Sezesioaren kostuak


2004ko apirilaren 04an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Espainiako hauteskunde orokorrak tarteko, azken hilabete honek, beste behin, Euskal Herrirako edozein proiektu subiranista zapuzteko eta manipulatzeko balio izan du. Gainera, gezurrezko premisa batetik planteatu da: Ibarretxe Planak, ofentsiba horren sustatzaileek diotenez, Espainiarekiko independentzia jasotzen du. Haren edukia irakurri duen edonork daki, ordea, Estatutua erreformatzeko proposamen bat besterik ez dela, Espainiarekin batera jarraitzeko. Euskal Herrirako edozein aukera subiranistaren etsai porrokatuak eta deklaratuak izaki, ofentsiba horren diseinatzaileek, aldi berean, beldurra eta ikara sortu nahi izan dute herritarrengan oro har, zeinek onetsi edo gaitzetsi beharko bailukete, kasua balitz eta herri-kontsulta edo erreferendum baten barruan legokiekeenean, aukera subiranista eta independentista litzatekeen hori.

Fronte espainolista politiko zein mediatiko guztietatik aritu dira, ikusi dugunez, "informazioak" eta txostenak tantaka filtratzen, guztiak ere xede bakar batekin: Euskal Herriaren edozein aspirazio subiranista eta independentista sabotatzea, sasi-argudio ekonomikoekin edo. "Sezesioaren kostuak" edo "Espainia ezaren kostuak" izan da propaganda horren titularretako bat, zeren kostu horiek, autoreek diotenez, ezinezko egingo bailukete independentzia. Pentsio-sistema propio baten bidera ezintasun ekonomikoa izan da baliatu duten beste argudioetako bat, Ibarretxeren Gobernuak berak enkargaturiko txosten tekniko batean oinarrituz.

Euskal Herri independente baten bideragarritasun ekonomikoa, baita Euskal Herriko pentsio-sistema baten bideragarritasuna ere, lehenik eta behin, euskaldunek erabaki behar dute, eta, independentziara heltzeko borondate politikorik baldin bada, aurrera eraman nahi diren politikek eta premia batzuei edo besteei une bakoitzean ematen zaizkien lehentasunek determinatuko dute gainerakoa. Euskal Herriak kualifikazio handiko baliabide pertsonalak dauzka, baita baliabide natural eta finantzario nahikoak ere, independentzia ekonomikoki bideragarri egingo luketenak eredu ekonomiko berri baten barruan. Gastu-mota, ELA eta LAB sindikatuek esan dutenez, aukera politiko bat da: auziaren funtsa ez da ea zerbitzu publiko batek defizit handiagoa edo txikiagoa sortzen duen, baizik eta zer motatako gastuari ematen zaion lehentasuna. Alegia, aukera edo borondate politikoa da kontua. Gastu publikoaren berrantolatzeak eta iruzur fiskala errotik kentzeak oraingo politika asko aldaraziko lituzke, eredu ekonomiko berri baten barruan.

Borondate politikoa edozein prozesu subiranistarako funtsezkoa bada ere, badira, horretaz gain, Euskal Herri independente baten bideragarritasuna bermatuko luketen argudio ekonomikoak ere. Euskal Herriko Komite Ekonomiko eta Sozialaren datuek eta Segurantza Sozialeko Diruzaintza Nagusiaren beraren datuek baieztatzen dute Euskal Herriko Segurantza Sozial baten bideragarritasuna bermatua dagoela. Adibide moduan, aski da seinalatzea Segurantza Sozialak Hego Euskal Herrian 6.200 milioi euroko superabita lortu duela azken bost urteotan. Eta Euskal Herria ekonomikoki Europako Batasunean ezin legokeela diotenak gezurretan ari dira. Alde batera utzita euskaldunok Europako Batasunean egon nahi dugun edo ez, hori gerora ere erabakiko baitugu, Euskal Herriak gaur egun Europako Batasunean sartzeko eskakizun guztiak betetzen ditu: herri demokratikoa izatea eta Europarekin bat datozen datu ekonomiko estrukturalak izatea (defizita, zorra eta inflazioa). Nork esan dezake, zintzotasunez, eskakizun horiek ez ditugula betetzen? Eta, gainera, betetzen ez genituzkeen suposizio faltsuan ere, mundu-mailako ekonomia globalizatu baten barruan, ez da beharrezkoa, gaur egun, Europako Batasunean egotea.

Hauteskundeetako promes ekonomiko laboralak. PSOEk, Moncloako apopilo berriak, hauteskundeetako promesak betetzen hasi behar du orain, eta promes horiek, arlo laboralean zein ekonomikoan, Euskal Herriaren parte bati ere badagozkio. Jakina da, gaur egun geure subiranotasuna baliatzeko moduan ez gaudenez gero, Euskal Herria Madrilgo eta Parisko gobernuen mende dagoela. Ekonomiaren eta lanaren arloko erabaki asko, beste makina bat bezala, han hartzen dituzte, gugandik urruti.

Enplegu prekarioa eta aldi batekoa ezabatzea, enplegu egonkor eta kalitateko baten mesedetan; burbuila immobiliarioa ezabatzea, gazteek beren etxebizitza erosteko modua izan dezaten; PFEZn aldaketak egitea, errenta apalenen onerako; hileko soldata gutxienekoa 600 euroraino igotzea »orain 460,5 eurokoa da», zeinek hamarka mila pertsonagan izango bailuke eragina »besteak beste, zenbait prestazio sozial jasotzen dituztenengan»... horra hor promesetako batzuk. Euskal Herriaren interesetarako beste puntu giltzarri bat da zer jarrera hartuko duen Sestaoko La Naval eta Babcock Wilcox (BW) enpresen etorkizun zalantzazkoaz, enpresa giltzarriak baitira Ezkerraldean nahiz Euskal Herrian. Sozialisten aurreko etapan, sektore horiek, baita siderurgiakoak ere, birmoldaketa basatia jasan zuten, eta horrek berekin ekarri zuen Euskalduna eta Altos Hornos de Vizcaya (AHV) enpresak ixtea, baita Euskal Herriko altzairu berezietako beste zenbait enpresa ere. Promes egitea erraza da hauteskunde-garaian. Eta are errazago oraingoan, ez baitzuten uste Moncloara iritsiko zirenik. Agindutakoa betetzen hasteko garaia da.


Azkenak
Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebista gaztelerazko filmak ematen hasi dela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


Eguneraketa berriak daude