Leitza: historia eta kondaira lanbro artean

  • Leitza baso sakonez estaliriko muinoek inguratuta dago. Haran leun batean eta erreka emaritsu ugariz bustita. Herri hau egokia da antzineko usaiek bizirik irauteko, menderik mende, ekialdetik etorri omen zen Orantzaro (Olentzero) misteriotsu haren garai ilunetatik. Lehenengo trikuharriak lur magiko honetan altxatu zituztenetik, arbasoen iraganaz harro diren gizon-emakumez bete ziren haran eder hau eta haren babesa diren muinoak. Hori baita Leitza, harana, mendia, karrikak eta zenbait etxe, baina garrantzitsuena leitzarrak, iraganari beha geroaren itxaropenez.Eta bost axola zein garaitan egingo diozuen herri maitakor honi bisita. Egun zohardiz distira bereziz liluratuko bazaituzte ere, utz iezaiozue haren magiaz inguratzen lainoak harana estaltzen duenean eta hodeiek mendi gailurrak igurzten dituzten egunetan.

2004ko maiatzaren 23an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Leitzako lur eremuen historia ñabarduraz beteta dago. Behiala, Leitzako lurrak Goizuetako etxe bertaraino iristen zirenez, herriko mugak auzitara eraman ziren eta konponbidea emakumeen esku utzi zen. Herri bateko edo besteko lehenengo emakumea iritsiko zen tokian kokatuko zela muga deliberatu zen. Leitzako emakumea, bere herriaren lurrak mantendu nahian, ziztu bizian hasi zen lasterka mendian gora. Goizuetakoak, aldiz, neska irtirina izanik, denbora eman zuen bere burua apaintzen, jende ospetsua bertan egongo zelakoan. Horrela, abiatu zenean leitzarra aurkitu zuen izerdi patsetan, baina herriaren mugarrian oina jarrita.

Leitzako sorreraz ezer gutxi dakigu, ez bada inguruko mendietan ugari diren trikuharriek utzitako lekukotasunagatik. Historiako aipamen zaharrenetariko batek 1192 urtera arte eramaten gaitu, Santxo Azkarra erregek herriari zenbait pribilegio eman zizkionean, txerriak edozein lekutan alatzeko baimena, esaterako. Badakigu baita ere, gaztelu bat izan zuela, gaur egun desagerturik dagoena, 1471. urtean gipuzkoarren artilleriak suntsiturik. XIV. eta XV. mendeetan leitzarren eta gipuzkoarren arteko liskarrak hain ugari eta gogorrak izan ziren, zonalde honi "bidelapurren muga" deitu baitzitzaion. Lapur gipuzkoarrak lasai arraio ibiltzen ziren muga inguruko herri nafarretan, bizimodua aztoratzen. Hargatik, 1321. urtean gudaroste bat eratu zen, bidelapurrak eta muga-borrokak hein handi batean ezabatu zituena. Hala ere, gipuzkoarrek Nafarroa eta Gaztela arteko guda baliatu zuten Areso eta Leitzako herriak erre eta suntsitzeko.

Hurrengo mendetan, Leitzak frantses gudarosteen joan-etorria ezagutu zuen, Konbentzio gudan eta Frantsesadan. Gero gerrate karlistak etorriko ziren, leitzarrak argi eta garbi karlisten alde jarri zirelarik.

Leitzar ospetsuen artean, Jose Miguel Sagastibeltza nabarmentzen da, koronel karlista izan zena. Pastain-bordan jaioa, mendia bikain ezagutzen zuen eta horrela leitzarrak zaindu zituen liberalen erasoengandik, Irun eta Orreaga arteko bailarak menperatuz.

Historia alde batera utzirik, Leitza hiru auzo nagusitan banaturik dago: Elgoien, Elbarren eta San Migel. Bertako etxe zaharrenek ez zuten kalerik sortzen, simetriarik gabe kokaturik zeudelarik. Hau dela eta, Gipuzkoa aldean ezkongaiek eztabaidatzen zutenean "haserre daude, Leitzako etxeak bezala" egiten omen zen iseka. Trufak aparte, udaletxeko XII. mendeko armarri itzela ikusi ondoren, Leitzako kaleetan barrena presarik gabe galtzea merezi du, arkitektura bikaineko etxeen artean paseatu eta xehetasunez ohartzeko asmoz. San Migel elizaraino igo gaitezke, bertatik Leitzako ikusmira hurbilaz gozatzeko. Barruan San Tiburtzio gurtzen da, hemengo patroia, herriko jaiak bere omenez ospatzen direlarik abuztuaren 11n.

Leitzak aisialdirako aukera ugari ere eskaintzen du. Herrian bertan piszina eta futbol zelaia egoteaz gain, Leitzaran ibaian arrantza egin daiteke arrain preziatuen bila, edota inguruko mendiak zeharkatzen dituzten pistetatik mendiko bizikletaz ibilbide interesgarriak egin, Kornietako parke eolikoraino igotzen den bidetik, adibidez.

