Bero-beroan


2004ko martxoaren 14an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainia eta torturaren gaia Nazio Batuen Erakundean

Datorren martxoaren 15ean, Theo Van Boven Nazio Batuen Erakundearen torturari buruzko kontalari bereziak, Espainian duela hilabete gutxi egin zuen bisitaren berri emango du NBEren Giza Eskubideen Batzordean. Egindako txostenean, atxilotuekiko inkomunikazio garaia «tratu krudel eta ankertzat» jotzen du. Begiak estaltzea edo kaputxa jartzea debekatu beharko litzatekeela dio, eta honek torturatu ahal izateko egoera sortzen duela azpimarratzen du. Atxilotuek lehen unetik abokatua edota medikua hautatzeko eskubidea dutela ere zehazten du. Euskal presoen sakabanaketa ere aipatzen du txostenean eta honek preso eta senideen bizitza zailtzen duela. ETAren jardueraz ere mintzo da Van Boven eta bere jarduera salatzeaz gain, espainiar asko izuturik bizi dela adierazten du. Txostenaren filtrazioa Efe agentziak aurreratu du. Tortura salaketak, bestalde, ez dira eten eta Cuencako polizi operazioaren ondorioz atxilotutako Gorka Vidal, Irkus Badillo eta Beñat Berraondok Guardia Zibilaren eskuetan jasandako torturak salatu dituzte.



2003an Ertzaintzan %10eko lan hutsegitea izan zen

2003. urtean Ertzaintzan %10 inguruko lan hutsegitea izan zen El Pais egunkariaren arabera. Egunkari madrildarrak Barne Sailak oraindik ezagutzera eman bako txosten bateko datuak erabili dituela dio. Lan hutsegite txikiena urtarrilean izan zen, %9,2koa, eta handiena maiatzean, %20,5ekoa.


Elkarrik elkarrizketaren aldeko 100.000 sinadura lortu ditu Hegoaldean

Aspaldi ari da Elkarri elkarrizketaren aldeko sinadurak biltzen eta joan den asteburuan 100.000 sinadurara iristeko falta zitzaizkion 30.000 lortu zituen Hego Euskal Herriko 130 herrietan jarritako 550 mahaietan. Langintzan horretan 2.000 Elkarrizale aritu ziren, gizarte mugimenduak adierazi duenez. Sinadura hauekin, hauteskundeen ondoren Elkarrik alderdi guztiez osatua egongo den elkarrizketa mahaia osatzea eskatuko die Eusko Legebiltzarrari eta Nafarroako Foru Legebiltzarrari, herri ekimena erabiliz egingo den lege proposamenaren bidez.


Igandearen zain, azken txanpan

Hauteskunde egunerako azken txanpan, kanpainak abiada hartu duela esan liteke, nahiz eta honek ez duen zerikusirik Gasteiz eta Iruñeko legebiltzarrak edota udal hauteskundeetan izan ohi den zalapartarekin. Ezaguna da Espainiako hauteskunde orokorrek ez dutela halako sukarrik eragiten euskal gizartean, baina bestetik, oraingoan ere badira nahiko berezitasun termometroak gisako beste hauteskunde batzuetan baino gorago egin dezan. Igandeko emaitzen zain, inkestak daude indarrean: PPk gero eta zailagoa bide du gehiengo osoa; PSOEk gora nabarmen, baina seguruenik lau urtera begira geratuko da; EAJk bereari eutsi; Nafarroa Baik bere eserlekua ere lortuko bide du; EA larri berearekin; Aralar-Zutik bat amesten; eta Ezker Batua orain arte bezala. Bergarako proposamenaren ingurukoek ere eserleku gabe, bistan da, baina guztiek kontatutako dituzte modu berezian legez baliogabeen artean kontatuko diren botoak.


Erriberrin euskara bizi zela baieztatu du XVI. mendeko eskuizkribu batek

anjel jimenez biurrun ikertzaileak aurkitu du 1574. urteko eskuizkribua. Pedro Ezpeleta jaunaren zerbitzariak, Beltran Garrizek, Erriberriko plazan bandoa irakurri zuen euskaraz. Bere nagusiaren ukuiluan behorrak zituenak haien bila joateko zioen bandoak. Zerbitzaria ez zen pregoilari ofiziala eta plazan irakurri zuena pergaminoan jaso zuen notarioak, gero kontuak eskatzeko. Kontua da dokumentu horrek erakusten duela XVI. mendearen erdialdean erriberritarrek euskara erabiltzen zutela eguneroko jardunean eta ez, orain arte uste izan den bezala, talde txikietan eta espazio pribatuetan soilik.


Hezkuntza sailburua eta «Eskolak euskaldundu behar du» ekimena

Martxoaren 3an elkartu ziren EHE, IA, LAB, Sortzen-Ikasbatuaz, AEK eta Euskal Herriak Bere Eskola taldeetako ordezkariak EAEko Hezkuntza sailburu (Anjeles Iztueta) eta sailburuordearekin (Abel Ariznabarreta). Hezkuntza sistemak euskaraz dakiten haurrak izateko neurriak hartzeko eskatu zuen taldeak. Oraingo hezkuntza eredua gainditu behar dela gaineratu zuten. Iztuetak sistema bera indartzeko asmoa agertu zuen.


Euskaraz mintzatzeko txartela

Elgoibarko udaleko euskara sailak Izarra kultur elkartearen eta herriko euskaltegien laguntzaz euskara ikasle txartela ekimena jarri du abian ekainera arte. Euskara ikasita gero erabiltzea lan nekeza izaten dela jakinda, herriko 70 dendarik hartu du konpromisoa zeregin horretan euskaldunberriei laguntzeko. Hogei ikaslek jada txartela erabiliko dute dendetan eta puntuak lortzen joango dira dendariekin euskaraz izandako elkarrizketen konplexutasunaren arabera.


Norbanakoaren konpromisoak

29 konpromisoko zerrenda aurkeztu du Kontseiluak herritarrei zuzendua. Euskaldunentzat zein erdaldunentzat prestatu du zerrenda eta herritar anonimoarentzat pizgarri izango delakoan ospe edo prestigioko jendearengana joko dute konpromiso eske. Hona konpromiso zerrendako lehenengoak: «Euskara ikasiko dut», «Euskara maila hobetuko dut», «Euskara erabiliko dut», «Lehen hitza euskaraz egingo dut edozein erakunde, elkarte edo enpresetan».


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude