Zer da... Dibidendua

Daniel Udalaitz
2003ko abenduaren 14a

Enpresa bat, erregimen kapitalistaren barruan, beti sortzen da errentagarria izateko eta etekinak lortzeko helburuarekin. Izatez, horixe da enpresaren izateko arrazoi nagusietako bat. Kontuan izanik akziodunak direla sozietatea sortzeko beren dirua arriskuan jartzen dutenak, enpresaren jardueran lortutako mozkinen parte bat erreserbetara destinatzen da eta beste bat jabe edo akziodunen artean banatzen da. Azken ordainsari hori da dibidendua. Baldin enpresa batek bere emaitzen kontua 1.000 euroko mozkinaren ixtea lortzen badu, hango administrazio kontseiluak planteatu behar du nola banatuko duen diru hori eta zer helburu emango dion. Inbertsio berriak egiteko, jabe edo akziodunei ordainsari moduan pagatzeko edota bi gauzetarako erabili ahalko du. Enpresa bateko kudeatzaileek, eskuarki, ez dituzte mozkin guztiak akziodunen artean banatzen. Parte bat enpresak beretzat gelditzen du, inbertsio edo proiektuetarako. Demagun, 1.000 euro horietatik enpresak 700 euro gelditzen dituela beretzat. Mozkinen parte horri erreserba esaten zaio, badaezpada ere gordetzen baita, garai txarrak badatoz ere. Gainera, galerekin ez dauden sozietate guztiek eduki behar dute legezko erreserba bat. Ondorioz, gainerako 300 euroak dibidenduetarako zuzenduko lituzke enpresak. Akziodun bakoitzak gehiago edo gutxiago kobratuko du, bere esku dituen akzio edo tituluen arabera. Eskuarki, mozkinak banatzen dituzten enpresek urtean behin edo bitan egin ohi dute hori.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Azkenak
ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude