Makina bat kontu


Teklatu birtuala
Tresna elektronikoen miniaturatzea imajinatzen ere zail egiten den neurrietara heltzen ari da, eta honen ondorioz, baita aparatuen itxura bera ere. Vkb Inc. firma israeldarrak, elementuak neurri mikroskopioetara mugatzen dituen teknologia berriei esker, Virtual Keyboard deritzon teklatua asmatu du. Berez existitzen ez den teklatu hau PDA edota ordenagailu eta telefono eramangarrien mesederako pentsatuta dago. Hau du funtzionamendua: Laser batek teklatuaren irudia azalera lau baten gainean proiektatzen du. Bertan hatzak ipini eta teklak presiorik egin gabe ukitzen dira. Aparatuan dauden sentsoreek hatzen mugimendua eta sakatu nahi izan den letra detektatzen dute. Teklatu arruntetako teklak sakatzean egiten diren hotsak ere imitatzen ditu.

Urre beltzaren ordezko bila

Erregai fosilen ordezko merke, eraginkor eta garbia aurkitzeko saioak etengabeak dira. Alor horretako ikerketen artean, Erresuma Batuko bi adibide ditugu hemen aipagai. Tarik Al-Shemmeri Staffordshire-ko ingeniariak, esaterako, landare-olioa esterifikatuz lortu nahi du erronka. Alegia, euri azidoa ez areagotzeko ahaleginetan, azufre dioxidorik produzitzen ez duen biodiesela lortu nahi du. Biodiesel hau, landako populazio gune txikietarako aproposa izan liteke, argindarra eta berotzeko sistemetarako energia produzituko bailituzke.
Paul Day britainiarrak ere ahalegin horretan dihardu. Industria kimikari industrial horrek aquafuel deiturikoa proposatzen du erregai fosilen ordezko gisa. Eta dagoeneko autoekin probatua du. Ia batere kutsatzen ez duen produktu honek formulan fuela, ura eta akain-belarraren haziak ditu nahasirik.

Kolore bidezko etiketak minbiziaren kontra
Medikuntzako ikerketa gehienen funtsa minbizia garaiz detektatzeko modu eraginkorra aurkitzea da. Shumming Nie Georgiako Institutu Teknologikoko ikerlariak eta bere biomediku taldeak, esaterako, puntu kuantikoen metodoa asmatu berri du. Puntu kuantikoak nano-kristal erdieroale batzuk dira eta gen eta proteinak bezalako hainbat biomolekulekin kimikoki bat egiteko ahalmena dute. Elementu hauen elektroiak oso trinkoak direnez, laser izpi batez argitzen direnean dirdira egiten dute eta erraz detektatzeko modukoak dira. Tamaina aldatuz hamar kolore desberdin har ditzakete, eta puntu kuantiko hauek etiketa fluoreszente guztiz sentikorrak dira. Proteina jakin batzuk minbizi zelula gisan markatzeko, edota farmako jakin batzuen eraginkortasuna neurtzeko erabil daitezke.


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude