Salatu du. Nork bestela? Martxoaren hamaikan euskal preso zenbait erasotuak izan zirela preso sozialen aldetik, funtzionario zaintzaileen aurrean, hauen babesarekin. Labanak eta makilak erabili omen zituzten politikoak jipoitzeko. Eta bokien babesaz diodanean, badakit zertaz ari naizen, holako erremintak ezkutuan eduki beharrekoak izaten baitira kartzeletan, sozialek autodefentsarako baino boterea lortzeko egin eta erabiltzen baitituzte. Eta ez dugu argazkirik ikusiko, bideo kamerek ez baitzituzten jasoko, itsu edukiko baitzituzten propio. Eta baleude, dagoeneko desagerraraziko zituzten. Espainia ez dela Irak. Berriz ere, nahiz eta lekukoak izan prentsari adierazi izan diotenak eta kazetariak bertan izan, berria soilki emateaz konformatu dira, gogoz aurka ariko balira bezala. Ez zaizkie gustukoak hurrekoak, zipriztindu ere igual eta inkomodatu. Berriz ere, zanpatuak izateaz gain, zigortuak izan dira gure presoak, eta ondorioz Etxerat-eko beren senideak, bestalde sozialki isolatuak dauzkagunak. Eta hori da astakirten oro horien indarra, inpunitatea. Gure ahulezia. Gure presoekiko urruntasuna eta hotza dute aizto eta makila. Justizia eta bakea. Bortxaz eta torturaz lortua, gurtu Europa horretan. On dagiela.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!