Hitz Bitan


2004ko apirilaren 04an

Laura Mintegik honakoa zioen Garan: «Euskal PEN Kluba berpizteko erabakia hartu baldin badugu, batez ere guk geuk beharra sentitu dugulako izan da. Egunkariaren itxiera, gure musikariek pairatzen duten zentsura... oso eremu latzean mugitzen ari gara, eta kanporako leihoak zabaldu behar ditugula sentitu dugu».

Juan Mari Beltranen hitzak Berrian: «Orain pentsatzen ari naiz betiko eskola itxien ordez interesgarria zatekeela eskola irekiaren formula. Hau da, ikasle batek aukera izatea irakasle ezberdinengana joateko, batetik bestera».

Jaione Apalategik adierazitakoak Berrian: «Egun, patronatuko zortzi kideon artean bi motatako kezkak nabarmentzen direla esan daiteke: alde batetik, Oteizaren izena osotasunik gabeko izanarekin erabili nahi duten lau kideen ikuspegia, eta bestetik, Jorge Oteizaren izena eta izana bat-egitearen kezka eta ardura gure gain hartu dugun beste lau kideon ikuspegia».

Unai Elorriaga El Culturalen: «Kritikari onenak idazleak dira, lanbidea barnetik ezagutzen baitute. Eurak dira kritika baliagarri eta konstruktiboa egin dezaketen bakarrak».


Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude