Bedeinkatuak zuek!


2004ko martxoaren 14an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bedeinkatuak zuek, Espainiako eliza katolikoaren gotzainok, datozen hauteskunde orokorrei begira otsailaren 18an argitaratutako oharrean »nire ustez» PP-ri botoa ez emateko gomendatu duzuelako!

Bedeinkatuak zuek, botoa ematea hain garrantzitsua, onuragarria, beharrezkoa... dela diozuenean, etxe-barrutik hasteko asmo sendoa igartzen zaizuelako, eliztarrei botoa eta eliz gaiez erabakitzeko gaitasun osoa emanez.
Bedeinkatuak zuek, bozkatzea eskubide eta eginbehar bat dela diozuenean, ondorioztatzen delako bihotzondoa saminduta duzuela gizartearen zati bati eskubide hori ukatu izanaz; ergo ez dagoela bidegabekeria hori bultzatu dutenei botoa ematerik.

Bedeinkatuak zuek, bizitzeko eskubidea babesten dutenen aldeko botoa eskatzean, gogoan dituzuelako, adibidez, ogi-apurren eske Europako ateetan itotzen direnekiko bihotz-begirik ez duten agintariak, Irakeko sarraskiaren egile eta babesleak, pertsonak suntsitzeko espetxe-sistema asmatu dutenak...

Bedeinkatuak zuek, "betiko" familia »eta, batez ere, familia ugaria» babesten dutenak gorestean, etxetik hasteko asmoa duzuela iradokitzeagatik. Alegia, familiak sortzeko eskubidea onartuko duzuela zeuen artean, nahitaezko zelibatua inori ezarri gabe. Mila sermoi baino hobe baita norberak bidea erakustea!

Bedeinkatuak zuek, benetako ezkontzaren alde mintzatzean, ez dituzuelako gay eta lesbianak baztertzen. Nola gaitzetsiko dituzue, adibidez, "ama birjina" moderno horiek, gizonik "ezagutu" gabe haurdun gertatzen diren emakume guztiz garbiak, bakarra aski ez eta bi amaren bihotzez haurra maitatzeko prest daudenak, aita "putatibo" edo ustezkorik ere gabe etxean?

Bedeinkatuak zuek, "nazioarteko zuzenbidearen errespetua" eskatzean, dudarik gabe Azoreetako hiru satanak »gizajale gezurtiak» dituzuelako buruan. Eta bedeinkatuak zuek, Irakeko gerraren aurka Kristorenak esan ondoren, 2003ko maiatzean zuen Erromako gotzaina Madrilera bisitan joan eta gobernuburu gerrazalea eskumikatu zuelako, eta aurten bertan urtarrilaren 23an familia osoarekin argazkia egitera Vatikanora joatean "pikutara" bidali zuelako... damu-izpirik gabe harro baitago triskantzaz!

Bedeinkatuak zuek, "kulturen eta herrien arteko, batez ere Espainiako herrien arteko, elkar ulertzea eta solidaritatea" aldarrikatzean, gogor gaitzesten dituzuelako bazterrak sutzen, txakurrak xaxatzen, pozoia banatzen dabiltzan politikari popularrak, irrati-kateren bat (ezagutzen COPE?), maite zaituzten egunkariren bat....

Bedeinkatuak zuek, "terrorismoaren erabateko gaitzespena" eskatzean, Lege Antiterroristaren babespean inkomunikazioaren tunel ilunean gertatzen ez diren frogatu ezinezko zera horietaz ari zaretelako, ezta?, ozen gaitzetsiz Inkisizio gogoangarriaren metodoak egungo politikagintzan.

Bedeinkatuak zuek, Carod-Rovira gurutziltzatua ikustean, "terrorismoari arnasa ematea" eta antzekoak aipatu gabe, berari laguntzera joan zaretelako, gogoan hartuta tamaina bereko bekatua egin zuela Uriarte jaunak.

Bedeinkatuak zuek, martxoaren 8a dela eta, emakumearen duintasunaz, genero-indarkeriaz eta abar literatura egin ordez, erabaki duzuelako eliza katolikoan emakumea gizonaren pare-parean jartzea egoera guztietan, Jainkoa emakume dela aldarrikatuz!

Hala bedi, amen,
que así sea edo...
ainsi soit-il!


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude