Kolesterola murrizteko tratamendu «iraultzailea»


2004ko urtarrilaren 25an
AEBetako zientzialari-talde batek arterien paretetan pilatzen den gantza nabarmen jaitsiarazten duen molekula artifizial bat sintetizatzea lortu du. Ez da ahaztu behar gantz hori (kolesterola izan ohi da, neurri handi batean) dela gaixotasun koronarioen arrazoi nagusia (eta gaixotasun koronarioak infartua esan nahi du sarritan).
Cleveland-eko (Ohioko) Unibertsitatean egindako saiakuntzan, infartuak edo bularreko anginak izan zituzten 36 pazienteri molekula artifizial hori injektatu zitzaien. Bost aste (eta bost injekzio) pasatu ondoren, arterietako gantz-plaka %4raino murriztu zen, eta horrek tratamendu konbentzionalean urteak eta urteak eskatzen ditu. Metodo berriak iraultza dakarrela dirudi, eta gaitz kardiakoen tratamenduan itxaropenerako bidea irekitzen duela esan du Arteriosklerosiaren Espainiako Elkartearen presidentea den Luis Masana doktoreak.
Duela 30 urte, Milan-etik gertu dagoen Limone Sul Garda izeneko herrixkako biztanleek koronarioetako osasun-maila ezin hobea zutela ikusi zuten zientzialariek. Eta arrazoia hau izan zen: kolesterol "onaren" proteina batek mutazio genetiko bat zuen biztanle horiengan, eta arterietako paretetan gantza xurgatzeko ahalmena gehitu egiten zitzaien herrixkako biztanleei, beren HDL kolesterolaren mailak oso baxuak izan arren. Cleveland-en egindako saiakuntzan HDL kolesterolaren forma sintetikoa erabili dute, AI-Milano izeneko apoproteina hain zuzen ere (eta izen hori eman diote herrixka italiarreko biztanleen ohoretan). Proteina horrek paper lehortzaile baten moduan jokatzen du, eta paretetako gantza arrastatu egiten du. Saiakuntzaren arduraduna den Nissen doktoreak esan duenez, hasierako ikerketa besterik ez da, eta eskala handiagoko probak behar dira botika berriaren segurtasuna eta eraginkortasuna zehatz-mehatz ebaluatzeko.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude