Uribe Kostako itsas labartsua

  • Ibaizabalen eskuin ibarrean, Abrak Kantauri itsasoarekin »itsoso esaten dute bertako euskaldunzaharrek»bat egiten duen lekuan, kostaldeak orografiaapetatsua eskaintzen digu, itsaslabar amiltsuak eta udan gainezka egoten diren hondartzak txandakatuz. Txangorako aukera zabalak ematen dituinguruneak, baina oraingoan Getxotik Larrabasterrarainokoa proposatuko dizuegu. Goizbaterako proposamena izaki, arratsaldea betetzeko ere aholkuren bat emango dugu: Plentzia hiribildumarinela eta Butroeko gaztelua, esaterako, ez daude urrunegi.

2004ko apirilaren 04an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Getxoko Kirol Portua Ereaga hondartzaren alboan dago, Arriluze kontrakaiaren ondo-ondoan. Izen benetan egokia du Arriluzek, 1.072 metro neurtzen baitu; muturrean, dagoeneko lo dagoen itsas-argia. Abraren bihotz-bihotzean gaude. Kontrakaiaren ezkerraldean »itsasoari begira gaudela», itsasadarra dugu, lasai bere azkenetan, soziologikoki hain desberdinak diren Algorta eta Santurtzi bereizten. Serantes mendia ere bertatik bertara ikus daiteke, inguru osoaren zelatari. Alde horretan, dago, halaber, dagoeneko aipatu dugun Kirol Portua. 1996an inauguratu zuten, eta haren itzalean hazitako jatetxe, taberna, zinema eta abarrek ehunka lagun erakartzen dute egunero.

Arriluzeren eskumaldean Ereaga hondartza dago. Abra guztiz itsaso ez, baina itsasadar barea ere ez da hemen. Hondartzarekiko paralelo, hotel eta jatetxe dotorez betetako pasealekua dago, Ereaga Bilboko aberatsen gozamenerako gune bihurtu zen aldiko oroigarri. Igeretxeko bainuetxea egin zuten lehenbizi »gaur egun hotela da», eta haren ondotik eraikin gehiago etorri ziren. Gure txangoa hasteko, pasealeku horretatik abiatuko gara, itsasertzaren ondotik Algortako Portu Zaharreraino eramango gaituen errepideari jarraituz, eta eskuman Algortari eusten dion etengabeko labarra dugula.

Portu Zaharretik Algorta modernora

Portu Zaharrean eskailera maldatsu batzuekin egingo dugu topo, eta horietatik igoko gara auzoaren bihotzera heltzeko. Portu Zaharreko kaleetatik galtzea merezi du, baina aurrera jarraitu nahi izanez gero, beti gorantz jotzea besterik ez dago, Aretxondo aldapara ailegatu arte. Haren amaieran Algorta moderno eta komertziala hasten da. Tabernaz taberna edo dendaz denda ibili nahi duenak hementxe du aukera paregabea, baina guk itsasertzaren bila joko dugu berriz. Horretarako, Aretxondo kalea bukatu bezain laster ezkerretara egitea da onena, oso hurbil dagoen San Nikolas plazarantz. Plazatik, Andres Cortina kalean barrena abiatuko gara, gero eskumara jo eta San Martin kalean sartzeko. Estilo nahastea eskaintzen digun San Martin elizaren ondotik igaro eta aurrera jarraituko dugu kale beretik. Azkenik, ordu laurden inguruko ibilalditxoaren ostean, Telletxe kale zabalera iritsiko gara.

Telletxe kalean gaudela, errotonda bat ikusiko dugu ezkerretara; Algorta eta Andra Mari auzoen arteko muga da. Errotonda horretatik ezkerretara jaitsiz Arrigunaga hondartza dago; aukera polita bainurako. Aurretik geneukan norantzan jarraituz, berriz, Aingeru etorbidean sartuko gara. Horren ezkerreko espaloitik joanda, laster aurkituko dugu oinezkoentzako pasealeku baterako sarrera. Horixe da berriro kostalderatuko gaituena, baina aurrerantzean, ibilbidearen hasieran ez bezala, itsaslabarren goialdetik ibiliko gara.

Hartu dugun bide berriak zuzen-zuzen eramango gaitu ibilbidearen amaierara, baina horretarako kilometro batzuk falta dira oraindik. Lehenago, eta dagoeneko hiriari agur esanda, Axerrota topatuko dugu, Bizkaiko haize-errota bakarrenetakoa. XVIII. mendean eraiki zuten, Andra Mariko baserritarren mesederako; inguruan ez dago errekarik, eta beraz ur-errotarik ere ezin egin. Artoa eho nahi bazuten, Berangoko errotetaraino hainbat kilometro egin behar izaten zituzten bertokoek. Hala ere, atarramendu gutxikoa izan zen Axerrota; XIX. mendearen hasierarako geldirik zegoen. Gaur egun turismo gunea da, eta jatetxe garestia dauka bere barruan.

Aurrera eginez, itsaso zabalera hurbilduko gara apurka-apurka. Abra eta Ezker Ibarreko ikuspegi ederra dugu hemen. Oskarbi dagoenean, Santanderreko itsasertza ere ezin hobeto ikusten da. Luze gabe, Galeako gotorleku zaharrera helduko gara. 1742an eraiki zuten, Bilbora zihoazen itsasontziak kortsarioengandik babesteko, eta bigarren gerra karlistan eman zituen azkenak eraikin militar moduan. Orain erdi hondatuta dago, baina Udaletxeak berregokitzeko asmoa agertu du.

Gotorlekua atzean utzi eta Abraren azkenerantz abiatuko gara. Laster eskumara doan bihurgunea hartuko dugu, benetako itsaso zabalaren parera iritsi garen seinale. Inguru horretan dago oraindik lanean dirauen Galeako itsas-argia. 1950ean egin zuten, 1900ekoa ordezkatzeko; hark, berriz, 1782koa ordezkatu zuen.

Aipatzeko moduko ezer gutxi dago hemendik gure txangoa amaitu arte, Kantauri itsasoaren handitasuna eta naturaren edertasuna ez badira. Sopelara hurbildu ahala, ezkerratara Gorrondatxeko hondartza utziko dugu, sorta eder bateko lehena, oraindik Getxon. Uneren batean Sopelan sartuko gara eta, ibilbidearen amaiera den Barinatxe hondartzara heldu baino lehenago, agian, aladeltan dabilen norbaitekin egingo dugu topo, eskola bat baitago inguruan.

Abiapuntura itzultzeko, Sopelako Larrabasterra auzoan metroa hartzea da gomendagarriena. Bertara heltzeko, hondartzako aparkalekutik eskumatara, gora, doan bidetik abiatuko gara. Zuzen jarraituz, hamabost minuturen bueltan helduko gara herrira; geltokia han bertan dago, errepide nagusiaren alboan. Metroa hartu ostean, Neguriko geltokian jaistea da egokiena.

Butroe gaztelua: XIX. mendeko altxorra

Butroeko gaztelua Gatika udalerri txikian dago, Butroe auzoan, hain zuzen. Autoa duzu hara joateko modurik onena, ia bakarra ez esatearren. Larrabasterratik abiatuta, Sopelako erdigunera doan errepidea (BI-634) hartu behar da, herri hori eta Urduliz zeharkatuz; Urdulizen, alde batetik Plentziara eta bestetik Bilbora doan bidegurutzea dago. Bilborako norantza hartu behar da, eskumatara, eta ia bertan dagoen errotondan, berriz, ezkerrera, Mungiarantz. Hurrengo udalerria Gatika da, baina Butroe auzo txikia, gaztelu eta guzti, herriaren erdigunera ailegatu baino lehenago agertuko zaizu.

Gaur egungo gaztelua XIX. mendean eraiki zuten, behinola oinaztar eta ganboatarren arteko lehiak ezagutu zituena zegoen lekuan. Izan ere, oinaztarren buru izan zen Butroeko Jauna. Giroa lasaiagoa da orain, noski. Gazteluak hainbat eginkizun mota eskaintzen du, eta jatetxea ere badago. Ingurua, bestetik, zeharo ederra da. Udan »apirilaren 1etik irailaren 30era arte» egunero sar daiteke bertara, 10:30etatik 20:00etara.

Plentzia, itsasoari lotutako herria

Plentzia, 3.500 biztanle inguruko hiribildua, Butroe ibaiak itsasoratzean egiten duen itsasadar txikiaren alboan datza. Bertara joateko garraiobiderik hoberena, Sopelatik zein Getxotik, metroa da. Geltokitik irtenda, parez pare aurkituko duzu Geltokiko Zubi ikusgarria, orain urte gutxi egindakoa eta oinezkoentzat baino ez dena. Itsasadarraren ezker ibarrean zaude orain, eta Plentzia primeran ikus dezakezu bertatik. Zubia zeharkatu eta herrira heltzean, aukera bi dituzu: zure pare-parean alde zaharra dago, muino batean eraikita eta galtzeko moduko kalez beteta. Ezkerretara, berriz, paseabide luze eta ederra, itsasadarraren ertzetik porturaino eta hondartzaraino doana.

-Butroeko gaztelua: 94-615 11 10
-Plentziako turismo bulegoa: 94-676 55 41
-Getxoko turismo bulegoa: 94-491 08 00

Zelan ailegatu Getxora?
Bilbora heldu autopistaz (A-8tik edo A-68tik, norberaren abiapuntuaren arabera), eta hiria inguratu. Laster hasiko gara Getxorako bidea adierazten diguten errotuluak ikusten. Horiei jarraituta, eta autopista behin ere utzi gabe, La Avanzada izeneko errepidera helduko gara. Horrek Leioa zeharkatzen du erdi-erditik; hiri hori atzean utzi eta gero errotonda handi batera helduko gara. Bertan, aurrez geneukan norantza berdinean jarraituko dugu, handik kilometro erdira-edo Abraren ertzean dagoen bidegurutzera heldu arte. 400 metrora, aurrez aurre baina pixka bat eskumatara, Getxoko kirol portua dago, gure ibilbidearen hasiera.

Algortako Portu Zaharra, ezezaguna eta xarmangarria
Algortako Portu Zaharra »XIV. mendean sortu zen» euskal kostaldeko harribitxirik ezezagunenetako bat da beharbada. Ez da oso handia, eta arrantzalerik ere ez zaio geratzen apenas (turismo gunea da gaur egun, batez ere), baina haren kale estu aldapatsuei eta atari txiki eta ondo zainduei xarma darie barra-barra; Portu Zaharra hitz bitan definitu behar bagenu, zinez ederra dela esango genuke. Berezko izaerari eusten ere jakin izan du, baserritarren herri izatetik zerbitzu-hiri izatera igaro den Getxo aberatsean. Eta hori igarri egiten zaie bertakoei; inguru honetan edonork aitortuko dizu Portu Zaharrekoak aparteko kastakoak direla.
Sanlorentzotan ospatzen ditu jaiak, abuztuaren 10aren inguruan beraz, eta urterik urte jendez gainezka egoten dira goiko kale eta plazatxoak nahiz behean, Abraren ondo-ondoan, itsasoari irabazitako lurrean eraiki ziren errepide eta aparkalekua. Giro ezin hobea, askotan ibiltzea ere zaila den arren. Hori, hala ere, gauez gertatzen da batik bat. Egunez lasaiago egoteko parada egoten da, herri arrantzaleetan ohikoak diren jaialdiez gozatzen.


Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude