Bahea


2004ko urtarrilaren 25ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEko buruzagiak jadanik ezagutzera eman du PSOEk PPk baino boto gehiago ateratzen baditu bakarrik gidatuko duela Espainiako gobernua. Iragarpen honekin, IU edota alderdi nazionalisten sostenguarekin gobernua osatzeko aukeraz izan diren zurrumurruak errotik moztu ditu. Zapaterok.. Oposizioan, PPren gobernu alternatiba osatzeko aukera bakarretako gisa ikusten zen aipatu kideen arteko koalizioa. Inkesten arabera, PP PSOEren oso aurretik doa, eta zalantza bakarra da ea lortuko ote duen gehiengo osoa.


Euskalerria Irratiak aurten 10.487 euroko dirulaguntza jasoko du Nafarroaren Gobernutik. Dirulaguntza 2003koa da eta irratiko arduradunek azpimarratu dute beraiekiko dagoen arbitrariotasuna, iaz, esaterako, lizentziarik ez zutela argudiatuta, dirulaguntzarik gabe utzi baitzuen Nafarroako Gobernuak. Urtea joan eta urtea etorri, Gobernuak irrati lizentzia ukatzen dio Euskalerria Irratiari.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!