Apirileko hostoak


2004ko maiatzaren 02an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Aberri Egunean idatzia
Manifestazio bat. Zerbait »ez digute esan zer» arriskuan omen dago. «Ez digute zoriontsuak izaten utzi nahi», ez digute besterik esan. Baina, hori bai, ogitartekoak agindu dizkigute. «Zerenak?», galdetu du Agustin izeneko tipo armairutxo batek, zoriona xehetasun txikietan ere jokatzen baita. Ez dugu erantzuna entzun, ordurako autobusera bidean baikindoazen festa-giro tontoan.
Herriko Plazatik hurbil utzi gaituzte. Autobusetik jaisterakoan, paperezko banderatxo batzuk banatu dizkigute, zuria honi, gorria hari, berdea niri. Banderatxoen itsaso bat osatu behar omen dugu. Banderatxoak, banderatxoak eta banderatxoak, hiru koloretan. Koloreen konbinaketa gustukoa ez duenari nork ordainduko dio okulista?
Erromerian hasi gara, bada. Mantso, pausoari pauso. Inork ez daki garbi zergatik goazen elkarri izerdiak usaintzen. Zorion bila? Ogitartekoen usainean? Auskalo. Kontua da aurrera eta harmonia onean goazela, pankarta erraldoi baten atzetik. Pankarta urruti samar dago gugandik. Ezin dugu irakurri zer jartzen duen.
Megafoniatik zerbait esaten hasi dira. Ez dugu jendearen gora! baino ulertu. Gora!, egin dugu geuk ere, baina berandu samar, kontrabidean bezala. Jendeak haserre begiratu digu. Ezta manifestazioa lehertu nahian bagenbiltza ere! Halako batean, megafoniako kontsignak itzali dira, eta trikitixa jarri dute. Gutariko bi dantza askatuan hasi dira, astiro-astiro, beren adinari dagokion maneran, baina erritmoa txukun gordez. Txalo jo diegu. Jendeak berriro begiratu digu haserre.
-Zorionaren bila etorri omen gara, eta ez al digute zoriontsu izaten utzi behar?! »kexatu da dantzan ari zen emakumea.
Ordubete iraun du protestak. Behin autobusean, ogitartekoak banatu dizkigute eta ardo pixka bat. Etxera itzuli gara, hiritar zintzo izateko aukera eman zaigulako pozik eta ardo tantak paparrean.

Josemaritarrak
Barkatuko didate donostiarrek, baina niretzat PPkoak dira josemaritarrak. Jose Maria dute dotrina, Jose Mariak esaten duena da josemaritarren ortodoxia. Eta onartuta zuten Jose Mariak agintzen bazien botatzeko Taigeto menditik behera, Taigetotik behera botako zituztela beren buruak. Eta halaxe egin dute: amildegian erori Josemarik bultzatuta. Eta, hala ere, josemaritarrak izaten jarraitzen dute. Lehen frankistak eta lehentxeago joseantonianoak izan ziren modu horretantxe; pitzadurarik gabeko fideltasun »itsutasun» batez. Marianorekin ere, josemaritarrak, ikusiko duzue.

Tragediaren denbora
"Umotu eta ustelak jota kasik azukre bihurtzen diren fruituen gisara, tragediak ere denbora behar du ontzeko" (Jokin Muñoz, Hausturak)

Haurtzaroaren denbora
Gosaltzen ari nintzela, leihotik sartzen zen argiak haurtzaroko hainbat eszena ekarri dit gogora. Bat-batean, nire jaioterrira joan behar nuela sentitu dut modu fisiko halako batez. Mahaitik jaiki, eta tren-geltokiraino eraman nau gorputzaren premia deituko nukeenak.
Jende gutxi doa bagoian. Zer espero dut aurkitzea jaioterrian? Ez dut haurtzaroa berritzeko berebiziko lilurarik edo txikitako kale-bazterretan ibiltzeko gogorik. Egun argitsua da gaurkoa, eta egun argitan ikusi nahi dut nire txikitako paisaia sentimentala. Ez dut besterik nahi. Ez da gutxi.
Ikasle garaian bezala egin dut bidaia: begiak itxita eta memoriaren argitan. Bihurgune bat zatorrek orain… Trenbide-zainen adreilu gorrizko txabola… Ibai-gainetik pasatzen den zubia… Ikasle garaian nire pertzepzioen ona frogatzeko ixten nituen begiak. Gaur, ordea, orduko paisaia gehiegi aldatu ote den beldurrez.
-Barkatu- entzun dut halako batean.
Belaunak erretiratu ditut. Emakume bat eseri da nire aurrean. Atsegina du aurpegia. Desenkusazko irribarretxoa egin dit, lotan uste ninduelako seguru asko. Ez dagoela zer barkaturik, eta begiak itxi ditut berriro. Baina oraingoan gehiago kostatzen zait nondik nora goazen zehaztea, tunelak, zubiak eta bihurguneak tren-hotsekin lotzea. Hurrengo geltokia nire jaioterrikoa dela, horixe dakit, baina ezin ditut hara bitarteko hain paisaia familiarrak berritu. Begiak zabaldu ditut berriro. Emakumeak niri begira segitzen du. Bekainak erdi kizkurturik ditu, nondik ezagutzen nauen gogoratu nahi balu bezala. Zuzen-zuzen begiratu diot. Leiho aldera jiratu du burua, baina lotsaz baino, diskreziozko jarrera halako batez.
Hurrengo geltokiagatik galdetu diot. Zer moduzko herria den. Emakumeak hasperen egin du. Isilik egon da pixka batez, buruan zerabilena esan ez esan balego bezala. Gero, bekain finak pixka bat jasorik, esan du:
-Itogarria.
Eta begirada jaitsi du.
Ez nekien zer erantsi hain erantzun ezustekoari. Beti gertatzen zait gauza bera aurreikusi ez dudan erantzunen bat jasotzen dudanetan.
-Nik baino hobeto dakizu zein itogarria den. Tokirik apartena da gora-nahiak itotzeko. Bete-betean asmatu zenuen alde eginda »erantsi du emakumeak.
"Ezagutzen nau!", harritu zait barrena, lotsatu beharko nindukeen harro puntu inozokeriazko batez.
Nire herrian bizi izandako urteek eragin dioten egonezina esplikatu dit emakumeak bi zertzeladetan. Ezkontzak ekarri omen zuen nire herrira. Ezertara ohitzeko astirik gabe ezagutu omen zituen nire herritarren izaera bekaizkeriazkoa, dena jakin nahia, arau betikoetatik urrutiratu ezina. Bizitza latza izan duela iradokitzen ari zait emakumea, baina ez dit xehetasunik eman bere bizitzari buruz. Ondo ezagutzen dut nolakoa den nire herria, baina irudipena dut emakumeak, nahita edo nahi gabe, desbideratu egiten duela gertatzen zaionarekiko arrangura; konturatu naiz niri ere itogarria egiten zitzaidan herriak oso neurri laburrean duela emakumeari gertatzen zaionaren erantzukizuna. Egia da, niri ere itogarria egiten zitzaidan herria, uste bainuen herria zela nire ezinen edo aurrera ateratzeko eragozpenen errudun madarikatua. Baina handik alde egin nuenean, ordu arteko estura bera sentitu nuen denbora luzez, harik eta bakardadeak neure barrura begiratzera behartu ninduen arte. Herria, ingurua, familia ez ziren nire ahuleziak ezkutatzeko aitzakia besterik.
Badakit zein den, ausartuko banintz, eman beharko niokeen aholkua: "Andere, inoiz esango ez dizkidazunak aitortu behar zenizkioke zeure buruari. Zure biluztasuna ezin duzu besteen zarpailekin ezkutatu". Ez diot, jakina, horrelakorik esan: badira norberak bere kabuz egin beharreko bideak, eta inork ez dugu aukera hori inori kentzeko eskubiderik, ezta errukiaren izenean ere.
Bozgorailuak nire jaioterriaren izena esan duenean, emakumeak hasperen egin du, herriaren izena entzute hutsak nahigabetu egingo balu bezala.
Trenetik jaitsi garenean, argitasun itsugarri batean bilduta ikusi dut herria. Emakumea agurtu dut nire bila agertu behar omen zuen lagun baten aitzakia jarrita.
Asti doia izan dut kontrako bidetik zetorren trena hartu eta itzultzeko.

Memoria eta amnesia
Orain arte bizi eta idatzi ditudanen errepaso mentala eginez: ez dakit gogoratzen ari naizen ala ahanzten. Gogoratu, gogoan hartu. Ahaztu, gogotik kendu. Agian bi ekintzak ez dira hain kontrakoak ere. Osagarriak ere izan litezke: bi prozesuak bete behar ditugu osotasuna lortzeko. Zein da, ordea, osotasuna? Bizitzan aurrera asmatzen eta estaltzen joan garen gezur handien eta egia txikien multzoa izan daiteke.
"Memoria pixka bat eta amnesia dosi handitan: horra gutariko bakoitzaren historia", idatzi dut beti soinean daramadan ohartxoen koadernoan.

Dibertimendua
"Nirekin ez dago sekula jakiterik. Edozein unetan lelokeria bat bota dezaket. Edo gezur bat. Adarra jo dezaket. Nirekin ez dago ezeren bermerik. Zakurra naiz, dibertitzea gustatzen zait, barre zantzoka jarduten dut zuen kontura eta baita nik irakasten dizkizuedanen kontura ere". (Gombrowicz, Egunkaria)


Azkenak
2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


AEBek Venezuelako ontzi bati eraso egin diote nazioarteko uretan, eta 11 lagun hil dituzte

Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Bi herrialdeen arteko tentsioa goraka ari da, soldaduak eraman dituzte mugara.


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Eguneraketa berriak daude