Nork hautsi zuen Eroski-Consum?


2004ko otsailaren 29an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Oraindik orain gertatu da Valentziako Consum kooperatibaren eta Euskal Herriko Eroskiren arteko elkargoaren haustura, 1990az geroztik lehena bigarrenaren bazkide izan eta gero. Horrela, Eroskiren hedapenak zartadakoa jaso du, ez bakarrik Valentziako Komunitatean, baita Murtzian eta Kataluniako parte handi batean ere, ia erabat desagertu baita Mediterraneoan. Haustura horren bertsio ofiziala Valentziako kooperatibaren enpresa estrategia berri batean datza, eta estrategia hori erabakiak orain arte Euskal Herriko kooperatibaren zuzendaritzan zentralizaturik egon izanak determinatua da. Consumek dio erabakitzeko eskumen handiagoa nahi duela. Eroski kide duen MCC taldeak, agi danean, ezustean hartu zuen albistea. Sinetsi behar ote dugu haustura horren bertsio ofiziala? Ofizialez beste daturik ez daukagu. Badira, hala ere, hainbat zalantza, hain zuzen ere PPren propaganda orbitak eta haren fronte mediatikoak Eroskiren eta Euskal Herriko beste enpresa batzuen inguruan sorturiko girotik datozenak. Euskal Herriko egoera politikoa ikusirik, gure produktuei eta gure enpresei boikota egiteko eskatzera iritsi dira, Eroski hatzarekin seinalatuz. Valentziako Komunitatean, boterea PPk kontrolatzen du, eta berehala eman dio bere sostengua, publikoki, Consumen bakarkako ibilbide berriari. Nork hautsi zuen Eroskirekiko elkargoa? Consumen estrategia enpresarialak ala PPren estrategia politikoak?

Foro bateraezinak. Azken urteotan, hainbat foro sozial eta ekonomiko ari dira antolatzen munduan, ikusi dugunez. Horien izendatzaile komuna globalizazioa da, nahiz eta batzuek globalizazio kapitalista defendatzen duten eta beste batzuek globalizazio solidarioa eta antikapitalista. Azken foroak oraindik orain burutu dira; bata Indian, non izan baitziren Porto Alegrekoaren jarraitzaileak, eta bestea Davosen, non bildu baitziren Trilateralekoaren jarraitzaileak. Orain, beste foro bat iragarri dute, Bartzelonako 2004 Foruma. Hango arduradun gorenek adierazi dutenez, "Forumaren asmoa ez da Davosen eta Porto Alegreren arteko ekidistantzia mantentzea, baizik eta bi poloen arteko elkargunea izatea, aurkakoen arteko dialogoko ariketa izatea".

Ez da gisa horretako asmo ameslaria gertatzen den lehen aldia. Lehenago ere izan ziren saiakerak, GKE eta alderdi politiko sozialdemokrata batzuen bitartez, benetako borroka antikapitalista hutsaltzeko eta kapitalistak beldurtzen dituen munduko dinamika solidario berri hori apurtzeko. Porto Alegrekoaren ondorengo foro sozialen akatsak eta limitazioak gorabehera, haien filosofia guztiz bateraezina da Davosekoak eta antzeko beste foro batzuek bultzatzen dutenarekin. Nekez dialoga daiteke pobreziatik eta miseriatik gaitz horien existentziaren erantzule direnekin, baldin eta errealitatea eta haren konponbideak makillatu nahi ez baditugu behintzat. Sistema kapitalistak egiten ditu posible munduan neurri horretako miseria eta pobrezia, eta borrokak bakarrik balio du sistema hori beste justuago eta solidarioago batez aldatzeko. Ez da erraza. Helburu horiek lortzeko, lanerako eremu galanta daukate, egia esan, mugimendu sozialek, sindikatuek eta partidu politikoek.

Sindikatuak eta langabeak. Eskura ditugun datuen arabera, hazten ari da sindikatu abertzaleen afiliazioa, eta, batez beste, Europan baino sindikazio handiagoa dugu Hego Euskal Herrian. ELA iritsi da jada 102.703 afiliatu izatera, eta joan den urtean %4 hazi zen batez beste. LABek 35.000 afiliatu inguru dauzka, eta %5,68 hazi zen iaz. Sindikatu abertzale batean nahiz bestean, emakumeen eta gazteen afiliaziotik etorri da hazkundea. ELAn, afiliatuen %33,5 dira emakumeak eta %12, 30 urtez behekoak. LABen, berriz, %31 eta %13 dira, ondoz ondo, emakumeak eta 30 urtez beherakoak. Dena dela, bada datu kezkagarri bat: azken urteetan, aski nabarmen galdu dute pisua langabeek eta langile ez aktiboek sindikatuetan. Elorrietaren sindikatuak antzina ez dela aitortu du.

Zergatik gertatzen da horrela? Sindikatuak, ia-ia, afiliatu aktiboez bakarrik arduratzen dira; alde batera uzten dituzte langabeak edo inaktiboak, zeinetako asko, bidenabar esanda, arras baldintza prekarioetan bizi baitira. Nahiz eta aktiboen kuotak baino apalagoak egokitu, ez da harritzekoa pertsona langabeak edo inaktiboak beren sindikatuei hileroko kuota pagatzeko prest ez egotea, gero ezertarako balio ez badiete. Gogora dezagun Euskal Herrian 125.000 langabetik gora ditugula (10.000 baino gehiago Iparraldean), horrela ageri da behintzat biztanleria aktiboaren gaineko azken inkestako datuetan.

Bankuen mozkinak eta lukurreria. Bankuen 2003ko ekitaldietako mozkinen erakustaldiak dagozkigu oraingo hilabetean. Bankuek, 2003ko ekitaldian, %15 inguru-edo egin dute gora etekinetan, eta zerbait gutxixeago aurrezki kutxek. Dena dela, BBVA adibidez, ia %30era iritsi da. Zifra horien atzean daude, ordea »batez ere bankuen kasuan», enplegatuekiko zekenkeria lan hitzarmen kolektiboen negoziazioetan, enpleguaren murrizte progresiboa eta lanpostu berrien prekariotasuna, baina, oroz gainetik, egunean baino egunean lukurreria handiagoa »lapurreta», beren bezeroei egiten dietena: etxebizitzetarako kreditu hipotekarioen bidez eta, bizitza osorako hipotekatzen dituzte; gazteak, bereziki.


Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude