Ezpalak


2003ko abenduaren 07an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ahotik ahora

Galtzen ari den usadioa da ahozko komunikazioarena. Hain zuzen ere, galera horri aurre egiteko Oihulari Klown taldeak Ahozko Narrazio Zirkuitua antolatzen du azken urteetan. Aurtengoan urrian ekin zioten ahozko ipuinen kontakizunei eta datorren urteko maiatza bitarte, hilabete bakoitzeko azken astean, bina artista arituko dira hainbat gunetan euren lanak eskaintzen. Besteak beste, abenduan Sevillako Pereperez eta Madrilgo Girot galdeetako kideak izango dira. Eta datorren urtean Virginia Imaz eta Beatriz Egizabal euskaldunak eta Magda Labrag kanariarra, Marisa Amado txiletarra eta Alberto Sebastian kantabriarraren ipuinak entzun ahal izango ditugu Zirkuituan.


Bide egileen beste lau sorta

Hamasei izen berri gehitu dizkio Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Bidegileen bildumari. Kazetaritzan, ikerketan, euskararen sustapenean eta herri kulturan lan egin duten hamasei pertsonen lana, bizitza eta pentsamoldea biltzen dituzten hamasei ale horiek lau sortatan plazaratu dituzte. 30. sortak XIX. mendean jaio eta Euskal Herritik kanpo euskara lantzen jardun ziren Jean Pierre Goytino, Juan Antonio Irazusta (Aita Bonifazio Ataun), Norbert Tauer eta Imanol Apalategiri buruzko lanak biltzen ditu. 31.enak 36ko Gerra aurretik olerkigintza eta kronika euskaraz idatzi zutenei eskainia dago. Juan Bautista Bilbao Batxi, Jean Saint-Pierre Anxuberro, Enrike Zubiri Manezaundi eta Ander Arzelus Luzearren lanak eta bizitzak osatzen dute. Martin Ugalde, Etienne Salaberri, Iñaki Barriola eta Karmele Goñi dira 32. sortan landu diren pertsonaiak. Eta azkenik, 33.ean, haurren euskalduntze eta alfabetatzean jardun dutenei buruzko liburuxkak bildu dira. Hain zuzen ere, Frantzisko Torres, Aita Felipe Murietakoa, Joxe Antonio Retolaza, Janamari Malharin eta Izaskun Arrueren lanaren berri ematen da bertan.


Fantasiari eskainitako atala Cortadan

Dagoeneko ari dira 2003ko Gasteizko Film Laburren Cortada Jaialdia burutzen. Aurtengoak bi berrikuntza ditu. Batetik, Jaialdia Kulturama elkarteak kudeatuko duela. Bestetik, zine fantastikoari eskainitako Fant-Cortada burutuko dela hilaren 4an eta 5ean. Aurtengoan, adinekoak izango dituzte gogoan sail honetan. Hilaren 4an lehian gai horrekin loturik diren filmak eta nazioartean gai horri buruz egin diren lan onenak ikusi ahal izango dira. Hilaren 5ean, berriz, sail horren barruan bi luzemetraia eskainiko dituzte.


Garazikusek hamar urte bete ditu

Nafarroa behereko kultur eskaintzaren egitura garrantzitsuenetakoa bihurtu da Garazikus elkartea. Hori da sortu zeneko hamargarren urteurrenean atera duten ondorioa. Elkartea Donibane Garaziko Vauban zinemagela zaharra berreskuratzeko sortu zen. Eta egun, 550 kide ditu eta beste 40 boluntarioren lanari esker egiten du lan. Zinemaz haratago, beste hainbat alorretako kultur eskaintza burutu du azken urte hauetan. Guztira, 40 bat ikusgarri antolatzen ditu urtero.


Oteizaren protagonismoa

Gero eta hobeto ezagutzen dugu Oteiza, azkenaldiko ekimenei esker. Esaterako, azaroaren hasieran inauguratu zen Altzuzan bere etxea eta lantokia izan zena. Laborategia, liburutegia, tailerra, etxea... denak dira ikusgai. Eta bertako gauza asko berak utzi bezala daude oraindik. Gainera, Soledad Alvarez historialariak «Jorge Oteiza. Pasión y razón» artistari buruzko lehen liburu monografikoa plazaratu du. Oteizari merezi zuena eman nahian. Bertan Oteizaren inoiz argitaratu gabeko irudiak jaso ditu. Orain, Bilboko Arkitektoen Elkargo Ofizialak Oteizak arkitekturarekin izan zuen harremana gogoratu nahi izan du. Izan ere, alderdi hori bakan batzuek ezagutzen zuten soilik. Horretarako urtarrilaren 29a arte hainbat hitzaldi eskainiko dituzte eta artistaren zenbait arkitektura proiektu erakutsiko dituzte.


Musika, artea, dantza, zinema...

Horiek guztiak eta beste hainbat adierazpide bilduko ditu azaroaren 17an hasi eta hil honen 27an amaituko den Musicaexmachina jaialdiak. Bigarren urtez Bilbon 30 ekitaldi baino gehiago bildu dituzte. Horien artean aipagarriak dira Alec Empire, Most significant Beat edota Allied Vision-en musika emanaldiak; Amaia Urraren dantza saioa; edota 60ko hamarkada bukaerako Wim Wenders-en eta Mauricio Kagel-en laburmetraien emanaldia.


Kulturaren garai zailak.

Espainiako Autoreen Batasunak (SGAE) argitaratu berri du bere urtekaria. Honen arabera, 2002an Espainiako biztanle bakoitzak egunean hiru ordu eta erdi igaro zituen telebista ikusten batez beste. Telebista izan da hain zuen txosten horren erregina. Bestelakoa da musikaren, zinemaren eta literaturaren egoera. Diskoen salmenta %19 jaitsi zen iaz Espainian eta dirudienez, 2005a arte jaisten jarraituko du. Musika da krisi egoera larrienean ageri den sektorea. Zinemari dagokionean, Espainiako zinemaren batez besteko merkatuko kuota 1996-2002 epean %11,65ekoa da, AEBetakoa %73,59ekoa den bitartean. Argitaratu diren liburuen kopurua mantendu egin da gutxi gorabehera (62.000). Baina liburu dendetan ale bakoitzak duen bizitza laburtu egin da. Izan ere, argitaletxetako nobedadeen kopurua ikaragarri handitu da.


Azkenak
2025-07-21 | Behe Banda
Berritu ala hil

Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.

Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


2025-07-21 | ARGIA
Egiari Zor-ek NBEren gomendioak betetzea eskatu die Espainiako erakundeei

Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Eguneraketa berriak daude