Bahea


2004ko maiatzaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Joseba Egibar eta Josu Jon Imazen arteko lehia gogorra izan zen, gordina ere bai batzuetan, eta orain ere gordintasun hori bera agertu da Bizkaiko zuzendaritzaren hautaketan. Xabier Arzalluz moduko buruzagi bat ordezkatzea ez zela txantxetakoa argudiatzen zuten orduan batzuek eta besteek, baina orain halakorik ez da Bizkaian, eta liskar doinua orduan baino handiagoa da akaso. Laster argituko da Gipuzkoa eta Bizkaikoa nola geratzen den, hautaketei dagokienez zalantza handiegirik ez badago ere, alderdi boterearen borrokan zabaldutako zauriak nola itxiko diren dago ikusgai.

Jon Juaristi Espainiako Cervantes Institutuko lehendakaria izan da PPren garaian eta orain PSOEk bere kargutik kendu du. Ez zaio asko kosta lan berria topatzea, Esperanza Agirre ministro ohiak eta Madrilgo Erkidegoko lehendakari popularrak El Quijote liburuaren lehen argilpenaren IV. mendeurrena antolatzen duen batzordeko komisario izendatu du.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude