Makina bat kontu

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Uhin elektromagnetikoei buruzko azterketa berria
Teknologia berrien garapena eta osasunaren alorrean jarduten duten ikerlariak ez dira ados jarri telefono eramangarriei eta sor dezaketen arriskuei dagokienez. Berriki, lau aditu independentek nazioarteko ikerketa ugari bildu dituzte, irrati uhinek osasunean duten eragin kaltegarria aztertzeko. Ekimena, ingurumenaz eta ekologiaz kezkatzen diren erakunde frantziar batzuek bultza dute. Euren txostenean aipatzen denez, «telefono eramangarria maizegi erabiltzeak sor ditzake loak hartzeko arazoak, buruko minak eta portaera aldaketak. Hori laborategi guztietan froga daitekeen kontua da. Eta litekeena da, gaixotasun neurodegeneratiboen eta gonadetako (obario eta barrabilen) anomalien arriskua handitzea». Lau aditu hauek gaineratzen dutenez, «ondorio larriak eragingo dizkie telefono eramangarria batere neurririk gabe erabiltzen dutenei». Arriskuari aurre egiteko bide bakarra »ikerlarion hitzetan» uhin elektromagnetikoen emisio neurria jaistea litzateke. Eta, hainbat estatuk egin duen bezala, metroko 0,6 volt-era murriztea proposatzen dute. Konparazio baterako, Frantziako metroko volt kopuruaren muga 41ekoa da, munduko altuenetako bat. Era berean, adituok gomendatzen dute komunikazioen iraupena mugatzea, dei bat eta bestearen artean ordubeteko tartea uztea eta sistematikoki belarrietako babesa erabiltzea. Azkenik, telefono eramangarrientzako antenetatik gutxienez 300 metrora bizitzea aipatzen du txostenak.

Bitamina ez da beti onuragarri
Suedian egin berri duten ikerketa baten arabera, odolean A bitamina gehiegi izateak hezurrak hausteko arriskua handitzen du. Ikerketari jarraiki, aldaka da hausteko joera gehien duena.
A bitamina modu naturalean esnekietan aurkitzen da, baina arreta berezia eskatzen dute azken urteetan sortu diren jaki osagarriek eta bitaminez aberastutako produktuek. Izan ere, honelako produktuak merkatuan horrenbeste ugaltzeaz bat, pentsamendu okerra zabaldu da elikaduraz arduratzen direnen artean. Alegia, bitamina gehiegi hartzeak onik ez, baina kalterik ere ezin duela egin. Ikerketek kontrakoa diote.

Mintegietako izokinen afera
Science aldizkari amerikarrak urtarrilaren 9an argitaratutako artikuluak hautsak harrotu zituen. Haztegietako izokina osasunerako kaltegarria dela, minbizia sortzen duten agentez josita dagoela, toxikatuta dagoela eta antzeko esaldi kategorikoek alarma piztu zuten kontsumitzaileen artean. Egilea Faroe uharteetan hazten den izokinari buruz ari zen batik bat, eta hilean behin baino maizago ez kontsumitzea gomendatzen zuen.
Dosier honek erreakzio ugari piztu ditu Europako nahiz Amerikako zientzialarien eta osasun arloko agintarien artean. Frantziako, Erresuma Batuko eta AEBetako elikadura eta osasunerako erakundeek zalantzan ipini dute kazetari-lana. Irizpide eta neurri desberdinak erabiltzen dituzte, eta datuekin ados badaude ere, datuok interpretatzeko moduak ipintzen ditu sokaren mutur banatan.
Dosierraren arabera izokin hauen bidez dioxina bezalako elementu poluitzaileak ipintzen ditugu gure plateretan eta ikerlariek oraindik ez diote horri behar bezala erantzun. Dioxina basoetako suteetan, erupzio bolkanikoetan eta hondakinak erretzean sortzen den molekula da. Airera zabaltzen da lehendabizi, lurreko elementuetara pasatzen da gero eta azkenik uretara heltzen da. Elikadura kateako maila guztietara barreiatzeko ahalmena du, planktonetik hasi eta arrain haragijaleetaraino, eta koipeetan erantsita gelditzen da. Gauza bera gertatzen da Poliklorobifenilarekin (PCB). Elementu poluitzaile hauek industrian erabili ziren 1970eko hamarkada bitartean. Egun debekatuta daude, baina presente beti. Antza denez, Europan onartutako maximoa baino baxuago zen izokin hauen poluitzaile kopurua.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude