Pluraltasuna ote giltza?


2004ko martxoaren 21ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Gari Berasaluze Urola-Kostako zuzendariak ARGIAn idatzi berri du, besteak beste, zenbait mediori ez zaiola pluraltasunik eskatzen, eta hala ere, abertzalerik abertzaleenak ere etxeko sukaldean duela egunero, etxekoa balitz bezala. Ez dabil oker. Eztabaida askotan entzun izan ditut balizko eskizofrenia horren arrazoiak (hizkuntza kontuak, ohiturak, herrietako kronikak...), eta esplikazio bakoitzean arrazoi puntu handia dagoela onartuta ere, geure burua engainatzen jarraitzeko argudioak ere iruditzen zaizkit. Nire uste apalean, erdarazko zenbait mediok, batez ere azken urteetan darabilkien linea ikusita, oraindik ere gora egiten badu, ez dirudi pluraltasun ideologikoa denik egunkari bati eskatzen diogun aurrenekoa, eta nahiko lan duintasunak salbatzea. Horrekin ez dut esan nahi pluraltasuna beharrezko jotzen ez dudanik. Non dagoen koxka? Nire partetik atrebentzia gehitxo eta putzu handitxoan sartzea litzateke erantzutera ausartzea. Hala ere, errezeloa daukat osasungarriagoa eta produktiboagoa izango dela besteren onaz sufritzea baino zer eta nola egiten duen ikustea, eta klabeak harrapatzea. Garenak izatearen konplexua kentzea izan liteke pausoetako bat etxean ere etxekoa izateko.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.