, Erderakadak... horren gaizki egiten dugu euskaraz?
Tokiak bereizi behar dira nire ustez. Hizkuntza zenbat eta gutxiago egin orduan eta gehiago kaskartzen da. Azpeitian, esaterako, oso euskara ona egiten dute, egun osoan euskaraz ari direlako. Hala ere baserrietan are hobeto mintzatzen dira. Kalean erdal joera errazago sartzen da eta egunero erabiltzen ez dena ahaztu egiten da nolabait. Baina nik uste dut bestela, euskaraz egiten den herrietan, oro har ondo egiten dela.

Askotan euskara nahasiegia ere egiten dugu. Euskara txukunena egunerokoa, bizia eta berezkoa dela esan izan duzu.
Baserrietako euskara eredugarri da niretzat, hain zuzen ere ezaugarri hori duelako, erraza eta bizia delako. Baserritarrek eguneroko gauzez, lanez hitz egiten dute, eta modu garbi eta aberatsean euskara erraza, ulergarria egiten dute. Horixe da gaur egun lortu behar duguna. Askotan euskal sena ahaztu eta nahasi egiten dugu gure hizketa.

Liburu honetan esan daiteke euskara jator eta zuzenari erreparatu diozula?
Bai. Jatorra herriko euskara, herriak erabiltzen duena da eta zuzena, hutsik gabea.

Euskara txukuna egiteko giltza non dago?
Gaur egun, zorionez, material ugari eta oso baliagarria dugu. Antzina, Koldo Mitxelenak lan ikaragarria egin zuen gramatikan eta beste arlo batzuetan, baina Resurreccion Maria Azkuek hutsetik egindako hiztegia, operak, eleberriak, eta abar ezin ahaztuzkoak dira niretzat. Orotarikoa altxor ikaragarria da idatzizko tradizioa jasotzeko. Dena den, baserritarren moldeak, ahozkoak izaki, bizirik daude eta horiei ezin diegu ihes egiten utzi, nola edo hala jaso behar ditugu.

Gotzon Garateren ibilbidea

Elgoibarren jaio zen 1934an.

Ikasketak:
Filosofian Doktorea (Madrilgo Unibertsitate Complutentsea)
Teologian Lizentziaduna (Insbruckeko Unibertsitatea)
Filologia Erromanikoan Lizentziaduna (Bilboko Deustuko Unibertsitatea)
Marxismoan Espezializatua (Suitzako Friburgo)
Euskal Literaturan Katedraduna

Lanak:
Marxismoa: Marxen marxismoa, Marx eta nazioa...

Literatura:
Barre eragiteko ipuinak: Nafarroako ezkurran...
Gizarteko ipuinak: Oroitzapenetan, Lehortean...
Polizia eleberriak: Esku leuna, Elizondoko eskutitzak...
Gizarteko eleberriak: Zilarrezko gazteluaren kronika urratua...
Erreportaiak: New York, New York, India harrigarria...
Literatura kritika: Euskal eleberrien kondaira I-II-III...
Hizkuntzalaritza: Erderakadak...

Besteak:
1978an Euskal Filologiako ikasketak sortu zituen Bilboko Deustuko Unibertsitatean eta geroztik suhar ari da euskararen inguruan lanean. 30etik gora liburu idatzi ditu, euskaraz gehienak eta 1967tik zazpi probintzietako 23 baserritan aritzen da, han eta hemen baserritarren euskara bertatik bertara jasotzen.

Adibidetegia

(asko): Ke asko! Hau nazka! Nazkagarria! Holakorik!
(pilota/berri): Olaizolak tanto berria egin du. Olaizolak beste tanto bat egin du.
(bajar la voz): Ahotsa bajatu. Isilago hitz egin.
(orokorrean): orokorrean diru asko irabazten du. Oro har, biziki aberatsa da.
(bezala): Zuzendari bezala izendatu zuten. Zuzendari izendatu zuten.
(kantitatea): Kafe katilutxoa edan zuen. Katilu txiki bat kafe edan zuen.
(-rako): Bakerako ituna. Bake ituna.
(konjuntzioak): Eske onak dira. Onak dira eta. Onak baitira.
(ongietorri): ongietorria eman zioten. Ongietorri egin zioten.
(luzatu): Eskaintza luzatu die. Eskaintza egin die.


Azkenak
Ez hil, faborez

HIL FABOREZ FEST
Lekua: Ibaola Harriak, Eskuernaga.
Taldeak: Lukiek, Las Sexpeares, Seggs Tape, GAL, Chuleria Joder!, Aposapo, Bayou la Batre, Borla, Türbot, Malakias MX3

Data: 2025eko ekainaren 14a.

--------------------------------------------------------

[+]


EAEko herritarren %58k mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu du 2024an

EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.


2025-06-25 | Hala Bedi
Gasteizko lorezainek grebarako eskubidea aldarrikatu dute hiriko hainbat iturri berdez tindatuz

ESK eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, lorezainek greba egiteko duten zilegitasuna aldarrikatu nahi izan dute ekintza ikusgarri honen bitartez. PSE eta EAJren gobernu-taldea seinalatu dute erantzule nagusi gisa, "Green Capital markaren atzean hiriaren ikurra zaintzen... [+]


2025-06-25 | Rafael Poch | CTXT
Mendebaldea bere mundu-gerra eskalatzen ari da

Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]


2025-06-25 | Xiberoko Botza
Ikusgarrietako intermitenteek lana mentx düe

Frantziako gobernamentüak ekonomiak egin nahian, leküko kolektibitateer eta eskülder sos pübliko gütigo banatü dü. Horrek ondorioak badütü, ekonomia handiena kültüran egin beita. Intermitenteek nekeziak ezagütze... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


EAJren hizkuntza eskakizunetarako proposamena “atzerapausoa” dela salatu dute ELAk eta LABek

Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]


Arabako Aldundiak indarkeria matxistaren biktimei arreta murriztu diela salatu du ESK-k

Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.


Zenbait lagun zauritu dira Hernaniko San Joan gaueko istiluetan, eta gutxienez pertsona bat atxilotu dute

Xabier Lertxundi alkateak adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan gertatu direla, eta haien artean ea loturarik dagoen ikertzen ari dira. Udaltzaingoak laguntza eskatu dio Ertzaintzari 03:30 aldera, eta haiek oldartzean hainbat lagun zauritu dituzte. Segurtasun Sailak... [+]


2025-06-24 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Chen Yun: txoria eta kaiolaren auziak hortxe jarraitzen du

Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]


Bilboko Bira Kulturak eskaintza gutxituko du laguntza publikoen murrizketagatik

Ez dute itxiko, baina orain arte eskaini duten programazioari ezin izango diote eutsi. "Bira txikiago bat" izango dela zabaldu dute sare sozialetan.


Nola debekatu sare sozialak erabiltzea 16 urtez azpikoei? Australiako Gobernuak badu formula

Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]


Israeli boikota musika jaialdietan ere

El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]


NATOtik ukatu egin dute Sánchezek iragarritako gastu militarraren salbuespena

Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.


Trumpek Israel eta Iran arteko su-etena iragarri du eta ordu gutxira zalantzan dago jada

Iranek AEBen Qatarreko base militarrari eraso egin ostean eman du ustezko akordioaren berri Etxe Zuriko maizterrak, Truth Social sare sozialean. Ostean, Israelgo Gobernuak adierazi du Trumpen proposamena onartu duela, eta berdina egin du Irango Segurtasun Nazionaleko... [+]


Eguneraketa berriak daude