Asma belarra


2021eko uztailaren 20an

Txoko honetako laurehungarren artikuluxka hau Europan beste hainbeste urtetan eskuartean darabilgun landare batetaz eta bere senideetaz aritzeko aukeratu dut: asma belarra edo estramonioa (Datura stramonium). Piko zoro izena ere jaso izan da landare honentzat baina oker, agidanean.
Asma belarra patata, tabakoa eta tomatearen senidea da, solanazeoen familiakoa, eta duela laurehunen bat urte ekarri omen zuten Mexiko aldetik. Egun ia Europa osoan naturalizatua da. Landare osoa pozoitsua eta haluzinogenoa da eta asma, zakur-eztula, erreuma eta abar. osatzeko erabili izan da. Ameriketako Algonkin indioek mutilak gizon bilakatu direla sinestarazten diete hogei bat egunez droga hau emanez. Azteken garaitik gaur arte iraun duten erritoetan ere liluratzeko erabiltzen da eta beste muturreko Indian genero bereko beste espezie bat, Datura metel, pozoiez hornitzeko erabiltzen dute. Guaraniek yua aqué deitzen omen diote, "arantzadun fruituak dituen landare lo harrarazlea", alegia. Hipnosian ere erabili da eta ninfomania sendatzen omen du... lotara bultzatuta, normala...
Gaur egun Brugmansia generoan sailkatzen diren antzeko beste espezie batzuk ere Datura genero honetan sartzen genituen duela denbora gutxi arte. Landare hauen ugaltzeko berezitasun bat medio, asko ikertu da eta ikerketa hauetatik hibrido mordo bat sortu ere bai. Datura gisa saltzen dira oraindik ere mintegi frankotan. Daturatarrak baino dezente handiagoak hazten dira eta kolore aukera izugarria dago loretan. Dezenteko zuhaixkak egiten diren hauek gero eta sarriago ikusten dira lorategietan, tronpeta itxurako lore galantak zintzilikario dituztela. Herbeheretako Liedengo unibertsitateko Sebald Justin Brugmans (1763-1819) naturaren historiako irakaslearen ohorez hartua du Brugmansia izena eta aingeruen tronpeta deitzen diote ingelesez, lotarako ematen duen joeragatik, apika...


Azkenak
Amurrioko Udalak dirulaguntza kendu dio Aiaraldea Komunikabideari

Aiara eskualdeko euskarazko komunikabide bakarra da Aiaraldea, eta Amurrioko Udalarekin 2012. urtetik izenpetua eta indarrean zuten euskara sustatzeko hitzarmena "alde bakarrez" eta "inolako jakinarazpenik eman gabe" eten du udalak. Erabakia "oso... [+]


Maitena Duhalde hizkuntzalaria:
“Lapurdiko itsas hegian egun 80-90 urte duen belaunaldiaren hizkera deskribatu dut”

Donibane Lohizunen jaio zen Duhalde 1987an, baina Uztaritzen bizi eta hazi da, eta etxean zein herrian entzundako euskararen aldaerek bultzatu dute Lapurdi itsas hegiko euskarari buruzko tesia egitera. Gaur egun, EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatean ari da irakasle lanetan... [+]


2024-05-23 | Elise Dilet | Enbata
Energia herritarrak

Gaur egun, etengailu bat sakatzea keinu hutsala da. Gehiengoak ez daki energia-ekoizpenaren gibelean zer dagoen, energia-ekoizpen orok eragina baduelarik. Erregai fosiletan eta nuklearrean oinarritutako energia ereduaren hauskortasunari buru egiteko, energia herritarren... [+]


Statkraften zentral eolikoaren proiektuari helegitea jarri diote Azpeitia, Zestoa eta Errezilgo udalek

Babesturiko natur eremuetan egoteagatik, ingurumenean izan dezakeen inpaktuagatik eta hiri planeamenduarekin bat ez egiteagatik jarri dute alegazioa hiru udalek, besteak beste. Multinazional norvegiarrak eraiki nahi duen zentral eolikoak bost haize-errota handi aurreikusten ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude