LAB sindikatuak hizkera sexista saihesteko protokoloa prestatu du

  • Izena duen orok dauka bere izana protokoloa kaleratu du LAB sindikatu abertzaleak, hizkera sexista saihesteko. Gaztelera du oinarri, eta duela lau urte sindikatu berak martxan jarri zuen Aukera Berdintasun Planaren baitan dago. Hizkerak, izan ere, garrantzi handia du; bai komunikazio bide delako, bai pentsatzeko tresna delako ere. Lehen urratsa izan da gaztelera aztertzea eta emakumearen bazterketa eragiten duten arloak zuzentzea. Hurrengo pausoa euskararekin gauza bera egitea izango da, hizkera sexista hizkuntza orotan topa baitaiteke.

2004ko otsailaren 14an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hizkuntza gogamen ugari azaltzeko baliabidea da, eta aldi berean, bere baitan ideia ugari gordetzen dituen tresna. Adierazi ez ezik, pertsonek hizkuntzaren bidez pentsatzen dute. Horrexegatik, Itziar Lopategi LAB sindikatuko Emakume Arloko arduradunaren hitzetan «emakume eta gizonen arteko berdintasunerako oinarrizko urratsa da komunikazio arloa behar bezala aztertzea». Hala, duela lau urte LAB sindikatuak martxan jarri zuen Aukera Berdintasun Planaren baitan kaleratu da hizkera sexista ez erabiltzeko protokoloa Izena duen orok dauka bere izana izenburupean. Lan hau egiteko oinarri hartu dituzte sindikatuak berak nahiz beste erakunde batzuek kaleratzen dituzten idazkiak, eta idazteko orduan gizon eta emakumeen bereizketa saihesteko hainbat jarraibide bildu dituzte.

Hurrena, euskarazkoa

Lan honek gaztelania aztertu du. Egile Sonia Gonzalezek onartu duenez, hizkuntza honetan topatzen baitira hizkera sexistaren adibiderik garbienak. Besteak beste, femeninoaren eta maskulinoaren arteko bereizketa. Hizkera sexistaren etsenpluak, ordea, hizkuntza orotan topatzen dira, baita euskaran ere. Nahiz eta lehen begiradan bederen, hizkuntza berdinzaleagoa izan. Hori dela eta, kaleratu berri den txostena erabilgarri da euskaraz egiten diren zenbait akats konpontzeko, hainbat huts errepikatzen baitituzte euskal hiztunek ere. Hala ere, Lopategik esan duenez, sindikatuak badu asmoa euskararen erabilera sexista saihesteko protokoloa egiteko.

Txostenaren eremua

Txosten honek eremu mugatua du: LAB sindikatuak funtzionamendurako erabiltzen dituen barne arauak dira. Aitzitik, txostenak eredu izan nahi du eta sindikatuko esparrutik irten. Lehendik ere badira instituzioek egindako antzeko lanak. Gonzalezek, ordea, eguneroko beharretara ez direla egokitzen adierazi du, «hitz zehatzak ez ezik, hizkera berdinzalea lortzeko beharrezkoa baita testuaren egitura ere zaintzea».

Adibide eta gomendioak

Gomendio argi eta zehatzak bildu ditu lanak. Erraz eta une oro erabiltzeko modukoak. Gaztelaniako artikulua da, agian, hizkera sexistaren adibiderik nabarmenena. Baina beste hainbat forma hartzen ditu hizkera sexistak, gehienetan inkontzienteki erabiltzen direnak. Gonzalezen esanetan oso ohikoa da, esaterako, zenbait esapidetan gizonezkoa bakarrik aipatzea edota nabarmen azpimarratzea. Alegia, gizonezkoari izen-abizenak eta kargua ipintzea eta emakumezkoa izenez soilik izendatzea.

Hizkera berdintzailea erabiltzeko egiten diren saiakera ugari ere akastunak dira, txostenaren egileak aditzera eman zuenez. Tartean, azken aldian sarri erabili den marratxoa (/). Hau estetikoki itsusia eta iluna izateaz gain, akats bera errepikatzeko modua da, gizonezkoa lehen postuan eta emakumea marratxoaren beste aldean jartzeko ohitura baitago. Gonzalezek kasu hauetan ordena txandakatzea proposatzen du. Aipatutakoak adibide pare bat baino ez dira. Akatsak eta horiei emandako irtenbideak ugari eta konplexuagoak dira eta horietako asko batzen saiatu da LAB sindikatuak kaleratu duen txostena.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude