Cotillón


2021eko uztailaren 27an

Garai bateko dantza umoretsu, builatsu eta, zatika, limurtzailea. Bazkari edo afalondoetan zortzikote batek hasiera emanik, azkenean, bildutako guztiek sekulako lekaioak eginez dantzatu ohi zutena. Hori dio hiztegiak izenburuaren jatorriko esanahiaz. Ez dakit egun seinalatuetan soilik egiten zuten ala aukera zuten bakoitzean.

Oraingook badakigu noiz egin kotiloia, zergatik egin da ez dakiguna. Gabonak direlako? Jesus jaio (jaio/iaio) delako? Urtea amaitzen delako? Oporretan gaudelako? Ohituraz?... Dena dela, egiten dugu eta kitto!

Aspaldi ez dela, familia bildu eta olio azak janez eta sagardo berria edanez pasatzen zen gaua familian. Ezta burutik pasa ere parrandara joaterik etxetik kanpora. Familian elkarrekin kontu kontari edo jolasean aritzeko tartea zen. Normala da, orduko baserrietan hamar edo hamazazpi bizi ziren eta elkar ikustea edo elkarrekin egotea ez zen erraza izango urtean zehar. Oraingo etxeetan, hiru lau izanik, ez dugu horrelako arazorik.

Egun, ordea, familiaren beroa ezezagunen artean, multzoan eta mama goxoaren abaroan dastatuz, alai gauden sentsazioa bizitzeak, beste zerbait ematen die egun horiei. Orain, urtean egun bakarrean egiten dena, aurki, Gabonetako egun batzutan egiten hasiko gara. Gazteenek jada ez dute etxean afaltzen. Beno, ez dute afaltzen. Lau letxuga hosto, maionesa, urdaiazpiko egosia eta tomate apur batez koloreztatutako sandwitxa irentsi eta nahi beste trago egiteko aukera daukate gau osoan. Hala esan didate Gasteizko ilobek aurten. Noski, estudianteek aukera dezaketen preziokoa izango zen haiena. Badakit Nafarroako muga inguruetan afari ederrak egin dituztela eta ostatuak euskaldunez eta frantsesez (frantses frantsesak) gainezka zeudela. Giro aparta!

Nola batzuk hala besteek ordea zergatik ziren han? Zer ospatzen zuten? Berdin dio horrek. Ez diogu zentzurik aurkitzen baina egiten dugu, gastua galanki eta probetxurik batez, guretzat behintzat. Patrika hustu lehenik, gero estomagoa zikindu eta azkenik komuna. Ondo pasatzen badugu gaitzerdi halere!

Zenbait herritan kantuan ibiltzen dira etxez etxe ilundu arte eta baita gau osoz ere bakarren batean. Ohiturak irauten du haietan zergatia ez dakitelarik, ziurrenera. Kantuen letrek adieraziko dute zerbait baina, erlijioaren eraginpean eraldatuak seguru aski, ez digute egia erakutsiko. Euskaldunon errito paganoetatik gaur arte iraun dutenak zerbaitegatik iraun dute, baina batik bat, zentzua ematen genielako edo diegulako.

Herenegun txakur txiki, txakur handi eta errealen hizkuntza hitz egiten genuen; atzo pezeta eta duroena; gaur euroena. Gizarteak hizkuntza horri lotutako erritoak soilik gordetzen ditu ala norbaitzuk lan asko egiten dute hala izan dadin?
Euskeraz aritzearena ere zergatirik gabeko erritoa da askorentzat. Ohiturazkoa. Beste batzuk berriz, eurek jakin gabe euskeraz ari dira. Aurtengo Gabonek horretarako balio izan didate behintzat.

Begira gasteiztar batzuei entzundako batzuk: «Ando un poco larri del estómago estos días». Txikitan Nanklareseko amonak esaten omen zien, «no andéis en burrukas». «Jugando al marro» ibiltzen omen ziren haurretan, lurrean makilarekin marrak eginda. «Cuántos txindurris hay». «Pareces un atorrante», eskale tankera edo adierazteko. Ondategi parean artaldea belardian eta ardi baten gainean mika bat: «Seguro que le está comiendo las kaparras» (guk kapastak, kaparrak edo akainek).
Agurainen berriz: «El hueso del bizkar». «Iba con el gurdi». «Cuidado con los atxunes» edo «te vas a atxunar» (asunak edo osinak). «El cil. Es un terreno muy zokarro» (lur zakarra edo zokortsua alegia). «El golde y la eskuara». Zapaburuei berriz zampaburros. «Las birikas del cerdo». «Las olbeas de San Juan» (egurrezko arkupeak). «El viento ha movido las tejas en el gailur».

Aipatu adibide hauek esanguratsuak dira niretzat, gauzak ohituraz bakarrik eta zergatirik edo zentzurik gabe egitearen ondorioak zeintzuk diren ikusteko. Orain berreskuratu nahian ari diren hizkuntza bat galdu dute eta bestean ari direlarik, mezua osorik ulertzekotan, galdu dutena behar. Arabarra eta etorkina biak erderaz ari direlarik ere elkar ezin ulertuan dabiltza.

Ni ez naiz gauza egiten ditudan gauza guztien zentzua aurkitzeko, baina zertarako balio du zer zentzu duen jakin gabe ezer egiteak?


Azkenak
Zaintzen dugulako maite dugu, ala maite dugulako zaintzen dugu?

"Maitasuna" hitza darama izenburuan Galdera Basatiak podcastaren laugarren atalak, baina eraman zezakeen "harremanak", "bakardadea", "dependentzia"... Hari mutur ugaritan barreiatu dute Izaro Toledok eta Iñigo Martinezek.


Berriz ere okupatu dute Guardetxea, oraingoan, bertan geratzeko asmoarekin

Hainbat okupazio "sinboliko" egin ostean, dozenaka lagun Urgulleko Guardetxean sartu dira eta garbitzen eta txukuntzen ari dira, ekitaldi kulturalak antolatzeko.


Euskal armagintza industria eztabaidagai (III)
Norentzat sortzen du aberastasuna industria militarrak, eta zeren kaltean?

Moldaketari buruzko gure liburuan azaldu genuenez, aurreko mendeko 80ko hamarkadaren amaieratik Europako gastu militarrak behera egin zuela ikusirik, XXI. mendearen hasieran Europako heriotzaren merkatariek antolatzea erabaki zuten, eta eredu estatubatuarra imitatuz lobby moduan... [+]


Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazteko kanpaldia egingo dute maiatzaren 4tik 10era

Baztango zazpi herritar epaituko dituzte maiatzaren 19tik 23ra. Epaiketaren bezperan, Aroztegiko Elkartasun Komiteak zazpi absoluzioa aldarrikatzeko kanpaldia antolatu du, maiatzaren 4tik 10era, Elizondoko Plazan. Askotariko egitaraua osatu dute egunotarako.


Manex Mailharin eta Nerea Mitxelena, Palestinarekin Elkartasuna ekimena:
“Hemengo enpresarien etekinak Israelen egonkortasunaren menpe daude”

Euskal Herrian harreman mota asko dago Israelekin, eta arrazoi eta interes ugari harremanak ez eteteko. Horietako batzuk aletu dituzte Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideek iragarri berri dute liburuxkan, Israel hemen hasten da izenburupean. Maiatzaren 7an aurkeztuko... [+]


2025-05-05 | Eneko B. Otamendi
Itsasoan katua marrazo

Gure hondartzak marrazoz beterik daude. Igerilariak lasai egon, kostaldean 100-200 metroko sakoneran ditugun hondartza zabalez ari bainaiz. Bertan bizi da Atlantikoko marrazo ugariena eta txikiena.


2025-05-05 | Jakoba Errekondo
Hazi batetik mundu guztiak

Lagun asko dut. Ezagutzen ditudanetatik hegalari jendea da mordoxka bat. Duela hiru bat urte, horietako baten bisita izan nuen; ez dut gogoan nor zen. Antxeta mokogorria izan zitekeen, edo zozo eme bat, edo saldo handietan ibiltzen diren arabazozo pikart horietakoren bat, edo... [+]


2025-05-05 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Udaberriko festa, agroekologia ospatzeko

Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko hitzordua aitzakia paregabea izanen da tarte eder bat partekatu... [+]


2025-05-02 | Mikel Zuloaga
Askatasunaren Ontzidiko Mikel Zuluaga ‘Mikelon’en adierazpena Maltatik

Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.

Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia bonbardatu dute Maltatik gertu

Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Eguneraketa berriak daude