Bahea


2004ko martxoaren 28an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak Deian M-11ko atentatuari buruz idatzitako iritzi artikuluan:

«Garrantzitsuena, beraz, ez da egiletzarekikoa, berau arinagoa izan zen edo ez, ñabardura gehiago edo gutxiagokoa. Akaso bereizketarik gabeko atentatu hori baino krudelkeria txikiagokoa izan zen Miguel Angel Blanco bezalako atxilotu bat hiltzea? Garai hartan HBko Mahai Nazionaleko kidea nintzela, presoaren bizia errespetatzeko ETAri egindako eskarian bakarrik gelditu nintzen. Orain fariseoen gisa asaldaturik agertzen diren "matxo etalogoetako" batzuk, egoera haien ispiluaren aurrean biluztuko balira, sexurik gabeko politiko gisa agertuko lirateke. Non zineten kasu hartan Salaberria, Olarra, Iraeta, Aoiz, Esparza, Idigoras, Permach eta beste makako batzuk? Hori besterik ez».


Azkenak
Eguneraketa berriak daude