Bat, bi, hiru, lau


2004ko maiatzaren 9an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Bost, sei, zazpi, Txokolatek estropada irabazi. Mutikotan etxean ikasitakoa, gaztetan Los Paxay-ekin grabatu genuena osaba Txokolate "sanjuandarrak" ekin ordezkatuz. "Joxemaitxo zoaz portura San Nikolas sartzekoa da eta". Zinkako baldea hartu eta han presentatuko nintzen osaba Iñaxioren bapore urdin-zuria noiz bistaratuko zain. Antxoarekin batera berdela, txitxarroa eta aita zenak modatik at, baina gogokoa zuen zaporen batez baldea lepo etxeratuko nintzen, amaren pozerako. Eta osaba han. Erraldoi. Txapela buru borobilean, betaurreko lodiak, bonbatxo urdinak eta artilezko jertse gris iluna ala beltza. Eta beharrak atzapartutako esku sendo haiek. Frantzisko semea inguruan ibiliko zen bere ile kizkurrez. Ez zizun musurik emango, hartu zale izaki baina lotsati. Nik eman egingo nion horren jakitun, gerora ere biak adinean aurrera, inoiz ez nion ohitura hari bukaerarik eman. Eta Orioko zaharren egoitzan musean aurkituko nuela jakinda, egokiera nuenean hara egiten nuen hura agurtzeko pozez, harenaz ere berdintzen bainintzen. Puntako arrantzalea. Urarekiko errespetua pasatu zidana. "Aita zuk zenbat estropada irabazi zenituen?": " Bi galdu". Gogoan ditudan bere hondar hitzak. Izeba Irene daukazu zain. Har ezazu atseden bere ondoan.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!