Mendi ibilaldiak nahiago dituenak, Aritz aldeko muinoak edota Leitzalarrea aldean kokatzen diren Leitzako mendirik altuenak aukeratuko ditu, Eguzkizko muinoa edo Urepel. Denek ikusmira zoragarria eskaintzen dute, bai bailara aldera baita Aralar eta inguruko mendilerroen aldera ere.

Naturaz gozatzeko bi ibilbide

Natur ondare paregabeaz gozatzeko bi leku nabarmentzen dira Leitzan: Plazaolako Natur Bidea eta Leitzalarrea. Lehenak Donostia eta Iruñea lotzen zituen antzinako trenaren bidea aprobetxatzen du oinez, haur-aulkitxoz, gurpil-aulkiz, bizikletaz edo zaldiz ibili ahal izateko. Edertasun handiko ibilbide lasaia da. Uitziko tunelaren iparreko ahotik Gipuzkoarekin muga egiten zuen geltokiraino doazen 12 kilometroak moldatu dira, zenbait tunel zeharkatuz. Gainera, ibilbidea herri bertatik hasten da, oso txango lasaia eta erosoa bihurtuz.

Leitzalarrea, aldiz, baztertuagoa gelditzen bada ere, zoko izkutu bezain zoragarria deskubritzeko bisitak merezi du.

Hortarako, herritik sortzen den bidea hartuko dugu Iruso aldera. Erreka, zelaiak, baso sakonak eta paisaia ederren ondoan atsedenaldirako zonalde bat prestatu da. Pista apur bat aurrera jarraituz, Izaieta izeneko basoa topatuko dugu, leitzarren basoak zaintzeko arduraren lekuko. 1763an eta 1830ean izeiak sartzeko ahalegina egin zen, baina saioak huts egin zuen, gaur egun ale bakan batzuk geldituz. 40 metrotik gora luze dira, zuzen-zuzenak izaki, oso ikusgarriak. Izei hauek eta jaiotzen diren berriak zaintzeko 2,5 hektareako azalera hesiz inguratu da eta bertan, Leitzako zuhaitz-espezie autoktono guztiak erakusgai jarri dira, bakoitza bere izenarekin. Guztira 37 espezie izei daude.

Errolan, mairuak eta sorginak

Kondairen lurralde aberatsa da Leitza, dudarik gabe. Okabio mendi magaleko kobazuloetan jentilak bizi zirelako izango da nonbait. Errolan ere handik pasa zen, harri itzela burdinazko abaila batez jaurtikiz Baztarla menditik, Aralarko San Miguel suntsitzeko asmoz. Baina burdinazko katebegiak puskatu eta harria Aritz aldera erori zen, gaur egun Errolan Harrie izenez ezagutzen dena. Mairuek ere harri bat erabili zuten urrezko altxorra leku sekretuan gordetzeko, lehen eguzki-printzak jotzen duen tokian, hain zuzen ere. Mairuen altxor hura aitzaki ederra izan zen urre bilatzaileentzat, inguruko trikuharriak hondatzeko. Hargatik, gaur egunera arte iritsi zaizkigunak egoera penagarrian daude. Hala ere, beste berri batzuk aurkitzen ari dira oraindik ere, duela bi aste Iruso aldean 4 trikuharri eta iruinarri berri agertu direlarik. Biuztain, Mendibil eta Errole gainean kokatzen dira Leitzako trikuharriak. Berriagoak baina bereziki interesgarriak dira Burdin Aroko harrespilak. Leitzalarrea aldeko Urdola eta Sarasainen aurkitu dira eta Euskal Herriko mendebaldeenean izan daitezkeenak, Leitzaran gaindiezinezko muga izango bazen bezala ehorzketa monumentu hauentzako.

1334.ean sutan erre zutena Arnalda izeneko Leitzako sorgina izan zen, edabeak erabiliz Isabako Santxo Aurraberatsa hiltzeagatik salatua. 1575.ean ere bailaran egin zen sorginkeria salaketan nahasirik 12 leitzar agertu ziren baina, zorionez, ez zuten Arnaldaren zorigaiztoko halabeharra pairatu.

Informazio praktikoa

Non lo egin:

Musunzar. Elbarren, 14. 948 51 04 75
Basakabi. Lekunberri-Hernanirako errepidean, 17. Km. 948 51 01 25
Ozparrun. 948 51 00 19
Aztieta. 948 51 03 57
Landa. Landa industrialdea. 948 510 735

Non Jan:

Arakindegia. Elbaren, 42. 948 51 00 52
Oialde. Obispo Uharte z/g. 948 51 00 77
Basakabi. Lekunberri-Hernanirako errepidean, 17. Km. 948 51 01 25
Landa. Landa industrialdea. 948 51 07 35
Bihotz. Elbarren, 16. 948 51 00 72
Gaztañaga taberna. Elbarren, 55. 948 61 07 08
Torrea Herriko Taberna. Mikel Deuna, 1. 948 61 09 09
Txoko taberna. Elbarren, 22. 948 51 02 27


Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude