Tomas Eloy Martinez: «Egilearen gainean eragin gehiegi duten nobela guztiak deserosoak dira»


2004ko apirilaren 04an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

El vuelo de la reinarekin eduki duzun arrakasta eta gero, esaiguzu orain zertan ari zaren.
Begira, berriki bukatu dut nobela bat, El cantor de tangos du izena, Buenos Aires hiriari buruzko nobela bat da. Zazpi edo zortzi hizkuntzatan argitaratuko da batera. Londreseko Bloomsbury argitaletxeak kontratatu zuen, beraz Bloomsburyk aterako du, baina argitaletxe honek, bere aldetik, beste hainbat argitaletxeri »Frantzian, Espainian, Alemanian, Italian, Brasilen, Herbeheretan, Suedian...» saldu zien; gaztelaniaz, esaterako, Espainiako Planetan aterako da.

Peronismoari buruzko zikloa amaitu da zure nobelagintzan?
Aspaldi dela. Konturatu naiz, hobe esan, alemaniarrek ikusarazi didate ari naizela kontatzen, nahi gabe, nire herriaren historia XX. mende osoan zehar. Izan ere azken nobela hau, El cantor de tangos, 2001eko irailaren eta 2002ko urtarrilaren artean gertatzen da, hau da, Argentinako ekonomiaren amiltzea gertatzen den unean, eta hurrengo nobela, dagoeneko lantzen ari naizena eta Mujer de la vida titulua edukiko duena, diktadura militarraren mendeko eguneroko bizitzari buruzkoa da. Horixe da orain arte ukitu ez dudan aro bakarra, ez nintzelako orduan Argentinan bizi izan; beraz, nobelaren bidez saiatuko naiz berreskuratzen bizi ez dudan bizitza-puska. Peronismoa Santa Evitarekin bukatu zen, eta, beste alde batetik, ziklo laburra izan zen; oso ezagun egin dena, baina laburra.

Hitz egiguzu gehiago nobela berri horretaz.
Bizi izan ez naizen bizitza da, Argentinako diktadurarena, egun bakar batez ere ezagutu ez nuena, nire atzerrialdia Isabel Peronen erregimena erori baino pixka bat lehenago hasi zelako, eta 1984ko maiatzera arte iraun zuelako, eta ordurako erregimena jada demokratikoa zen. Beraz, orduko egunkariak irakurriz, ikertuz, eta garai hartan bizi izan zirenekin hitz eginez, saiatu naiz nobelako historia osatzen urratsez urrats. Eduki nuen amets izugarri arraro batekin hasten da, eta imajina dezakezuen modurik harrigarrienean erabakitzen da. Bi kartograforen istorioa da, bikote baten istorioa; egun batean Buenos Aireseko probintziako hego aldean mapa bat egiten ari dira; gazte bat hartzen dute stopez. Handik kilometro batera militarren patruila batek geldiarazten ditu. Gaztea montoneroa da, hirurak eramaten dituzte preso. Emakumea ez dute torturatzen, ez diote ezer egiten, baina gizonari bai; gizona ikusten dute ateratzen presondegi militarretik, hilik; emazteak ezin du onartu hil denik, hasten da senarra bilatzen; hogeita hamar urte geroago, emakumea New Jerseyn dago, lanean, mapak egiten. Jatetxe batean dago, eta ezagun egiten zaion ahots bat entzuten du, eta senarra da. Igoal-igoal dago, bizirik eta hogeita hamar urte lehenago utzi zuen bezala; ez da aldatu bere irudia, ezta bere ahotsa ere, ez da anaia bat, ez da bikia, ez klon bat, ez da mamu bat: bera da. Eta gainera ez dago elementu fantastikorik. Enigma honetatik abiaturik, nobelaren bukaeran ebazten dena naturaz gaindiko elementurik gabe, senarra badoa kontatzen gertatu zaiona. Horixe da nik bizi izan ez dudan bizitza. Nire herriaren iraganarekin dudan zor bat da, eduki ez nuen denbora berreskuratu nahi izan dut. Gainera oso ariketa bitxia egiten ari naiz, ikuspegia baita diktadurarekin bat egiten duen norbaitena.

Zure nobelagintzan egiazko materialak erabiltzen dituzu gero horrekin fikzioa sortzeko. Zure narratzaile lanaren ikuspuntutik, zer iruditzen zaizu historialarien lana?
Orain arte nik uste nuen historialariak egiaren paradigma zirela, baina deskubritu dut historialariak ere zalantzazko bide batetik ibiltzen direla, eta alde horretatik ibiltzen duten bidea nobelagileena bezalakoa dela. Historia hitzez egina dago, eta beraz, zalantzez eginda dago. Ez dago egiazko historiarik, eta azken buruan irakurtzen dugun historia guztia nobela bat da, baita ere. Gaur egungo historialari askok erabiltzen ditu nobelarenak diren teknikak eta lengoaiak, beraz gurutzatzen ari diren bideak dira, generoak topo egiten ari dira nobelaren barruan, nobela baita askatasunaren genero handia. Nobela berez da askatasun-ariketa bat, eta beraz horren barruan genero guztiak sartzen dira.

Zure herriko errealitate politikora itzuliz; Menem eta De la Ruarekin egon zen halako amets bat, Argentina lehen munduan deitzen denaren barruan sartuko zelakoa edo; gero etorri zen etorri zena. Nola ikusten duzu Argentina gaur egun. Errekuperatzen ari da? Beste alde batetik Kirchner, iragana irekitzen ari da, eta hildakoen eta desagertuen kasuak ezagutzen ari dira.
Argentina ez da oraindik naufragioaz errekuperatu. Zorrik handiena duen herrialdea da, 200.000 milioi dolar, uste dut. Menemen gobernuaren ustelkeria izugarriaren, konparaezinaren ondoren, »zinismoarekin, gezurrarekin, faltsukeriarekin loturik egon zen ustelkeria, bestalde» eta De la Ruaren erabateko ezgaitasunaren ondoren, orain badago kemenez lan egiten ari den presidente bat. Ni berez naiz mesfidati boterearen aurrean, beti boteretik kanpo bizi izan naiz, besteak beste nire independentzia intelektualari eutsi ahal izateko. Horregatik beragatik esan dezaket herriak esperantza berri bat aurkitu duela, aurrera egiteko borondatea. Uste dut garrantzizkoa dela herriaren oroimena berreskuratzea, Menemek bere indultuarekin lurperatu zuen oroimen hori, eta uste dut oroimenaren berreskuratze honetan oso gauza larriak deskubrituko ditugula, esaterako 76tik 83rako diktadura militar ikaragarrian argentinar gehienek ezikusiarena egin zutela, besta aldera begiratu zutela, nolabaiteko konplizeak izan zirela. Oraingoz, eta gobernu honek kontrakorik demostratzen ez duen bitartean, uste dut aurrera egiteko aukera itzelak dauzkagula.

Zer iritzi duzu publizitateak eta komunikabideetako kanpainek irakurtzeko ohituretan daukaten eraginari buruz?
Bizitzan zehar aurkitu ditudan idazle handi guztiekin eztabaidatu dut honetaz. Lehen-lehenik, Borgesekin, 83an. Borgesek esaten zuen, «hainbeste urte lan isilean eta azkenean txaloen zarata entzutea »ezin baitut ikusi!»». Bat-batean eskertzekoa da entzutea norbait zenbait jenderen gustukoa dela. Idazleoi ez zaigu gustatzen liburua merkatugai bihurtzea; ez da gure erantzukizuna, guk ez dugu horren errurik. Liburua merkatugai bihurtzearen prozesu horretan etekinik txikiena ateratzen dugunok idazleak gara, hain zuzen. Horretaz onura ateratzen duen artekari-sare handi bat dago. Gero, sortzen den diruaren beste zati handi bat zergek eramaten dute. Idazleen poltsikoetara tantak baizik ez dira iristen. Duela gutxi hitz egin nuen Garcia Marquezekin honetaz; badakizue Cien años de soledad Paper Books-en zerrendan lehena dagoela The New York Timesen? Horrek esan nahi du saldu dituela, azken hiru astetan, gutxienez milioi eta erdi ale, argitaratu eta ia berrogei urtetara. Garcia Marquezek esaten zuen, «begira, kalkulua erraza da, horrek esan nahi du, bost edo sei milioi dolar gordin. Dirutza horren ehuneko hogeia eskuratzen badut, zorte handia edukiko dut. Dena galtzen da bidean, eta idazleak dira onurarik gutxien ateratzen dutenak honetatik guztiatik».

Santa Evitaren arrakastak nola eragin du zure beste lanetan?
Begira, bere alde ona eduki du, baina txarra ere bai, galarazi baitu niri gehiago interesatzen zaizkidan lanak irakur zitezen, esaterako El lugar comun la muerte, edo La mano del amo, nire faboritoak direnak. Santa Evita ustekabeko arrakasta bat izan zen, pelikula egin eta askoz lehenagotik ere. Egilearen gainean eragin gehiegi duten nobela guztiak deserosoak dira, "Santa Evitaren egilea" esaten duten guztietan asaldatu egiten naiz, ematen du ez dudala beste ezer idatzi.


Azkenak
Kneecap, Last Tour eta protestaren merkatua

Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.


Baionako fiskaltzak ikerketa abiatu du Ane Lindanek EHZn egindako emanaldiaren harira

Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak Bilboko artista salatu du arrazoi beragatik, “eskarnio delitua” egin duela argudiatuta. EHZk barkamena eskatu die artistaren emanaldiak mindu dituenei, baina egoera gorrotoa sustatzeko baliatu dutenengandik “urrun”... [+]


Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero

220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.


Amnistia Internazionalak exijitu dio CAFi Jerusalemgo tranbiaren proiektua bertan behera uzteko

NBEren txosten batek azaldu du Beasaingo enpresak lagundu egiten duela Israelgo legez kanpoko kolonien hedapenean. Amnistia Internazionalek deialdia egin die gobernuei “urgentziaz” esku hartu dezaten txostenaren ondorioekiko.


2025-07-04 | ARGIA
TindEHEr egitasmoa: gazte-taldeen arteko ‘matxak’ euskaratik eta euskaraz

Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]


Foruzaingoak taser pistolak eskura izango ditu 2026tik aurrera

Nafarroako Barne Sailak araudia aldatu du Foruzaingoak taser pistolak erabiltzen hasteko hurrengo urtean. Pistola elektrikoen erabilera poliziek daramatzaten kamerek kontrolatuko dute.


Lurramak “Bihar ere laborari” lelopean ospatuko du 20. urteurrena

Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.


Hau altxorra, geure geurea!

-Kax, kax, kax.

-Aurrera!

Maratila kirrikariari buelta eman eta barrura.

Hor zaude zure Donostiako Ibaetako EHUko bulegoan, eserita, lanean, aurrean mahaia bete irakurgai. Hor daude zure poltsatxo beltza lurrean, zure erlojua, ohiko legez, eskumuturrean beherantz buelta... [+]


Tomasita Quiala, munduko “bertsolari” txapelduna

Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]


Leire Martinez, Equala berdintasun aholkularitza
“Zaila egiten zaio gizarteari onartzea albokoa izan daitekeela erasotzailea”

Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.


Amurrioko Correoseko langileek mobilizazio gehiago egingo dituzte, zuzendaritzak ez baitu kontrataziorik egin gainkarga konpontzeko

Hiru eguneko greba egin zuten ekainean eta enpresak ez ditu bete adierazitako konpromisoak. Horien artean zegoen udako oporren hutsuneak betetzea, CCOO sindikatuak azaldu duenez.


Eguneraketa berriak daude