Zer da: Elkarren bermerako sozietatea


2007ko otsailaren 21an

Enpresaburu askok beren proiektuetarako sostengu ekonomikoa aurkitzeko duten aukera bakarra da, batez ere krisialdietan, horrelakoetan nabarmen murrizten baita kredituen kontzesioa. Era horretako sozietateak enpresa txiki eta ertainentzako soluzio gisa sortu ziren, finantzazioa eta kredituak lortzeko aukera izan zezaten; bereziki, epe luzerakoak, gauzatzeko moduko proiektuak martxan jartzeko bidea emango zietenak. 1994az geroztik, sozietate horiek entitate finantzario gisa kontsideratuak daude, eta Espainiako Bankuaren kontrolari eta ikuskapenari lotuak. Baina haien egiteko bakarra, banku eta kutxena ez bezala, finantzatzeko beharra duten enpresaburuei gauzatzeko moduko proiektuak abalatzea da, bermerik ez badute ere. Elkarren bermerako sozietate baten abala erdiesteko, enpresa txiki eta ertainek bazkide partaide bihurtu beharra daukate. Operazioaren arriskua ebaluatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu behar dute. Sozietateak eskaintzen duen bermearen ordainetan, bazkide partaideak kapital-kuota bat jarri behar du, bazkide-izaera lortzeko, eta abalaren urteko komisio bat, emandako kredituaren portzentajean. 2003. urtean, Espainiako Estatu osoan, 10.000 milioi euro inguruko abalak eman ziren.


Azkenak
Netanyahuk ez dauka “gerra osteko” planik Gazarako

Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak publikoki leporatu dio Netanyahuri “gerra” amaitzerako planik ez izateak Israel behartuko duela Gazan kontrol militar eta zibila inposatzera. Palestinako Aginte Nazionalaren egitekoari buruzko eztabaidak talkak sortu ditu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
LGTBIfobiaren aurka egingo dute ostiral arratsaldez manifestazio ugaritan

LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.


Eguneraketa berriak daude